Garagoittiko Orakulua
azkue ipuin bilduma
Elorrio - Aitabitxi
Afrikano estiloko beste bat. Oinguan sein baten aittabitxi egitten dan lapur onbera baten historixia kontatzen jaku, bizitza-herixotzian muga metafisikuetan. Gehiago irakurri
Ereño - Motxaila baten zorra
Ijitanuen topikuari jarraittuta, abariakin konfesionarixuan be bere "senari" eutsi ezin detsan Etxeberriatar bat dakagu hamen, joko dialektikuetan be abilla berau. Gehiago irakurri
Irratsaio eta ipoin guztiak, batera
Audio artxibuak konpartitzeko erabiltzen doten sistemiak (Blip.tv) zerbitzua hille batzu barru etengo dabenez, ez dot saiuak klasifikatzeko eta etiketatzeko alperriko biharra hartuko (esaten dabenez, Uztaillian danak ezabatuko dittuez zerbitzarittik). Beraz, artxibo guztiak batera kargau dittudaz, nahi dabenak deskargau deixazen. Gehiago irakurri
Elgoibar - Zegamako bilindrinak
Ipoin gaiztua, elizako komunixua ahuntz-kaka bihurtzen danekua, herriko haundikixendako raziño bikotxakin gaiñera. Gehiago irakurri
Elgoibar - San Martinen txistua
Hildakuak pizten daben txistua daka San Martiñek; baiña auzoko batek hartu eta modu txarrian erabiltzen saiatuta ez dabil... Gehiago irakurri
Elgoibar - Ardoari ezin itxi
Olagizonak etxe-jabiari Santomasetan emon biharreko errentarik ez; dirua ardautan aurreratzia erabagitzen dabe, eta bera aittatze hutsa zigortzia. Baiña babia ardau barik jatia gogorregi-ta... "zereko zera" berbetian absurdotasun barregarrixan adibidia. Gehiago irakurri
Elbetea - Txerri usaina
Hona anai biren istorixia, txarri-bodak eta "txermoniyak" dirazela-eta (Eibarren ez dakitt zelan esaten jakon txarri-zatixak-oparitzeko-obligaziño-sozialari). Caca-culo-pedo elementuak arrakastia bermatzen dau. Gehiago irakurri
Donazaharre - Senargai galdez
Aldarian ezkutauta dagon granujiak, ¿zer ez dau entzungo, errezutan dagon jentian partetik? Tradiziñozko ipoiñetan, neska-mutil zaharrak izaten dira burla eta barre askoren hartzaille. Ale honetan legez. Gehiago irakurri
Donazaharre - Eiherazaina
"Trickster" katuan irudi folklorikua zaharra da, baiña fabula asko legez, Perraulten XVIIko bersiñuangaittik ezagutzen da gehixen ("Le chat botté" edo "El gato con botas"). Hau barriz, Garazin jasotako aldaeria dogu. Gehiago irakurri
Donazaharre - Basajaunaren ganderailua
Tradiziñozko hainbeste elementu nahastatzen dittuan ipoiña: genixo baten urrezko elementua, gizaki batek lapurtuta, beste genixo batek babestuta, lekuz mobidu nahi eta ezin dan objektu sakratua... Gehiago irakurri