Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Gari Espaloian

Gari Espaloian

Maite Rementeria 2005/01/25 09:03

Pasa den urteko abenduan, jun nitzan Gari ikustera Plateruarenera. Bai Durangon ikusi neban eta ez Bilbon aurreko post batean idazti neban moduan. Ez zitzaidan batere gustatu. Oso hotza izan zen. Ez nintzan batere kontentu atera kontzertu hartatik, galdetu zidan guztiei berdina esan nien: askoz gehiago gustatzen zitzaidan lehengo Gari txulo, laszibo eta probokatiboa. Bera oso hotz egon zen eta publikoa ere bai.

Gero, Iturriren kronika hau irakurri neban Donostian egin zaban kontzertuari buruz eta harritu egin nintzan, oso ondo jartzen bait zeban Gari.

Baina ostiralekoa Espaloian oso bestelakoa izan zan. Izugarri disfrutatu neban. Soinua mundiala da Espaloian. Ze ondo entzuten zan! Bera Gari ere askoz lasaiago ikusi neban, disfrutatzen, eta Durangon baino askoz zentratuagoa. Gehiago eman zeban berak eta baita guk jaso ere. Kontzertu benetan borobila. Aitormenaren bertsio modernizatua ere askoz gehiago gustatu zitzaidan oraingoan.

Asko kritikatu nuen Durangon ikusi ostean eta merezi izan dau bigarren aukera bat emateak. Hurrengoan ere, seguruenik, jungo naiz, bera eta baita denbora guztiaz irriparrez dagoen bere bateria guapo hori ikustera. Xabier Oleaga deitzen dela irakurri diot Iturriri. Harek bai disfrutatzen duela! Durangon berak salbatu zidan kontzertua eta Elgetan ere asko disfrutatu neban hari begira. Berak oso ondo pasatzen du jotzen, irriparrez dago kontzertu osoan, eta hori trasmititu egiten da.

etiketak: musika
Josu
Josu dio:
2005/01/25 23:44

Ba nik, orain dela hiru aste inguru Oñatiko Gaztelekuan ikusi nuen Gariren kontzertua, eta oso flojoa iruditu zitzaidan. Kontzertuko lehen bi abestiekin itxura ona zuen kontzertuak, eta maldan behera joan zen. Ez zuen tentsioa mantendu, eta jendearekin komunikazioa zero, ez zuen disko berria ere aurkeztu, zein kanta ziren. Eta aitormenaren bertsioa "elektronikoa" oso kutrea izan zen, eta "pa las viejas glorias" dedikatze hori, are gehiago, momentu batez "auzolotsa" ere sentitu nuen. Beno, bigarren "bis" bate ere egon zen, baina joan egin ginen lehenago. Niretzat pena bat, ze bere diskoak asko gustatzen zaizkit, baina bere pose rokeroak ez du sinesgarritasunik

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/01/25 12:45

Gari ikusi nuen sekula baino kantautoreago. Eszena dominatzen zuen eta bera zen taula gaineko artista. Hasierak, akaberak, noiz jo gitarra jotzaileak, noiz eman intentsitatea amaierei, noiz egin ahots hutseko kanta bat Eszena gainean dotore ibili zen Gari.

Beharbada hasiera du makalagoa eta ez dio laguntzen kantutik kantura komentarioak ez egiteak. Komunikazioa haratago eramateko arazo da kantuen azalpen, edo gutxienez aurekezpen bat. Horri gehitzen badiogu pare bat bider afinatu behar izan zuela gitarra Hala ere, handi ikusi genuen Gari.

Kontzertuak aurrera egin ahala handiago eta indartsuago. Emandako bost kantuko bisak ez zuen dudaraik utzi inorengan. Gari gogoz zegoen daukana erakustera etorri zen. Badu kantatzeko modu berezia, Euskal Herriko frotmana bera da eta baliabide ezberdinekin erakutsi zuen hori. Batzuetan kitarra eta ahotsarekin, bestetan, piano eta ahotsa, eta akaso, aspaldiko Gariren antz handiena hartuz taldekideak eta bere ahotsarekin bakarrik. Mikroa eta mikro-hanka eskuan dituela mugitzen daki Garik eta eman eragin egiten du muturrera kantuan egongo bailitzan. Gari hori gustatzen zait gehien.

Abesti onak, bereziki lehen bi diskoetakoak. Eguzki berritan zaude edo espektakulua moduko kantekin gora egin zuen Gora bisean eta baita bigarren bisean ere. Jendea gogoz zegoen hirugarrenerako ere, baina ordurako ordu eta erdi luze zihoan taulan. Nik "Egun finlandiar bat" bota nuen faltan.

Musikariak oso fin. Profesionalak eta egiten dutena sinesten duen horietakoak. Pegarik bat ere ez. Maitek esaten duen moduan gustora jarduten dutenak. Bateriarena... Justu bateria ez zebilen bere onenean, baina ez dut nik orain aldrebestuko. Oso ondo aritu zen, baina sufritu zuen, eta nola sufritu.

Aitormenaren bertsioa ere entzun genuen, oso aldatua eta jo beharra zegoelako kantatua zirudiena. Maiteri gustatu zaio, baina ez dakit ba... Hala ere, emanaldia borobila, taldea gustora jotzen, Aitor Ariño soinu teknikariak izugarrizko soinua atera zuen mahaitik eta aretko jendea gustora ikusitakoarekin.

Gari etorri da gogoz, astiro kontzertu hasieran, baina amorruz eta sendo amaierarako. Bisak eta bisak entzuten egongo liratekeen jendea zuen aurrean, 18 urtetik gorakoak denak, Gari lehen aldiz ikusten zuen oso jende gutxi eta denak kontzertua ondo ateratzeko desioarekin. Garik ez zuen hutsik egin. Hunkitzen duen kontzertu horietakoa kanta batzutan, biziagoa beste batzuetan, kontzertu landua, erroreetarako lekurik ez eta denen gainetik kontzertu gustagarria, heldua eta emankorra- Hori da Garik dakarrena 0tik hasi denetik.

iturri
iturri dio:
2005/01/25 11:33

Kaixo Etiam:

Pozten naiz bigarrengoan ondo pasa zenuelako. Nik ere, kontatzen nuen moduan, oso ondo pasa nuen Lugaritzen.

Ah! Bateria guapoak Hasier Oleaga du izena. Ez Xabier. Xabier Egunkaria auzian auzipetutakoa da, Ikastolen elkartean dabilena (edo zebilena).

Hasier guapoa (bai, benetan horrela da) Ortophonk taldekoa da. Hala ere, lehengoan uste dut Donostiako Branka jatetxean aritu zela (Haizearen Orraziarako bidean dagoen jatetxean). Ahaztu egin zait taldearen izena. Euskara eta ingelesaren arteko hitz jolas musikala zuen. Iosu ere, Gariren bajista, berarekin ari da.

Diosss! Ez naiz akordatuko eta Google-i galdetzeko astirik ez.

Ah! Portzierto: beste kontzertu mundiala Doctor Deseok joan den larunbatean eman zuena Donostiako Antzoki Zaharrean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: