Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Koro Erdoziari agur

Koro Erdoziari agur

Mikel Iturria 2004/08/07 22:50

Pasa den astelehenean Koro Erdozia hil zen. Javier Ortizek abuztuaren 3ko apuntea dedikatu zion Gipuzkoako SOS Arrazakeria mugimenduan azken urteetan eta trantsizio garaitik Euskal Herriko ezkerreko mugimenduetan ezaguna zen emakume honi. Euskadi Irratian eta beste zenbait komunikabideetan aritzeagatik, ezagunagoa zen haren bikotekidea, Agustin Unzurrunzaga.

Asteazken arratsaldean, 20:30etan, Koro oroitzeko eta agurtzeko ekitaldia antolatu zuten familiak eta lagunek Haizearen Orrazian. Esandako orduan jende asko ikusten zen Branka jatetxe berriaren aldamenean dagoen esplanadan. Ez dakit zehatz-mehatz zenbat jende zegoen, baina 400-500 lagun bildu ginela esango nuke.

Hasiera batean arazo teknikoak egon ziren soinu ekipoarekin. Arazoak konpontzen zituzten bitartean, bi musikari afrikarrek eta Juan Mari Beltranek musika jo zuten tarte hori ahalik eta errazenen pasatzeko.

21:00ak aldera ekipo berria ekarri zuten eta ekitaldia hasi egin zen. Hiru bertso bota zituen ezagutzen ez nuen gizon batek. Ondoren, Olatz, Kororen ilobak, hartu zuen hitza. Familiaren izenean hitz hunkigarriak bota zituen. Gero, Pello izeneko lagun eta alderdikideak hartu zuen hitza. Kororen alde militantea izan zuen aipagai: ETA berri, Komunistak, EMK, Zutik, baita SOS Arrazakerian egindako lana. Azken talde honetako kide batzuk ere egin zuten berba, laburrago izan bazen ere.

22:00ak aldera hildakoaren alabak errautsen potea hartu zuen eta Haizearen Orrazian Chillidak paratutako monumentuen inguruan haizatu zituen errautsak. Jende askok loreak ere bota zituen ondoren.

Zoritxarrez, amaitu da emakume kaskagor honek Gobernuaren Subdelegazio, Enbaxada eta Kontsuletxeetan inmigranteen alde egindako lan izugarria.

etiketak: Harrikadak
olatz
olatz dio:
2005/04/09 06:25

Etxera heldu eta berehala aurkitu dut zure bloga. erreportai nahiko objetiboa iruditu zait. Ovidi Montllorren poemaren erdia baino gehiago ez dut ulertu. Bizitza guztian katalana gaztelaniaren oso antzekoa zela pentsatu, eta orain, ez dut ia ezertxo ere ulertzen. Beno, lotara noa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter