Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Aitor zana orain Iam da

Maite Rementeria 2005/01/26 09:06

Badut lagun bat lehen beste izen bat zeukana. Behin bere bizimodua ez zitzaiola batere gustatzen konturatu zen. Lana laga zaban. Bere etxea saldu zaban eta izena aldatu zaban. Bizimodu berri bat bizitzeari ekin zion.

Nik Aitor zein Iam, biak ditut gogoko, baina Iam Aitor baino zoriontsuagoa omen da.

Domekan duela ia 20 urte ikusten ez naban lagun batekin bazkaldu naban. Iñakirekin. Eta bi gauzataz ohartu nitzan. Bat, denbora konturatu barik juten dala. 20 urte! Eta bi, benetako adiskideak, 20 urte pasa arren adiskide izaten jarraitzen debela. Han egon ginan elkarri txanda eman ezinik urte hauetan gertatu zaizkigunak kontatzen eta elkarrekin bizitakoak gogoratzen.

Kontua da bizitza bakarra dugula. Eta konturatu barik pasatzen direla egunak eta urteak. Azkar azkar pasatzen diala gainera. Eta, ongizate gizarte honetan behintzat, norberaren esku dagoela zoriontsu izatea.

Iam bizimodua aldatuz saiatzen ari da. Ni ere, eskuak fuerte fuerte estutu eta banixe, bizitzera nixe. Halere jun aurretik Iam-ek partyra ekarritako testua dakart. Piratoi kantua e-mule bidez jeistea gomendatzen dizuet. Irakurri poesia kantua entzun bitartean eta kontuz uliekin erropak zulatu barik.

Abestia:

Sanvean - Lisa Gerrard (The Mirror Pool)

Testua:

QUIERO

Quiero, que un día entres en mi casa,
sin avisarme,
sin llamarme,
y sin decir nada, me abraces,
para después de ese día
entrar y salir los dos de casa,
sin avisarnos,
sin llamarnos
y sin decir casi nada,
vivir los días
hasta que un día la muerte amante,
ponga fin,
a nuestro entrar y salir,
celosa,
de nuestro idilio.

Aitor

Gari Espaloian

Maite Rementeria 2005/01/25 09:03

Pasa den urteko abenduan, jun nitzan Gari ikustera Plateruarenera. Bai Durangon ikusi neban eta ez Bilbon aurreko post batean idazti neban moduan. Ez zitzaidan batere gustatu. Oso hotza izan zen. Ez nintzan batere kontentu atera kontzertu hartatik, galdetu zidan guztiei berdina esan nien: askoz gehiago gustatzen zitzaidan lehengo Gari txulo, laszibo eta probokatiboa. Bera oso hotz egon zen eta publikoa ere bai.

Gero, Iturriren kronika hau irakurri neban Donostian egin zaban kontzertuari buruz eta harritu egin nintzan, oso ondo jartzen bait zeban Gari.

Baina ostiralekoa Espaloian oso bestelakoa izan zan. Izugarri disfrutatu neban. Soinua mundiala da Espaloian. Ze ondo entzuten zan! Bera Gari ere askoz lasaiago ikusi neban, disfrutatzen, eta Durangon baino askoz zentratuagoa. Gehiago eman zeban berak eta baita guk jaso ere. Kontzertu benetan borobila. Aitormenaren bertsio modernizatua ere askoz gehiago gustatu zitzaidan oraingoan.

Asko kritikatu nuen Durangon ikusi ostean eta merezi izan dau bigarren aukera bat emateak. Hurrengoan ere, seguruenik, jungo naiz, bera eta baita denbora guztiaz irriparrez dagoen bere bateria guapo hori ikustera. Xabier Oleaga deitzen dela irakurri diot Iturriri. Harek bai disfrutatzen duela! Durangon berak salbatu zidan kontzertua eta Elgetan ere asko disfrutatu neban hari begira. Berak oso ondo pasatzen du jotzen, irriparrez dago kontzertu osoan, eta hori trasmititu egiten da.

Izarren hautsa 40 urtean

Maite Rementeria 2005/01/21 09:07

Gaur Elgetako Espaloira noa Gari ikustera. Azkenengo Bilboko Kafe Antzokian ikusi nabanian hartu naban txaskoaz idatzi nezakeen. Edo bere azken diskoa, “0tik”, etxeko buzoira iritsi zitzaidanian egin zidan ilusioaz. Ze polita den eskuz idatzitako sobre bat buzoian aurkitzea!

Baina gaur beste zerbait dut kontatzeko. Ezin dut aguantatu atzo bizitakoa kontatu barik. Atzo “Elgoibarko Izarra - 40 urte” liburuaren aurkezpena izan zan. Aspalditik naiz Elgoibarko Izarrako bazkide eta militante, eta nere lehenengo soldatapeko lan serioa ere bertan egin naban BARREN astekariko maketatzaile moduan. Liburu honen maketazioan ere parte hartu dut eta, bai, zergatik ez, esan egingo dut, harro sentitzen naiz horrelako proiektu batean parte hartu izanagatik. Benetan lan txukuna egin dugu.

Liburu honek azken 40 urteotan Elgoibarko euskalgintzan parte hartu duten 44 pertsonen testigantza jasotzen du. Elkarrizketak, argazki albun bat koloretan erdiko orrialdeetan eta baita zenbait gogoeta ere. Liburuaren egilea, azken 10 urteotan elkarteko dinamizatzailea izan den Imanol Larrañaga izan da. Eta lerro hauen bidez zoriondu nahi dut bai liburuagatik eta baita urte guzti hauetan egindako lanagatik.

Hemen azpian ikusi dezakezuen azal zoragarri hori, berriz, Bea Ansolak egin du. Neri eta Jasone Osorori egindako elkarrizketa hemen irakurri dezakezue eta inork gehiago jakin nahi balu Elgoibarko Izarrako bazkide egin eta doan bidaliko diote etxera. Bazkide kanpaina hasi berri dugu! Eta bestela, salgai ere jarriko dutela suposatzen dut.

Baina bai luzatuko naiz, ordea, liburuaren aurkezpen ekitaldia kontatzen. Nik ez dakit zahartzen hasi naizen seinale edo zer, baina gero errezago jausten jata malkoa. Atzo ere, ridikulo galanta egin naban sotiñei ezin eutsi.

Ekitaldia Musika eskolako areto nagusian izan zan. Ordu laurden falta zelarik neska gazte bat koladun pianoa jotzen hasi zan. Piano doinuak irauten zuten bitartean aspaldian ikusi ez duzun hau eta bestea saludatu eta norbera bere lekura eskuartean, geneukan libruari lehenengo begiratua emateko. 8etan puntual hasi zan 60. hamarkadan Luis Mari Iriondok super-8 batekin Euskal Jai batean grabatu zaban irudiekin. Adi geunden denok hainbeste dantzari artean noiz ezagunen bat topatuko. Ondoren, elkarteko lehendakariaren eta herriko alkatearen diskurtsoa. Biak bikain aritu ziren.

Eta zati serioaren ostean, mahaitik ezin zabala berba egin eta ikusleori hurbilduta liburuak sortu dizkion burukomin eta pozak azaldu zizkigun Imanolek. Ondoren liburuko protagonisten berba eta argazkiekin osatutako diaporama etorri zan eta hor hasi jatan ordura arte dominatzen saiatu nitzan malko errekia. Tontola!

Ehun pertsona inguru bildu ginan aurkezpenera eta ziur nago, danak ere, 40 urteotan egin dugunaz harro eta oraindik egiteke geratzen zaigunari aurre egiteko indar berriz atera ginala.

Bihar ostirala

Maite Rementeria 2005/01/20 08:59

Errege bezperan errekau bat egitera jetsi nintzan Eibarrera eta bide batez "roskoi" bat erosi naban kafe ordurako. Jaten hasi aurretik honela esan nien lankidiei: roskoia nik ordainduko dut baina figuratxoa tokatzen zaionak opari bat egin beharko dit: CD bat grabatu behar dit.

Atzo CD bat neukan teklatu gainian. "Los Planetas"en azkena:"Contra la ley de la gravedad".

Asko gustatzen jataz “Los Planetas” baina behin ikusi nituen zuzenean eta kriston txaskoa hartu naban. Soso batzuk dira kontzertuetan. Publikoari begiratu ere ez zioten egiten apenas. Eskerrak irudi guapo batzuk bota zituzten atzeko paretean! Baina ni beraiek ikustera jun nintzan eta ez diapoak! Neri zuzenean espektakuloa ematen duten taldeak gustatzen zaizkit, bestela nahiago ditut etxeko salan CDa entzutea!

Halere, “Los Planetas”en kantuetatik gehien gustatzen zaidana, eta Garik sartu dit CD honetan, “Un buen dia” kantua da. Ostiralero, “Radio Tres”-eko “Disco Grande” programa abesti honekin hasten da. Ordu horretan, lana laga, bolumena igo eta 2 minutu kantua entzuteari dedikatzen dizkiogu. Letra ez da beste mundukoa ez eta doinua ere, baina alaia da, erraz sartzen den horietakoa eta neri behintzat irriparrea eragiten dit kantuak irauten daban bitartean. Bihar ostirala da!

Neguko egun euritsu bateko burutazioak

Maite Rementeria 2005/01/19 21:44

Pozik egon zaitezke, zu jun eta euria hasi da. Bueltatzen zeranian ez ahaztu eguzkia ekartzia.

Nolakoa izan behar da logotipo bat?

Maite Rementeria 2005/01/13 18:46

Kafe orduko komentario bat dakarkit oraingoan. Eibarko Udalak bere logoa aldatu du. Betiko eskudoa logotipo modernoago batengatik aldatu du.

Logotipo zaharra

Logotipo berria

Batetik, ni ez naiz hainbeste denboran funtzionatu duten markak, kasu honetan goiko selloa, holan besterik gabe aldatzearen aldekoa.

Eta bestetik, nola diseinatu leike Udaletxe batentzako logoa bat "X" gorri batekin?

Eibarko koloreak urdina eta gorria direla eta "X" hori Eibarko San Andresen gurutze famatua dela esanez defenditu dute nere lankide eibartarrek. Hori Eibarko historia dakienarentzat izango da, zeren nik "X" gorri bat baino ez dut ikusten. Eta hori ikusita, "gaizki", "borratu","kendu", "ez"... eta ez dakit zenbat termino negatibo datozkit burura.

Kontsumitzaileak marka edo logotipo ezagunetara jotzen du beti. Prezio berean errrezago erosten dugu beti marka ezaguna. Kontsumitzailea logo edo marka horiekin identifikatzen da nolabait esateko. Logo batek derrigorrez izan behar du izaera integratzaile bat. Eta "X" gorri batek nekez lortu dezake horrelakorik, nere ustez.

Logo on batek nolakoa izan behar du? galdetu dit Josuk, nere kritika saioa bukatu ostean. Nere ustez:

  • Ez da oso konplikatua izan behar. Erraz gogoratzeko modukoa.
  • Nik ez nituzke bi edo hiru kolore baino gehiago erabiliko. Inprentan asko garestitzen da koloretako inpresioa eta aparte kolore askodunak zailagoak dira buruan erretenitzen.
  • Edozein mediotan ondo funtzionatu behar du: paperean, pantallan, ... Fotokopia batean ez du identitaterik galdu behar.
  • Nolabait atzean dagoen enpresaren izaera eta helburuak isladatu behar ditu. Tipografia eta markarekin jokatuz atzean dagoen enpresa, elkarte edo produktuaren izaera isladatu behar luke.
  • Logoa ezin da modernoegia izan, zeren modak aldatu egiten dira.

Baina, egia da, ez da batere erreza logo on bat egitea.

Ekaitz pefektua eta Damaris

Maite Rementeria 2005/01/12 20:34

Neri "radio 3" entzutea gustatzen jata. Irrati hortan jartzen dute nik gustoko dudan musika gehien. Hori daukat sintonizatuta kotxean eta ondo entzuten danian, hori entzuten dugu baita lantokian.

Gezurra! Gehien gehien Ekaitz perfektua gustatzen jata. Orokorki gorroto ditut Euskadi Gazteako esatari zaratoso eta txoro horiek eta jartzen duten musika ere gutxitan dut gogoko. "Ekaitz perfektua", berriz, bestelakoa da. Fermin Etxegoien da esataria programa horretan eta neri mordo mordo bat gustatzen jata, bai esaten dituenak, nola esaten dituen eta batez ere jartzen daban musika. Aspaldian estresatu xamar nabil eta sarri egin dut kale baina fans eta jarraitzaile inkondizionala naiz. Hor ibiltzen naiz antxitxiketan etxera 8etarako ailegatu eta programa lasai entzuteko.

Propagandia ere asko egiten diot eta normalki beti pasatzen jata berdina: neskei asko gustatzen zaie zelan berba egiten daban eta mutilei, berriz, enpalagoso xamar egiten zaie. Baina jartzen duen musika denek dute gogoko. Badakizue, astelehenetik ostiralera iluntzeko 8etatik 9etara, Ekaitz perfektua, aro modernoaren banda sonoroa.

Halere, goizero, "musica es 3" entzuten etortzen naiz lanera. Eta goizero, Berna Wang deitzen den batek bere bitakoran idatzitako testuak irakurtzen dituzte. Aspaldi irakurri neban maitasun eskutitz hau bereziki gustatu zitzaidan.

Eta berari irakurri nion baita, beste hau: Tximeleta, gailegoz, bolboreta esaten omen da. Bi "b" luzerekin. Oso oso altu hegan egin ahal izateko.

Damarisek sustrai gailegoak dauzka eta Rosalia Castroren poesia bat bidali zidan party literariorako. Damaris aspaldi ezagutu dudan neska ederrena da eta izena ere, bera bezain exotikoa da. Esan zidaten nondik zetorren, mitologiako printzesaren baten izena edo... ez dakit. Bera azken momentuan gaisotu eta ezin izan zan etorri partyra baina Xabierrek primeran irakurri zeban poesia. Tori.

Abestia

Cantos de Monzo - Berrogüeto (Hepta)

Testua

DE FOLLAS NOVAS

Algúns din ¡miña terra!
din outros ¡meu cariño!
i este, ¡miñas lebranzas!
i aquel, ¡ou meus amigos!

Todos sospiran, todos,
por algún ben perdido.

Eu só non digo nada,
eu só nunca sospiro,
que o meu corpo de terra
i o meu cansado esprito,
adondequer que eu vaia

vai conmigo.

Rosalia de Castro

Itsaso

Maite Rementeria 2005/01/05 17:16

Atsalde osoan zehar nere lankidiak nahikoa aspertu ostean, ezin naiz lau egunetako opor txiki hauetara jun party literarioko beste testu bat sartu barik. Pare bat buelta eman dizkiot honezkero ordurako grabatu naban CDari eta abesti bat iristen dan bakoitzian, nahi barik, kantu horri zegokion testua etortzen jata burura eta ezin dot aguntatu komentario bat egin barik. Ostiral usain handia dauka asteazken honek!

Bigarren irakurketa Itsasorena izan zan. Ez zitzaion batere igarri baina bera ere oso nerbiosa egon zala esan zidan eta astean zehar, gabero ohera sartu, eta altu altuan entsaiatzen zabanian askoz hobeto ateratzen jakola. Julio Cortazarren testu bat aukeratu zeban. Bere asmoa Julio bera irakurtzen hasi eta berak jarraitzea bazan ere, nerbiok medio ahaztu egin zitzaidan berak emandako helbide honetatik artxibo hau jeistea eta berak irakurri behar izan zaban osorik. Baina zoragarri atera zitzaion! Uliak ere tentetzen jataz akordatziaz bakarrik!

Abestia

"The scent of love" (Michael Nyman - The Piano BSO)

Testua

Rayuela

Toco tu boca, con un dedo toco el borde de tu boca, voy dibujándola como si saliera de mi mano, como si por primera vez tu boca se entreabriera, y me basta cerrar los ojos para deshacerlo todo y recomenzar, hago nacer cada vez la boca que deseo, la boca que mi mano elige y te dibuja en la cara, una boca elegida entre todas, con soberana libertad elegida por mí para dibujarla con mi mano en tu cara, y que por un azar que no busco comprender coincide exactamente con tu boca que sonríe por debajo de la que mi mano te dibuja.

Me miras, de cerca me miras, cada vez más de cerca y entonces jugamos al cíclope, nos miramos cada vez más de cerca y nuestros ojos se agrandan, se acercan entre sí, se superponen y los cíclopes se miran, respirando confundidos, las bocas se encuentran y luchan tibiamente, mordiéndose con los labios, apoyando apenas la lengua en los dientes, jugando en sus recintos donde un aire pesado va y viene con un perfume viejo y un silencio. Entonces mis manos buscan hundirse en tu pelo, acariciar lentamente la profundidad de tu pelo mientras nos besamos como si tuviéramos la boca llena de flores o de peces, de movimientos vivos, de fragancia oscura. Y si nos mordemos el dolor es dulce, y si nos ahogamos en un breve y terrible absorber simultáneo del aliento, esa instantánea muerte es bella. Y hay una sola saliva y un solo sabor a fruta madura, y yo te siento temblar contra mi como una luna en el agua.

Julio Cortázar

Zorioneko Gabonak

Maite Rementeria 2005/01/03 22:45

Bukatu dira Gabonak neretzako, eta eskerrak. Datorren astian Erregeak omen datoz baina gurian amama jun zanetik ez dira barruko erropak lagatzera etortzen.

Aspaldian gero eta gutxiago gustatzen jataz jai egun hauek. Gabonetako agobioa kentzeko, orain nahi nituzke nik oporrak baina lan ere egin behar dela eta...

Egun hauetatik hiru oraitzapen geratuko jataz. Bat: errekauak egiteko karroari egindako tirakaden ostean euki nitxuan agujetak besoetan. Bi: ia-ia betirako errena laga nauen belauneko kolpea. Nori okurritzen zaio kortinak garbitzea? Nere ahizparen ideia izan zan eta hauek zintzilikatzen ari nintzela berogailuari jo eta han jausi nintzan behera. Eskerrak ohea zegoen azpian. Halere zelako moratoia! Eta hori gutxi balitz urak hartu ditu kortina demontreak eta motz motz geratu dira.

Hirugarren errekuerdo eta on bakarra El tren de Zhou yu deitzen da. Pasa dan asteko eguenian zineklubera jun ginan eta pelikula hori ikusi gendun. Preziosidade bat. Hain atera ginan txundituta, zine ostian zerbeza bat eta dana hartu gendula pelikulari buruz berbetan jarraitzeko. Inork ez omen zuen oso ondo ulertu zelan amaitu zan, Zhou yu hil ote zan, edo ez, edo norekin geratu zan, baina hori gutxiengoa iruditu zitzaidan neri.

Hain ziren ederrak irudi guztiak! Eta baita musika eta tren zarataren arteko erlazio perfektua ere. Plano guzti guztiak ziren kuadro bat bezala. Irudi bat bera ere ez zegoen sobran. Horri fotografia esaten omen zaio baino fotografia baino haratago zijoala esango nuke. Plano bakoitzaren kolore konbinazioa ere zaindua eta neurtua zegoela esango nuke nik.

Gainera, trena ere protagonista zan eta neri trenak izugarri gustatzen zaizkit. Ez dakit nere aitxitxak trenbidean lan egiten zabalako eta beti "primera klase"n bidaiatzen gendualako edo, baina umetako oraitzapen oso politak dauzkat trenarekin lotuak.