Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak langabezia

Harrikadak

langabezia

Krisiak baditu miloika aurpegi

Langabeziaren aurpegi bat.

José Luis Salgado Gasteizko blogari bat da. 41 urte ditu eta duela urtebete lanik gabe geratu zen: "Estos días se cumple un año desde que perdí mi empleo. Entonces trabajaba en el sector aeronáutico y el bajón en la cartera de pedidos fue tan grande, que la dirección se vio obligada a despedir a un puñado de sus trabajadores para poder continuar con la actividad."

Salgadok kontatzen du 22 urte zituenean, unibertsitatetik atera berritan, kostata lortzen zituela enpleguak, baina lan prekarioak baziren ere, aurrera egin zuela. Orain, berriz, ez da hain gaztea eta aukera hori zaila dauka: "Los pocos empleos que van saliendo son para gente más joven y tú vas viendo como tus opciones se van reduciendo cada vez más y tu curriculum va pasando hacia la parte baja del montón."

Bere ustez gaur egungo krisiaren gako batzuk zeintzuk diren aipatu ondoren, gurea egiten dugun desioarekin amaitzen du apuntea: "Espero que dentro de un año pueda escribir un post más optimista, aunque con las previsiones económicas que se manejan, esto va a ser más bien difícil."

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut animoak bidaltzeko. Hunkitu egin nau.

Mikel Iturria 2010/01/29

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Iturri twitter-en

Blogaren estatistikak ikusi

Azken erantzunak
Auskalo iturri, 2010/03/18
Betikoa? juan, 2010/03/18
Zabalarena iturri, 2010/03/09
Txikiagotzea? iturri, 2010/03/09
Desazelerazioa oto lete, 2010/03/09