Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Batzuk diru gehiegi dute eta ez dakite zertan gastatu

Mikel Iturria 2004/08/14 11:33

Donostia. 2004ko abuztuak 13. 17:30ak inguru. Zumalakarregi hiribidea. Bi zaldi gurdi batetik tiraka. Gurdia calesa tipokoa da. Gidari lanetan bi gizon andaluziar traje pegatuak jantzita. Sonbreiru kordobesa buruan. Gurdiaren atzekoaldean lore sorta bat ikusteko denbora izan dut. Ezkontzera doan neska bat? Hori iruditu zait.

Atera kalkuluak: ekarri karroa, zaldiak eta gidariak Andaluziatik edo dena delakotik (hemen ez dira egongo horrelakoak) zure ezkontza marabillosoan bueltatxo bat eman dezazun.

Eskerrak bakezalea naizen, zeren eta barru-barrutik gurdia irauli eta su emateko gogoa ateratzen zaidan, redios!

Koro Erdoziari agur

Mikel Iturria 2004/08/07 22:50

Pasa den astelehenean Koro Erdozia hil zen. Javier Ortizek abuztuaren 3ko apuntea dedikatu zion Gipuzkoako SOS Arrazakeria mugimenduan azken urteetan eta trantsizio garaitik Euskal Herriko ezkerreko mugimenduetan ezaguna zen emakume honi. Euskadi Irratian eta beste zenbait komunikabideetan aritzeagatik, ezagunagoa zen haren bikotekidea, Agustin Unzurrunzaga.

Asteazken arratsaldean, 20:30etan, Koro oroitzeko eta agurtzeko ekitaldia antolatu zuten familiak eta lagunek Haizearen Orrazian. Esandako orduan jende asko ikusten zen Branka jatetxe berriaren aldamenean dagoen esplanadan. Ez dakit zehatz-mehatz zenbat jende zegoen, baina 400-500 lagun bildu ginela esango nuke.

Hasiera batean arazo teknikoak egon ziren soinu ekipoarekin. Arazoak konpontzen zituzten bitartean, bi musikari afrikarrek eta Juan Mari Beltranek musika jo zuten tarte hori ahalik eta errazenen pasatzeko.

21:00ak aldera ekipo berria ekarri zuten eta ekitaldia hasi egin zen. Hiru bertso bota zituen ezagutzen ez nuen gizon batek. Ondoren, Olatz, Kororen ilobak, hartu zuen hitza. Familiaren izenean hitz hunkigarriak bota zituen. Gero, Pello izeneko lagun eta alderdikideak hartu zuen hitza. Kororen alde militantea izan zuen aipagai: ETA berri, Komunistak, EMK, Zutik, baita SOS Arrazakerian egindako lana. Azken talde honetako kide batzuk ere egin zuten berba, laburrago izan bazen ere.

22:00ak aldera hildakoaren alabak errautsen potea hartu zuen eta Haizearen Orrazian Chillidak paratutako monumentuen inguruan haizatu zituen errautsak. Jende askok loreak ere bota zituen ondoren.

Zoritxarrez, amaitu da emakume kaskagor honek Gobernuaren Subdelegazio, Enbaxada eta Kontsuletxeetan inmigranteen alde egindako lan izugarria.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter