Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Aitor zana orain Iam da

Aitor zana orain Iam da

Maite Rementeria 2005/01/26 09:06

Badut lagun bat lehen beste izen bat zeukana. Behin bere bizimodua ez zitzaiola batere gustatzen konturatu zen. Lana laga zaban. Bere etxea saldu zaban eta izena aldatu zaban. Bizimodu berri bat bizitzeari ekin zion.

Nik Aitor zein Iam, biak ditut gogoko, baina Iam Aitor baino zoriontsuagoa omen da.

Domekan duela ia 20 urte ikusten ez naban lagun batekin bazkaldu naban. Iñakirekin. Eta bi gauzataz ohartu nitzan. Bat, denbora konturatu barik juten dala. 20 urte! Eta bi, benetako adiskideak, 20 urte pasa arren adiskide izaten jarraitzen debela. Han egon ginan elkarri txanda eman ezinik urte hauetan gertatu zaizkigunak kontatzen eta elkarrekin bizitakoak gogoratzen.

Kontua da bizitza bakarra dugula. Eta konturatu barik pasatzen direla egunak eta urteak. Azkar azkar pasatzen diala gainera. Eta, ongizate gizarte honetan behintzat, norberaren esku dagoela zoriontsu izatea.

Iam bizimodua aldatuz saiatzen ari da. Ni ere, eskuak fuerte fuerte estutu eta banixe, bizitzera nixe. Halere jun aurretik Iam-ek partyra ekarritako testua dakart. Piratoi kantua e-mule bidez jeistea gomendatzen dizuet. Irakurri poesia kantua entzun bitartean eta kontuz uliekin erropak zulatu barik.

Abestia:

Sanvean - Lisa Gerrard (The Mirror Pool)

Testua:

QUIERO

Quiero, que un día entres en mi casa,
sin avisarme,
sin llamarme,
y sin decir nada, me abraces,
para después de ese día
entrar y salir los dos de casa,
sin avisarnos,
sin llamarnos
y sin decir casi nada,
vivir los días
hasta que un día la muerte amante,
ponga fin,
a nuestro entrar y salir,
celosa,
de nuestro idilio.

Aitor

etiketak: Party literarioa
txina
txina dio:
2005/01/26 18:59

"eskuak fuerte fuerte estutu eta bizitzera nixe"...neuk ere hori egingo dut..horrela bizi behar da eta. me apunto al estutu muakisssss bollos

Iratxe
Iratxe dio:
2005/01/26 17:32

Eskuak fuerte fuerte estutu eta bizitzera nixe? A ver joven.... Hau irakurri eta hementxe burura etorri zaidan lehenengo gauza: Nire ezagun batek esaten duena “ Lo tuyo txata no es vida.... es un bidón”.

john whitechapel
john whitechapel dio:
2005/01/27 19:41

gero neskak, ezer egin aurretik begiratu ea atzazalak ondo moztuta dituzuen zeren Jurado-k dituenak bezelakoak badituzue, orduan bai makaleko sarraskia. Odolaz aparte, pentsa gero atzazalak haragitik atera behar direla.

Begiak fuerte itxi eta listo.

Muak.

John Whitechapel.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: