Garagoittiko Orakulua
irratia
Bera - Erbiduna
Atxurlari burutsu batek zirixa sartu detsa herriko abariari. Edo... zirixa sartu ez, guzurrik ez detsa esan-eta. ¡Baitta eskupeko ederra jaso be! Gehiago irakurri
Baztan - Kusaridunak
Umia jaixo eta gero auzoko atso guztiak ama barrixari egitten detsen bisittian konturako xelebrekerixia. Umiak zeiñen antza dakan-eta... politta dala bera-ta... ¡benetan dan edo ez dan asko ardura ez dabela, hala egixa! Gehiago irakurri
Baztan - Dominis tikun
Umerik bako senar emaztiak, Jangoikuari eskatu eta ezebe. Diabruak oferta hobia egiñ, eta umia agintzen detse berandako izatekotan. Jaixo eta gero, kontratua betetzeko sasoia dator eta umian doministikueri iñok ezer ez erantzutian siñatuko da patu baltza. Baiña... lapur onbera batek purruta ekarriko detsa diabruan planari. Gehiago irakurri
Baztan - Artzain lapurra
Hiru artzaiñen artian, ¿zeiñek ohostu ete dittu Gartziareneko gaztaiak? Trikimaillutxo batekin etarako detse konpesiñua Arbulukuari. Gehiago irakurri
Bardoze - Bidaxungo nagusia
Kantera negoziua ba dakigu zelakua dan. Bidaxungo harrobiko nagusixak be, Parisera juan bihar epaiketa batera, eta, ezin allegau ta... Carrerot biarnesa eta bere sorginkerixei esker, aidian allegatzen da hara -hori bai, Strassbourgeko kanpantorriakin jota-. ¿Zelan amaitzen dan asuntua? ¡Zelan amaittuko da ba, kantera bateko jabiakin! Gehiago irakurri
Gure linean
090105 saio reziklaua. Etimologiak (gure gai faboritua), Beethovenen 9º sinfonixian gaiñeko jakingarri eta entzungarrixak. Ahotsak.com-etik, MªRosario Mujika Ordiziko eskolia gogoratzen. Bertsiño jokorik ez dogu egin, edo hobeto esanda saiatu bai, baiña hankasartuakin. Gehiago irakurri
Baraibar - Lakuntzarren pasta
Senar bat txantxa gogoz, baiña emaztia fixau ez; eta bai, prozesiñuan aurrian egin biharreko bromia negargarri bihurtzen jako, azkenian. Gehiago irakurri
Baraibar - Lakuntzar bat eta gurdia
Mando-burdixa lokatzetan, lakuntzar birek esperimentu zientifikua egitten dabe, santu bati edo bestiari inbokatzian bentajetaz. Gehiago irakurri
Chile (monografikua)
Maputxien gaiñian ibilli gara, Asel Luzarragan atxekixan. Musikia be Chile ekarri desku gogora, Violeta Parra eta Stingekin ("cueca sola" alargunen dantzia azaldu dogu). Parran kantu bat da "Cantores que reflexionan", eta haren bertsiñua egin zeban Oskorrik "Violetaren martxa" izenburuakin. Josu Waliñon ipoiña "Ogitarteko suizida" izan da, eta Ahotsak.comeko lekulotasuna Balentin Ziarrusta dimarrana, basurde kontuekin. Gehiago irakurri