Bestalde, nere gustoko gauzia lantzen jok idazliak: garai bateko bizimoduen rekreaziñua, kaso honetan XVIII mende hasierakua. Giro sozial ezbardiñetan gaiñera: Londresko kale pobre bat - Flandriako burrukazelaixak - Eguzki Erregian kortia (eta Stuart erbesteratuena).
Inglaterratik Jamaikara
Nahi dan beste konplikau leikian irakorketia. Nobela historikua izanda, oso ondo dokumentauta jagok, eta horrek esan gura jok bilbe nagusittik aparteko hainbat hari solte dagozela, nahi dabenari gehixago jakitzeko edo billatzeko aukeria emonda. Nik batzutan egin juat: izan be, gauza gitxi jakixat nik XVIII mende hasierako Erresuma Batuari buruz, eta gitxiago Jamaikan gaiñian. Oso interesgarrixa egin jatak azken zati hori. Hori guztia, inperio britainian barruko gorabeheren testuinguruan, Frantziakin izandako tirabirak, kolonietako arazo propixuak, piratak, jauregixen "B aldea"... Dana dok interesgarrixa, baiña esan leikek autoriak gusto berezixa erakusten detsala Eskoziako auzixari, eta diplomatikuen gaytasunari (sic). Liburu "sopiña" esango geunkek, baiña adarretan galdu barik be, errez eta gustora jarraittu leikiana.
Hamen iruzkin gehixago, paperjale.eus-en argitaratutakuak (atzetik aurrera):
- Ez nekixan 39 zigorkada emotian ohitturian azalpena. Arabia aldeko errelijiñuen kontuak! www.jewishduluth.org/rabbi/2016/9/19/forty-lashes
Etxatak gustatzen kapituluen luzeria hain irregularra izatia. Irakorketia zailtzen jok!
Ez nauk aberatsen jauregixak miresteko zalia, baiña kontakizunian dauken papelangaittik eta erretratu dekadentiangaittik, Saint Germain en Laye eta Marly begiratu dittudaz. fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Saint-Germain-en-Laye fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Marly
Eta segi begira: - Rhineko Rupert.https://en.m.wikipedia.org/wiki/Prince_Rupert_of_the_Rhine - Oliver Cromwell eu.m.wikipedia.org/wiki/Oliver_Cromwell
Xelebria, pertsonajietako bat Daniel Defoe izatia. Begiratu biharko juat, ea egiantzekua dan ala dana asmautakua.
Begiratu bihar izan juat: ezkontza morganatiko (AKA txorradatiko) eu.m.wikipedia.org/wiki/Ezkontza_morganatiko
- Bueno, laster hasi bihar izan gaittuk kontsultekin. Liburu hau ondo ulertzeko, XVIII mende hasierako kontuok begiratu biharra jagok: en.m.wikipedia.org/wiki/Jacobite_rising_of_1715