Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Bihar ostirala

Bihar ostirala

Maite Rementeria 2005/01/20 08:59

Errege bezperan errekau bat egitera jetsi nintzan Eibarrera eta bide batez "roskoi" bat erosi naban kafe ordurako. Jaten hasi aurretik honela esan nien lankidiei: roskoia nik ordainduko dut baina figuratxoa tokatzen zaionak opari bat egin beharko dit: CD bat grabatu behar dit.

Atzo CD bat neukan teklatu gainian. "Los Planetas"en azkena:"Contra la ley de la gravedad".

Asko gustatzen jataz “Los Planetas” baina behin ikusi nituen zuzenean eta kriston txaskoa hartu naban. Soso batzuk dira kontzertuetan. Publikoari begiratu ere ez zioten egiten apenas. Eskerrak irudi guapo batzuk bota zituzten atzeko paretean! Baina ni beraiek ikustera jun nintzan eta ez diapoak! Neri zuzenean espektakuloa ematen duten taldeak gustatzen zaizkit, bestela nahiago ditut etxeko salan CDa entzutea!

Halere, “Los Planetas”en kantuetatik gehien gustatzen zaidana, eta Garik sartu dit CD honetan, “Un buen dia” kantua da. Ostiralero, “Radio Tres”-eko “Disco Grande” programa abesti honekin hasten da. Ordu horretan, lana laga, bolumena igo eta 2 minutu kantua entzuteari dedikatzen dizkiogu. Letra ez da beste mundukoa ez eta doinua ere, baina alaia da, erraz sartzen den horietakoa eta neri behintzat irriparrea eragiten dit kantuak irauten daban bitartean. Bihar ostirala da!

etiketak: musika
J
J dio:
2005/01/21 18:08

Neri be asko gustatzen jata Los Planetas. Kanta hori, benetako kanta popero ederra da ,letria be ona pentsatzen jat. Ta hasieria zoragarrixa "me he despertado casi a las diez y me he quedado en la cama, más de tres cuartos de hora", gero pixkat fuboleruak diala ikusten da kantan, "me he enterado en el Marca que se ha lesionado el niñato (Raul)" ta gero beste pasarte baten "y Mendieta ha marcado un gol realmente increible". Bueno en fin, kantu borobila, bizi poza sortarazten dabena.

Direktua ez ta talde honen fuertiena, bi aldiz ikusteko aukeria euki dot; lehengo aldiz Gasteizen (Azkenan) ,kontzertu guapua izan zan, hori bai Jota mikrora amorrauta euan eta jendiari kaso gutxi eitten zotzan. Ta gero aurten Benicasimen ikusi dittut, kontzertu benetan irregularra emon zeben. Baina hala ta be diskuan zoragarrixak iruditzen jataz, Jota letragile moduan asko gustatzen jat eta gero taldian debaneo psikodelikuak Mercuri Reven estiluan asko gustatzen jataz baitta be. Lehen diskua asko gustatzen jat Super 8 eta baitta be Un Semana en el motor de un autobus izeneko diskua.

Azkenaldixan, irratixan benetako musika ona non jartzen daben sarrittan jorratu dozu bitakora honetan eta nipe nere aportaziño xumia eitteko aprobetxaukot abagune hau. Nipe radio tres entzuten dot gehixen eta hau da nere programa gustokuenen zerrenda:

Astelehenetik ostiralera:

10:00-12:00- Siglo XXI (Doinu elektronikuak, kontrakultura, Buzon de Voz zoragarrixa, artia, informatika) programa landua eta oso esatari ona daukana, Tomás Fernando Flores.

17:00-18:00- Diario Pop. Izugarri gustatzen jat irratsaio hau. 14 urte nituenetik entzuten dot (lehen gabetan izaten zan). Jesus Ordovas da esatarixa eta musika txulua eta bariaua jartzen dau.

21:00-22:00- sateli 3. Charly faber da esatarixa, oso radio libreko irratsaiua da baina badauka bere puntua.

22:00-22:30- Radio 3-ko kontzertuak. elegitzen jakin bhar.

22:30-23:00: Local. Xabier Morenok aurkeztutako saiua. Aspaldixan Akauzazten azken laneko kantak erabiltzen dittu testu budistak irakurtzeko. Bestela talde maketeruen doinuak entzuten dia.Talde euskaldunak be jartzen dittu sarrittan, Petti, Akauzazte, brigada Criminal e.a.

00:00-1:00- Cuanto los elefantes sueñan con la musica. Egunian ziar pilatutako karma negatibua bossa novaren eta doinu afrikarren bidez, amets goxotan bihurtzeko aukeria.

1:00-2:00- Flor de Pasión. Juan de Pablosek gidatutako programia. Mitomanuendako irratsaiua. Entziklopedia bat da tipo hau, hainbeste datu, artisten informazinua,diskografixak e.a.

Astebukaeretan:

Zapatu eta Igandetan:

18:00-19:00-Flamencos y Pelicanos. Flamenkuan inguuruko irratsaiua, izugarri gustatzen jat, tipua fumauta dagola emoten dau, baina holako barne bake eder bat komunikatzen dau.

Ah, por tzierto Ekaitz perfektua be guay dao, gustatzen jat esatarixa ta jartzen daben musikia batzutan deluxekua izaten da, beste batzutan ez jat hainbeste gustatzen.Disco Grandeko Julio Ruiz ez jat bape gustatzen, panorama india gora ta behera, kontrolatzen dau baina gaizki jauzten jat tipua gehixenbat darabilen terminologixia dala ta.

Ondo ibili gaur elgetan, nik Kiko Veneno (durangon) ikusteko autua ein dot.

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/01/20 19:32

Louise tokatu zaion honek belarritako tapoiak eramango ditu badaezpada; Perkala ondo baino hobeto ezagututa bolumenaz itotzearen beldur.

See you two!!

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2005/01/20 12:51

Bai, bihar ostirala eta Telma Louise eta John bidaia zoragarri batean benturatuko dira. Euria izango dutenez lagun ezin kapota kendu, baina teknologia berriak direla medio kristoren banda sonoroa izango dute lagun Etiam-i eskerrak.

¡Nena, tu si que vales!

John Whitechapel

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: