Zorioneko Gabonak
Bukatu dira Gabonak neretzako, eta eskerrak. Datorren astian Erregeak omen datoz baina gurian amama jun zanetik ez dira barruko erropak lagatzera etortzen.
Aspaldian gero eta gutxiago gustatzen jataz jai egun hauek. Gabonetako agobioa kentzeko, orain nahi nituzke nik oporrak baina lan ere egin behar dela eta...
Egun hauetatik hiru oraitzapen geratuko jataz. Bat: errekauak egiteko karroari egindako tirakaden ostean euki nitxuan agujetak besoetan. Bi: ia-ia betirako errena laga nauen belauneko kolpea. Nori okurritzen zaio kortinak garbitzea? Nere ahizparen ideia izan zan eta hauek zintzilikatzen ari nintzela berogailuari jo eta han jausi nintzan behera. Eskerrak ohea zegoen azpian. Halere zelako moratoia! Eta hori gutxi balitz urak hartu ditu kortina demontreak eta motz motz geratu dira.
Hirugarren errekuerdo eta on bakarra El tren de Zhou yu deitzen da. Pasa dan asteko eguenian zineklubera jun ginan eta pelikula hori ikusi gendun. Preziosidade bat. Hain atera ginan txundituta, zine ostian zerbeza bat eta dana hartu gendula pelikulari buruz berbetan jarraitzeko. Inork ez omen zuen oso ondo ulertu zelan amaitu zan, Zhou yu hil ote zan, edo ez, edo norekin geratu zan, baina hori gutxiengoa iruditu zitzaidan neri.
Hain ziren ederrak irudi guztiak! Eta baita musika eta tren zarataren arteko erlazio perfektua ere. Plano guzti guztiak ziren kuadro bat bezala. Irudi bat bera ere ez zegoen sobran. Horri fotografia esaten omen zaio baino fotografia baino haratago zijoala esango nuke. Plano bakoitzaren kolore konbinazioa ere zaindua eta neurtua zegoela esango nuke nik.
Gainera, trena ere protagonista zan eta neri trenak izugarri gustatzen zaizkit. Ez dakit nere aitxitxak trenbidean lan egiten zabalako eta beti "primera klase"n bidaiatzen gendualako edo, baina umetako oraitzapen oso politak dauzkat trenarekin lotuak.
gabonetako gogorrena: hainbeste egunetan inguruko guztiei ondo ein ezinda ibili beharrak... jota utzi nau.