Harrikadak
sare_sozialak
Sare sozialei buruzko kontu batzuk
David de Ugarte teknologoa Uruguaiko telebista batek elkarrizketatu berri du. Samuel Quilombok Wu Ming taldeko kide baten artikulua aipatu zuen atzo. Konpainia handiak, lan baldintza kaskarrak, fetitxismoa, atxikimenduaren kultura vs. hausnarketaren kultura.
Gaur goizean ikusi dut Uruguaiko Canal 20 telebista kateak David de Ugarteri eginiko elkarrizketa hau (El Correo de las Indiasen bidez iritsi naiz bertara). Daviden ideia potolo batzuk ezagutu nahi badituzu, merezi du 18 minutuko saioa ikusteak.
De Ugarte (eta konpainia) oso kritikoak dira atxikimenduaren kultura sustatzen duten sare sozialekin eta mundu hori hausnarketaren kulturan kokatzen duten blogekin (blogsfera beraien hizkeran) kontrajartzen dute.
Lerro nagusietan, ados nago ideia horrekin, baina gure etxeak (blogak) ondo baino hobeto zaindu behar baditugu ere, boladan dauden tabernak (sare sozialak) gune beharrezkoak dira harremanetarako (dena ez da twitter eta facebook: hona hemen status.blogsoviet edota berriketan.info).
Bideoa ikusi aurretik, Samuelek atzo gauean idatzitako apuntea irakurri dut eta hau ere leitzeko modukoa iruditzen zait: I-cracia. Ados nago Italiako Wu Ming taldeko kide batek idatzitako ondorengo lerro hauekin (Samuelek aipatzen dituenak eta frantsesetik gaztelaniara itzuli dituenak berak: jatorrizko artikulua hauxe da: Fétichisme de la marchandise digital et explotation cachée: le cas Amazon et Apple).
"Egia da oso polita dela eta oso ondo dagoela bestelako sare sozialetan eraikitzea, software librearen gainean dabiltzanak eta datu sentsible zein harremanen salerosketan oinarritzen ez direnak. Baina ona da ere jende gehiena bizi eta komunikatzen den tokietan presentzia kritikoa eta informatiboa izatea, agian indarrean dauden sareen erabilera gatazkatsuak esperimentatuz".
David de Ugarte entrevistado en el Canal 20 uruguayo, algo parecido a este apunte en castellano.
Twitter euskaratzearen aldeko ekimena
Katalanek lortu zuten eta ea euskaldunok lortzen dugun.
Duela gutxi katalanek lortu zuten Twitter-ek kasu egitea eta sare sozial hori katalanez jartzeko lehen urratsak ematea. Lander Arbelaitzek esplikatzen du Hasi da kanpaina: twitter euskaraz apuntean. Ondorioz, gurean lozorroan zegoen eskabidea berpiztu egin da (hona hemen twitter euskaraz facebook taldea).
Lander Arbelaitzek abiatu zuen Act.ly zerbitzuan ekimen berri bat duela hamaika egun eta Twitter-eko CEO den Dick Costolok oraindik ez du erantzun. Une honetan 1530 lagunek sinatu dute eskabidea.
Act.ly horren bidez, azken sinadura duela 12 ordu egin dela ikus dezakegu.
Top 10
Bitxikeri moduan, hona hemen une honetan bertan sinatzaile horien top 10a, jarraitzaile kopuruari erreparatuta:
1.- Xabi Alonso (362.000 jarraitzaile).
2.- EmpireoftheKop (127.000): Liverpool taldearen zale amorratu bat da eta, beraz, Xabik sinatu duelako sinatu du berak).
3.- Patxi López lehendakaria (98.000).
4.- Alex Puig (54.000): web garatzaile katalana.
5.- Tony Barret Times (27.000): futbol gaiei buruz idazten duen kazetaria eta Liverpool taldearen beste zalea.
6.- Francesc Grau (16.000): katalana. Internet mundukoa.
7.- Martí Perarnau (7.250): atleta ohia, kazetaria eta publizista.
8.- Richard Buxton (6.300): Liverpool-i lotutako beste erabiltzaile bat.
9.- 1001 medios (5.400): Espainiako Estatuko hainbat kazetarik osatutako komunikazio laborategia. Bertan @nuksazi, @jonlaiseca eta @juanlarzabal euskal herritarrak daude, besteak beste.
10.- Xabi Alonso Forum (5.200): jokalariaren jarraitzaileak. Espainiako piper poto eta guzti euskararen alde.
Bi ohar
1.- Xabi Alonso bezalako pertsonai ezaguna sinatzaileen artean egoteak ate asko irekitzen ditu (Albert Cuesta sustatzaile katalanak Bartzelonako jokalari batzuei aurpegiratzen zien ekimenaren alde ez egotea).
2.- Lagun katalanek ere gure alde egiten dutela eta, normalean, gu gutxi akordatzen garela haietaz.
Zergatik twitter euskaraz?
Vicent Partalen hitzak, Lander Arbelaitzek euskaratuak:
"Behin zure hizkuntza proiektu sendo batean sartuz gero, hurrena datorrenak, aurrekoa zein hizkuntzatara itzuli duten begiratuko du, eta naturaltasun osoz sartuko du zurea. Horregatik, kontua oso sinplea da: Edo zerrendan zaude, edo ez zaude. Horregatik, ahal den ahalegin guztia egin behar da bertan egoteko"Una iniciativa para que twitter esté en euskera, este apunte en castellano
Erabiltzen al dira twitter-eko zerrendak?
Atzo egindako pare bat galderei eginiko erantzunak bata bestearen atzetik.
Atzo twitter-eko zerrendei buruzko bi galdera egin nituen: "Pare bat galdera tuitero: Twitter-ek dituen
zerrendak egiteko aukera erabiltzen duzue? Baliagarria zaizue? Eskerrik
asko aldez aurretik". Ez nituen erabiltzen eta jakin nahi nuen ea nire sareko kideek erabiltzen ote zuten. Jende askok erantzun dituenez nire galderak, hemen jartzea erabaki dut. Eskerrik asko guztioi.
Rikardo Idiakez (itziartarra):"Nik oraindik ez diot kasu handiegirik egiten, egia esan".
Txomin Jauregi (TxominDD): "Ez ditut erabiltzen, saiakera bat egin nuen, baina hortan geratu zen".
Mikel Iturbe (azken_tximinoa): "Nik ez dut gustuko jendea kategorizatzea/etiketatzea. Publikoak dira eta jendeari buruzko info gehigarria publikatzen duzu". Bigarren mezua: "adib. nonok "friki", "filoterrorista", "umejale" edo holako zerbait deituko banindu,publikoa litzateke ta hori niri buruzko infoa da".
Andoni Munduate (MunduJR): "Ezta ezertako ere. Ez ditut erabili eta ez dakit zertarako erabili ditzakedan ere".
Ander Goñi (agonirena): "Zerrendak pribatuak ere egin daitezke. Zerrenden asunto honekin besteek nola ikusten nauten ere jakin dezaket".Jon Arrizabalaga (jonarriz): "Nik erabiltzen dudan bakarra conversationlist deitutakoa da, automatikoki aukeratzen dizu sistemak norekin zabiltza Beti solasean".
Izaskun Pérez (nuksazi): "Nik ez ditut erabiltzen, baina baliagarriak dira. Pentsa mila jarraitzen dituzula, batzuk lanerako, besteak denbora pasa..." Bigarren mezua: "Guztiak sailkatzeko modu bat da eta horrela momentu bakoitzean gauza batera sartu zaitezke... (Ez dakit ondo azaldu dudan... :S)".
Mikel (hitxipi): "Nik zerrendak twitterzaleak sailkatzeko erabiltzen ditut, ezin baditut tweet guztiak irakurri, gai-inguru batekoak irakur ditzazket".
bixerdo: "Neuk, egia esan, ez".
Orreaga: "Aukera eman zutenean zenbait zerrenda sortu nituen, baina hortxe daude, besterik gabe: ez ditut erabiltzen".
Goio Telletxea (maxkuri): "Ez ditut erabiltzen. Kontaktuak nire agendan ere ez ditut sailkatuta. Ez dut halako xehetasun beharrik momentuz".
Xabier de la Maza (condedelamaza): "Egunon, Mikel. Nik ez diet probetxurik atera".
Anamalagon: "Gauza baterako da erabilgarria zerrendena: jendeak nola etiketatzen zaituen jakiteko. :P".
ggalmazor: "kaixo! Nik ez ditut sekulan erabiltzen. Oraingoz nere timelina kontrolatzen dut. Igual 10000 jarraitzen banitu erabiliko nituzke".
Zenbat balio du Lance Armstrong-en tweet batek?
Atzo arratsaldean tejanoak idatzitako tweet baten harira. Aktan jasoa. Sustatu.
Lance Armstrong txirrindularia puntako twitterlaria ere bada (une honetan, 2.466.000 jarraitzailetik gora ditu). Ostegun arratsaldean zera idatzi du:
What do you get when you have a Texan, Belgian, Frenchman, Basque, Kazak, Lithuanian, Ukranian, and a Swissman?
Hau da, gutxi gora behera:
Zer egin dezakezu tejano, belgiar, frantses, euskaldun, kazakiar, lituaniar, ukraniar eta suitzar banarekin?
Horiekin guztiekin dago Armstrong karrera bat korritzekotan, hain zuzen ere igande honetan korrituko den Flandriako Tourra. Bi euskaldun daude taldean: Markel Irizar eta Haimar Zubeldia. Bietako bat izango da. Bien izen-abizenen gainean klik eginez gero, Basque Countrykoak direla dio taldearen guneak.
Amaitzeko, nonbaiten ikusi nuen noizbait twitter-eko ranking bat, baina gaur ez dut topatu. Oker ez banago, mundu mailako lehen hamarren artean zegoen garai hartan Armstrong, Estatu Batuetako beste aktore eta kirolariekin batera. Ranking-a ez dut aurkitu, baina bai Celebtwitter, Celebrities on twitter jarraitzeko gunea.
Zenbat balio du Lance Armstrong-en tweet batek? Aktan jasoa. Sustatu. 2010eko apirilak 2.
Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren
24 ordu nahikoak izan ziren politikari frantses honen kontua blokeatzeko twitter sare sozialean.
Nicholas Sarkozyk gidatzen duen UMP alderdiko bozeramailea da Frédéric Lefebvre. Atzo arte ez nuen Lefebvre jaunaren berri (gutxiegi jarraitzen dugu hegoaldekook Frantziako gorabeherak, baina kristo guztiak daki hemen nor den Belen Esteban). Twitter-en izan dut haren berri. @kortabitarteren tweet honetan, hain zuzen ere. Eta bertan ageri den estekan egin dut klik. Frédéric Lefebvre expulsé de twitter en 24 heures (24 ordutan bota dute twitter-etik Frédéric Lefebvre).
Dena asteazken arratsaldean hasi zen. Bozeramaile aho beroak kontua zabaldu zuen twitter-en eta lehen mezu gisa, aktan jasoa gordetzeko modukoa:
"Que cela serve de leçon a la presse" (Komunikabideentzako irakasgaia izan dadila hau).
Etsai asko izango ditu, zeren di-da montatu zen kanpaina Léfebvre jaunaren twitter kontua blokeatzeko. Eta 24 ordutan bertan behera utzi zuen twitter-ek aipatu kontua.
Baina bueltan da berriro, lehen bezain harroxko.
"I'm BACK, merci pour votre soutien massif et vos nombreux mails!" (Hementxe naiz berriro. Eskerrik asko zuen babesagatik eta zuen mail andanagatik!)
Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko azaroak 28.
Frédéric Lefebvre, un político arrogante en twitter, este apunte en castellano.