Harrikadak
manifestua
Gaztemaniak! salba dezagun
Mail bidez jaso nuen atzo gauean manifestu hau. Ados nago. Kopiatu eta zabaldu.

Hilzorian dago Gaztemaniak! musika-programa. 1994. urtean sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen hau, “musika joera berriak ezagutzera emateko, bertako musika taldeak sustatzeko eta kalitatezko musika gazteei hurbiltzeko asmoz”. Hamasei urteren ondoren, hasiera-hasieratik helburuak ondo baino hobeto bete dituen programa honen bidez Gipuzkoa mailan antolatutako kontzertuak bertan behera utzi nahi ditu Aldundiak. Une honetan, bertako udalekin batera, emanaldiak Donostian, Oñatin, Zarautzen, Arrasaten eta Hondarribian egiten dira.
Lerro hauen bidez eskatu nahi diegu Aldundiari eta udalei kontzertu programa hau ez desagerrarazteko, dituzten betebehar publikoak konplitzeko eta, beraien hitzak erabiliz, “Espainiako zein nazioarte mailako talde profesionalen proposamen berritzaileak” mantentzeko. Euskal taldeak ahaztu gabe, hauek beti izan baitute promozio handia eta toki nabarmena Aldundiko programa honetan.
Gaztemaniak! programaren desagerpenak ordezkaezina litzatekeen tokia utziko luke Gipuzkoako musika eszenan eta kultura gipuzkoarraren flotazio-marrari jaurtiriko misil zuzena litzateke. Gaztemaniak! programak beste musika batzuk daudela erakusten digu, baita beraiekin harremanetan jartzeko beste modu bat dagoela ere. Ezin da kalkulatu gazte belaunaldi baten (50.000 ikusletik gora 15 urteetan zehar) sormenean ekimen honek utzitako arrastoa.
Ekimen honen desagerpenak apenas izango duen ondoriorik Foru Aldundiaren diru-kutxetan. Erakunde honek, gainera, ez du eragozpenik ikusten zalantzazko etorkizuna duten Donostia 2016 bezalako proiektuak diruz laguntzeko eta ez dirudi kontziente denik Gaztemaniak! dela Kultur Hiriburuaren ideiaren hazia. Desagerpen honen gaurko ogia kultur dinamismorik gabeko etorkizuneko gosetea bihurtuko da, ñabardura eta kolore ezberdinen falta areagotuko baitu, ebento handien grispean itotako etorkizuna, betiko musika eta bere kabuz ekonomikoki mantentzeko gauza den kulturaren mesederako.
Berriro ere gure belaunaldiari sistemak irabazi dionaren beste adibide mingarria eta lokala izan zitekeen Gaztemaniak!-en desagerpena, baina behean sinatzen dugunok ez gaude amore emateko prest. Aldundiaren proposamen hau defendatu nahi dugu eta arduradun politikoei eskatu nahi diegu, beharrezkoa balitz, proiektua birplanteatzeko, irtenbideak bilatzeko eta ez dezatela biderik sinpleenera jo: guraizeak sartu pisuzko argudiorik bota gabe. Kasu horretan, Aldundiak derrigorrezko funtzioak utziko lituzke bazterrean: aisialdiaren mainstream industriaren babesik ez duen kultura babestea eta hedatzea.
P.S.: Nahi izanez gero, atxikimendua eman diezaiokezu. Horretarako zure izen-abizenak, hiria eta lanbidea bidali mail honetara (goragaztemaniak [a bildua] gmail.com). Elkarte, areto, musika talde edo beste edozein erakunderen kasuetan, berriz, adierazi izena eta herria. Esan beharrik ez dago, talde eta norbanako gisa izena emateko aukera duzuela ere.Atxaga, espainolaren aldeko manifestua eta Echevarría afera
Público periodiko espainolaren gaurko zenbakian Atxagari eginiko elkarrizketa. Ez dut sarea behar den bezala arakatu, baina uste dut AEBetatik bueltan eskaintzen duen lehenengoa dela.
Esan bezala Atxaga elkarrizketatu du Peio H. Riaño kazetariak eta gaurko Público egunkarian agertu da elkarrizketa. Obabakoak koskorroi batzuk jasoko dituelakoan nago:
"Los aforismos de Lichtenberg: 'En uno de ellos dice que no hay que hacer caso de la crítica de quienes nunca nos harían un elogio. Y no me ha parecido que ninguno de los firmantes hayan dicho nada a favor de los catalanes, los vascos o los gallegos'. Es el momento para hacer memoria y explica que con 14 años no podía hablar euskera porque era un problema, un desprecio".
"Todo es política. Incluso el desgaste. Por eso Atxaga cree que la líder de UPD acabará derrotada antes de que pueda poner en marcha lo que según ella es 'la reivindicación de mayor calado desde la Transición': “Rosa Díez ha calculado mal porque se va a agotar en el calentamiento y no va a llegar a jugar el partido. Piensa que hay unos votos que puede recabar de la antigua Unidad Vizcaína, Alavesa, es decir, los votos de la extrema derecha, para qué vamos a andar con eufemismos".
Gainera, hasieran ere Echevarría afera du hizpide:
"Fue extremadamente duro para mí. La versión publicada en Babelia fue una agresión como nunca había vivido. Pensé que ese croché en frío iba a tumbar el libro y ha resultado todo lo contrario. Con el tiempo esa crítica ha quedado completamente aislada. Ha sido la única crítica negativa, bueno, ultranegativa, que ha tenido".
Bernardo: hasi errezoan, bai.
Erretratua Daniel Mordzinski argazkilari argentinarrarena da eta irailaren 6ra arte Donostiako Okendo Kultur Etxean ikusgai egongo den Literaturaren aurpegiak erakusketan ageri da.
Kolore gorria maite dugulako
Espainiako hamaikakoa osaturik dago jada.
Karrera polita dago sarean Espainiako komunikabideen artean Manifiesto por una lengua común horren alde. Hau da une honetan gure irakurleei eman diezaiekegun hamaikakoa:
1.- El País.
2.- UPyD.
3.- El Mundo.
4.- El Mundo bis.
5.- La Vanguardia.
6.- Europa Press.
7.- Libertad Digital.
8.- El boomeran(g).
9.- Terrako foro bat.
10.- El Manifiesto.com.
11.- ABC.
Dena den, edozer gauza gerta daiteke, Telecincok El Mundo erabili baitu manifestu honen alde egiteko.
Informazio gehiago izanez gero, ematen jarraituko dugu.