Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Nolakoa izan behar da logotipo bat?

Nolakoa izan behar da logotipo bat?

Maite Rementeria 2005/01/13 18:46

Kafe orduko komentario bat dakarkit oraingoan. Eibarko Udalak bere logoa aldatu du. Betiko eskudoa logotipo modernoago batengatik aldatu du.

Logotipo zaharra

Logotipo berria

Batetik, ni ez naiz hainbeste denboran funtzionatu duten markak, kasu honetan goiko selloa, holan besterik gabe aldatzearen aldekoa.

Eta bestetik, nola diseinatu leike Udaletxe batentzako logoa bat "X" gorri batekin?

Eibarko koloreak urdina eta gorria direla eta "X" hori Eibarko San Andresen gurutze famatua dela esanez defenditu dute nere lankide eibartarrek. Hori Eibarko historia dakienarentzat izango da, zeren nik "X" gorri bat baino ez dut ikusten. Eta hori ikusita, "gaizki", "borratu","kendu", "ez"... eta ez dakit zenbat termino negatibo datozkit burura.

Kontsumitzaileak marka edo logotipo ezagunetara jotzen du beti. Prezio berean errrezago erosten dugu beti marka ezaguna. Kontsumitzailea logo edo marka horiekin identifikatzen da nolabait esateko. Logo batek derrigorrez izan behar du izaera integratzaile bat. Eta "X" gorri batek nekez lortu dezake horrelakorik, nere ustez.

Logo on batek nolakoa izan behar du? galdetu dit Josuk, nere kritika saioa bukatu ostean. Nere ustez:

  • Ez da oso konplikatua izan behar. Erraz gogoratzeko modukoa.
  • Nik ez nituzke bi edo hiru kolore baino gehiago erabiliko. Inprentan asko garestitzen da koloretako inpresioa eta aparte kolore askodunak zailagoak dira buruan erretenitzen.
  • Edozein mediotan ondo funtzionatu behar du: paperean, pantallan, ... Fotokopia batean ez du identitaterik galdu behar.
  • Nolabait atzean dagoen enpresaren izaera eta helburuak isladatu behar ditu. Tipografia eta markarekin jokatuz atzean dagoen enpresa, elkarte edo produktuaren izaera isladatu behar luke.
  • Logoa ezin da modernoegia izan, zeren modak aldatu egiten dira.

Baina, egia da, ez da batere erreza logo on bat egitea.

etiketak: diseinua
Patxi
Patxi dio:
2005/01/14 10:55

Eguna parrez hasteko ez dago gaizki. Ezaguna egiten zitzaidala, ezaguna egiten zitzaidala... Klaro, akordatu naiz, ondo akordatu ere.

Euskaldunon azpikontzientean, hara ze gauzak gordetzen diren...

http://www.forodelguardiacivil.com/nuke/index.php

aitorr
aitorr dio:
2007/02/05 06:00

logotipo berria oso oso oso

oso

traketsa da

Etiam
Etiam dio:
2005/01/19 23:41

Ez omen dute eskudoa baztertu. Eskudoaren laguntzaile izango omen da logotipo berri hau. Egia esan logotipoa erabiltzeko eskuliburua eskuratu dut eta ez du jartzen noiz eta zelan erabili behar den bat eta noiz bestea.

Ez dakit ez ote den are txarragoa biak lagatzea. Udal batek marka bakar eta indartsu bat behar luke, urteetan iraungo duena. Lau urtetik behin logotipo berri bat egiten hasten badira...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: