Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak catalunya

Harrikadak

catalunya

Kataluniaren omenez, kapitalistak ez diren beste merkatu batzuk

Manuel Castells-en gaurko La Vanguardian idatzitako artikulutik abiatuta, "Homenatge a Catalunya II" dokumentalera iritsi naiz.

"Krisi ekonomiko latza bizi duen gurea bezalako gizartearen misterioetako bat da duen egonkortasun erlatiboa. Noski Ongizate Estatuak funtzionatzen duela segurtasun sare moduan. Eta familiak eutsi egiten dio eta neska-mutikoak etxean geratzen dira ondo koskortuta ere. Baina badago beste zerbait, oinarri-oinarrizkoa dena adituaren errutinazko begiradatik harago. Izan ere, jendearen bizitzaren zati handi batek eta beren praktika ekonomikoek ez dituzte merkatu kapitalistaren arauak jarraitzen (badaude beste merkatu forma batzuk). Hau beti izan da horrela, baina areagotu egin da herrialde guztietan krisiari aurre egiteko modu gisa".

Hauxe da, euskarara ekarrita, Manuel Castells irakasle eta analistak gaurko La Vanguardia periodikuan argitaratutako analisia: Otra vida es posible. Irakurri artikulu osoa, nahi baduzue, Opina Institutuak UOCentzat eginiko inkesta bateko datuak ere jasotzen baitira bertan.

Castells-ek Homenatge a Catalunya II dokumentala aipatzen du artikuluan. Lotura horretan klik eginez gero, hemen behean itsatsita doan ordubete pasatxoko film dokumentalarekin egingo duzue topo.

Horrelaxe aurkezten du katalanez:

"Homenatge a Catalunya II és un documental, una recerca, una història d’històries sobre la construcció d’una economia sostenible, solidària i descentralitzada. Teixint xarxes que superen la individualització i la divisió jeràrquica del treball. Milers de persones cada dia arreu del món. Aquí i ara".

Lehen minutuak ikus-entzun ditut soilik, baina merezi duelakoan nago. Horregatik itsatsi dut hemen.

Homenatge a Catalunya: otras formas de mercado no capitalista, este apunte en castellano.

Wikileaks nagusi... baina Olasagasti txapeldun

Ezker Abertzalearen agerraldiaren oihartzunak; enpresarien bilera Zapaterorekin; Kataluniako hauteskundeak... bai, baina denen gainetik Wikileaks. Eta Olasagasti.

Gaur goizean Internet sarean barna toki batetik bestera ibili naizenean, ezker abertzalearen atzoko agerpena zen nagusi (Zuzeuk jaso ditu komunikabide ezberdinetan Ezker Abertzalearen agerraldiaren oihartzunak).

Eguerdian, berriz, flipatuta geratu naiz Diario Vascoren portadarekin: Olasagasti aizkolaria Igeldoko arroken artean eguneroko bainua hartzen.

Harrigarria (edo ez) Zapatero presidenteak Espainiako enpresari nagusiekin eginiko bileraren argazkia: bi emakume-enpresari soilik El Paísek publikatutako irudietan. Periodiko honek dioenaren arabera, protokoloak aginduta agertzen dira mahaiaren izkinetan emakume horiek. Hau da, enpresa potoloenak presidentzia-mahaitik gertu jarri zituztelako eta bi enpresari hauenak txikienak zirelako.

Kataluniako hauteskundeen emaitzei begira geundela iluntzean, Wikileaks paperen sorta berri bat agertu da. AEBetako agiri hauek jaso dituztenen artean dago El País espainiarra. Akabo, beraz, pake santua. Non zeuden gaur hauteskundeak? galdetzen zuten erredakzioan, txantxetan.

Orain bakarrik falta zaigu Veleia auzia berpiztea edota Azkue Fundazioa agertzea Wakaleaks paperetan.

P.S.: azkenean DVren azala itsatsi dut. Baina begiratu ere beste argazki hau.

Hoy manda Wikileaks, pero el campeón es Olasagasti. Este apunte en castellano.

Diariovascoren azala: 2010-11-28

Vexilologia

Banderei buruzko diziplina.

Nik ez nekien zer zen vexilologia, baina Pako lagunak kontatu zidan behin. Bueno, ez dakit niri kontatu ote zidan edo berak Patera posta zerrendara idatzitako mezu batean irakurri ote nuen.

Gaur arratsaldean topo egin dut Vexilología doméstica izeneko artikuluarekin, La Vanguardia periodikoan Màrius Serra idazleak sinaturikoa. Zera dio hasieran: "Vexilologia banderak, zutoihalak (militarrak) eta estandarteak aztertzen dituen diziplina da". Eta ondoren: "Duela urte batzuk, udaran egoten ziren "banderen gerra" izenekoak. Normalki, Euskadin gertatzen ziren, baina gure inguru cuatribarratu honetan ere eman ziren batzuk".

Anekdota honek egin dit grazia: "Gogoan dut, garai urrun horietan, parlamentuz kanpo ez zeuden independentistak armairutik ateratzen zituzten komunikatuak. Joera markatu zuten horietako bat Ramon Llumà i Guitart izan zen, Solsonako alkate convergentea 1979tik 2003 bitartean, politika utzi zuen arte. Bere men ez egite vexilologikoa zuritzeko, Llumàk argudiatu zuen behin bandera española garbitzera eraman zuela (eta ez zuela ordezkorik)".

Gero, Màrius Serrak aipatzen du zenbat bandera ikusten diren egun hauetan Bartzelonan: espainiarrak, katalanak, Barçarenak... "Ea orain zein den lehena haiek kentzerako orduan".

Màriusek idatzia amaitzen du irakurleei gomendio bat luzatuz: Sanlucar la Mayor eskolako haurren bideo famatua ikusteko. "Hain da kuttuna ezen negarrez hasteko gogoak pizten baititu".

Dena den, badirudi norbait lotsatu dela eta youtuben eskegitako bideoa bertatik erretiratu egin duela. Hala ere, Dale al play plataforman badago ikusterik: Polémica en fin de curso.

Etxean egindako teleberriak

Generalitateko Ekonomia Saileko teknikari batek etxean egindako lau bideotan esplikatzen du finantziazio autonomikoa.

"No es ninguna novedad que en YouTube se puede encontar de todo, y aprovechando esta herramienta y la sospecha de que nadie se entera de nada cuando los políticos hablan de financiación autonómica, un joven de la Conselleria d´Economia se ha decidido a explicarlo a su manera y de forma casolana en unos cuantos vídeos que ha colgado en YouTube. La idea se le ocurrió a Adam Sedó, número uno en funciones del gabinete de prensa, seguramente al darse cuenta de que incluso los periodistas iban algo perdidos. A Sedó le apasiona la financiación autonómica, le brillan los ojos cuando toca el tema, y su fervor queda claro en los vídeos que ha grabado su compañera con una simple webcam, y en los que él mismo explica pacientemente los complejos conceptos. Los sugerentes títulos son: "Els mecanismes d´anivellament", "Les balances fiscals (I i II)", e "Impostos, territoris i persones". Si alguien se anima, ya lo sabe: debe entrar en YouTube y escribir adamsedo, así, todo junto".

La Mirilla. La Vanguardia. 2009ko ekainak 24.

Gaur arratsaldean irakurri ditut goiko lerroak. Gaia interesatu eta Youtubera jo dut. Bertan ikusi dut lehenengo hiru bideoek sarean urtebete daramatela jada (2008 ekaina) eta laugarrena irailekoa dela. Play tekla sakatu eta La Vanguardiako zutabetxoan azaltzen dena egia dela konprobatu dut: Adamek diskurtso landua du eta finantziazio autonomikoa Félix Rodríguez de la Fuente zenak zuen enfasi berdintsuarekin esplikatzen du.

Harritzekoa da orain arte jende gutxik ikusi izanak. Era berean, atentzioa deitzeko modukoa da komunikabide tradizional batek erreparatzea horri.

Nire ustez, hauxe da bideoen hurrenkera.

Bandera ttipia da senyera

Hori dio Quim Monzók. Hots, bandera ganorazko zerbait da, senyera ez hainbeste.

"(...) IEC erakundearen hiztegiak bandera hitzaren definizio hau dakar: "Tros de tela ordinàriament de forma rectangular fixada per un dels costats a un pal, que serveix per a identificar algú o alguna cosa, especialment la que porta els colors o els emblemes d´una nació, d´una ciutat, d´un partit, d´una associació, etc." Ematen duen lehen adibidea hori da preseski: "La bandera de Catalunya". Aldiz, senyera berbaren definizioa beste hau da: "Bandera petita, especialment la que serveix de distintiu d´una corporació".

"70. hamarkadatik hona, senyera bandera katalanaren ordezko gisa erabiltzearen baldarkeriak ekarri du bigarren adiera bat gehitzea bandera esateko, edonongoa dela ere. Baina hizkuntzaren musika erabat galdu ez duen edozein pertsonak badaki katalanez bandera gauza bat dela eta senyera bestea. Bandera trapu serioa da, errespetua edo gorrotoa erakutsi dakioke. Senyera, berriz, "bandera petita" hori da, ez da derrigorrezkoa, ez da nahitaezkoa. Baina katalan askori izugarri gustatzen zaie sinestea senyera bandera katalana dela, erredukzionismo folkloriko bati jarraituz. Ahal balute, "Pa amb tomàquet, senyera i calçots! leloa itsatsiko liokete".

"(..) Kataluniako banderari buruz ari direlarik, logikoa eta koherentea da Rosa Díezek edo PPkoek senyera erabiltzea. Baina bere burua katalanistatzat duen jendeak erabiltzea, zer gaizki gauden adierazten du argi eta garbi. Katalanek ez badituzte Catalunyako sinboloak serioski hartzen, nolatan errespetatuko ditu gero Auzitegi Konstituzionalak?"

Quim Monzó, O se es una nación o se es una corporación.

Mikel Iturria 2009/02/20

Lidergoak ez du gripearen antzik

Salva Cardús soziologoaren artikulua: Obama katalan baten bila?

"Alderdi barruko zein kanpoko lidergorako ahalmen frogatuaren laguntzaz, 1997ko hauteskunde britainiarretan Tony Blairrek Alderdi Laborista garaipenera eraman zuenean, hemengo lider batzuk Blairren ispiluan begiratzeko tentaldian erori ziren. Keinuak, diskurtsoa, kanpaina imitatzen hasi ziren. Eta, noski, denek gonbidatu nahi zuten, hurbiltasunak behartuz, lidergorako ahalmena kutsakorra izango balitz bezala".

"Baina lidergoak ez du gripearen antzik: ez da kutsatzen. Bertute gehienak bezala, lidergoak jatorrizko gaitasuna eskatzen du, baina gero adorez landu beharra dago; konfiantza sortuz, merezitakoa bihurtzen da, bere burua gidatzen utziko duenak aitortua izan arte. Eta, noski, jolas arau egokiak behar ditu arrakastaz garatu dadin. Ia gauza jakinak diren hauek botatzen ditut hemen, Barack Obamarekin antzeko zerbait gertatuko dela uste baitut".

Obama katalan baten bila?

Salva Cardús, soziologoa.

Josep Plaren libreta grisa sarean

Josep Pla idazlearen libreta grisa blog bihurtuko du bere fundazioak laurogeita hamar urte beranduago.

Pare bat aldiz egon naiz Josep Pla idazlearen jaioterrian, oporretan. Jaiotetxea (uste dut fundazioak egoitza duen tokian bertan jaio zela Pla) behin bakarrik bisitatu dut. Saiatu naiz haren liburu batzuk irakurtzen, baina soilik El Quadern gris (El Cuaderno gris hobe, gazteleraz leitu bainuen) bukatu dut. Ahaztu egiten zaizkit irakurri ahala liburuak, baina gozatu ederra hartu nuela bai dudala gogoan.

Aurreko batean Fundació Josep Pla izenekotik e-maila jaso nuen adierazteko libreta datozen bi urteetan igoko zuela sarera fundazioak berak. Ez dago garbi noiz dagoen idatzita: batzuen arabera, liburuak aipatzen dituen urteetan, 1918tik 1919ra; beste batzuen arabera, geroago daude idatzita (1960. hamarkada arte ez baitziren agertu eta harrigarria baita idazle gazte batek horrelako heldutasuna izatea). Dena dela, lehenengo apuntea 1918ko martxoaren 8koa da eta, laurogeita hamar urte beranduago, sarean dago jada (baita 9, 11 eta 14koak ere). Horrela hasten da:

"Com que hi ha tanta grip, han hagut de clausurar la Universitat. D’ençà d’aquest fet, el meu germà i jo vivim a casa, a Palafrugell, amb la família. Som dos estudiants desvagats. El meu germà, que és un gran afeccionat a jugar a futbol –malgrat haver-s’hi ja trencat un braç i una cama–, el veig purament a les hores de repàs. Ell fa la seva vida. Jo vaig tirant. No enyoro pas Barcelona i menys la Universitat. La vida de poble, amb els amics que hi tinc, m’agrada".

Orduan gripe espainiarra zen arazo, gaur hegazti gripea izan daiteke.

Gehiago El quadern gris blogean.

En castellano

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31