Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Izarren hautsa 40 urtean

Izarren hautsa 40 urtean

Maite Rementeria 2005/01/21 09:07

Gaur Elgetako Espaloira noa Gari ikustera. Azkenengo Bilboko Kafe Antzokian ikusi nabanian hartu naban txaskoaz idatzi nezakeen. Edo bere azken diskoa, “0tik”, etxeko buzoira iritsi zitzaidanian egin zidan ilusioaz. Ze polita den eskuz idatzitako sobre bat buzoian aurkitzea!

Baina gaur beste zerbait dut kontatzeko. Ezin dut aguantatu atzo bizitakoa kontatu barik. Atzo “Elgoibarko Izarra - 40 urte” liburuaren aurkezpena izan zan. Aspalditik naiz Elgoibarko Izarrako bazkide eta militante, eta nere lehenengo soldatapeko lan serioa ere bertan egin naban BARREN astekariko maketatzaile moduan. Liburu honen maketazioan ere parte hartu dut eta, bai, zergatik ez, esan egingo dut, harro sentitzen naiz horrelako proiektu batean parte hartu izanagatik. Benetan lan txukuna egin dugu.

Liburu honek azken 40 urteotan Elgoibarko euskalgintzan parte hartu duten 44 pertsonen testigantza jasotzen du. Elkarrizketak, argazki albun bat koloretan erdiko orrialdeetan eta baita zenbait gogoeta ere. Liburuaren egilea, azken 10 urteotan elkarteko dinamizatzailea izan den Imanol Larrañaga izan da. Eta lerro hauen bidez zoriondu nahi dut bai liburuagatik eta baita urte guzti hauetan egindako lanagatik.

Hemen azpian ikusi dezakezuen azal zoragarri hori, berriz, Bea Ansolak egin du. Neri eta Jasone Osorori egindako elkarrizketa hemen irakurri dezakezue eta inork gehiago jakin nahi balu Elgoibarko Izarrako bazkide egin eta doan bidaliko diote etxera. Bazkide kanpaina hasi berri dugu! Eta bestela, salgai ere jarriko dutela suposatzen dut.

Baina bai luzatuko naiz, ordea, liburuaren aurkezpen ekitaldia kontatzen. Nik ez dakit zahartzen hasi naizen seinale edo zer, baina gero errezago jausten jata malkoa. Atzo ere, ridikulo galanta egin naban sotiñei ezin eutsi.

Ekitaldia Musika eskolako areto nagusian izan zan. Ordu laurden falta zelarik neska gazte bat koladun pianoa jotzen hasi zan. Piano doinuak irauten zuten bitartean aspaldian ikusi ez duzun hau eta bestea saludatu eta norbera bere lekura eskuartean, geneukan libruari lehenengo begiratua emateko. 8etan puntual hasi zan 60. hamarkadan Luis Mari Iriondok super-8 batekin Euskal Jai batean grabatu zaban irudiekin. Adi geunden denok hainbeste dantzari artean noiz ezagunen bat topatuko. Ondoren, elkarteko lehendakariaren eta herriko alkatearen diskurtsoa. Biak bikain aritu ziren.

Eta zati serioaren ostean, mahaitik ezin zabala berba egin eta ikusleori hurbilduta liburuak sortu dizkion burukomin eta pozak azaldu zizkigun Imanolek. Ondoren liburuko protagonisten berba eta argazkiekin osatutako diaporama etorri zan eta hor hasi jatan ordura arte dominatzen saiatu nitzan malko errekia. Tontola!

Ehun pertsona inguru bildu ginan aurkezpenera eta ziur nago, danak ere, 40 urteotan egin dugunaz harro eta oraindik egiteke geratzen zaigunari aurre egiteko indar berriz atera ginala.

etiketak: beste kontu batzuk
txina
txina dio:
2005/01/23 23:15

gogoraraziko dizut.... Gari Durangoko Kafe antzokian ikusi genuen... muxuxxxxxxxx

Egoitz
Egoitz dio:
2005/01/21 14:51

Plaentxiatik zorionak eta ia bazkide asko egiten dozuen etapa berri honi indar haundixagoz heltzeko. Desiatzen nago liburua eskuartian hartzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: