Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Internetek isolatzen omen du jendea

Internetek isolatzen omen du jendea

Mikel Iturria 2007/12/06 20:00

Atzoko gaua Bilbon eman genuen. Irratia.com saioaren ehungarren jarduna betetzerakoan, Patxik eta Jabik jendaurrekoa proposatu baitzuten, artzai digitalen festa, Keith Johnson kazetaria gogoan.

Ez ginen puntualak izan eta horregatik galdu genuen Katixa Agirreren zatia. Gaizki ulertu ez bagenuen, ekitaldi honetarako bereziki prestatutako testua irakurri zuen idazleak. Gu iritsi ginenean Kukubiltxokoak eta Galder Pérez ari ziren eszenatokian. Bertatik jaitsi gabe aritu ziren ere Patxi eta Jabi uneoro, ia bi orduko saioa moldatu arte.

Pettik azken diskoan azaltzen diren pare bat kanta eskaini zituen bere ahots urratu berezi horrekin, gitarra lagun. Bilbo Hiria Irratiko Mieltxo Monfort, Ane Zabala eta Txuma Murugarren irratia bera izan zuten hizpide. Txumak, gainera, pare bat musikarirekin bi pieza jo zituen zuzenean.

Galderrek eta Anek Jon Trolloperen esketxa egin zuten. Ruper ez zen etorri, hamabostean behin tokatzen zaiolako izanen da, baina Josu Martínezek jokatu zuen oñatiarraren anai txikiaren rola. Martxelo Otamendik marranta zuen, baina berotu zen bi artzai digitalen galderekin. Kataluniako Olentzeroa ere, Durangorako Igotz Ziarretak biluztu zuena, pasa zen handik. BURP Underground Report proiektua aurkeztu zuten Maiana Agorrodyk eta Jokin Etcheverriak. My Jok da asmoaren talde eragilea.

Irratsaioa amaitu ondoren, mahaiak eta aulkiak ri-rau jaso zituzten bertako zerbitzariek eta hizketan hasi behar genuenean, musika jarri zuten. Eskerrak kasu honetan behintzat, musika ona aukeratu zuela DJak, Josetxo Anituak.

Hala ere, sareko lagun batzuk agurtzeko aukera izan genuen: Maite, Mendigreen, Katixa, Patxi Lurra, Etiam, Gari, Teketen, Arkaitz, Txuma ...

Hori gutxi balitz, beste batzuk ezagutu nituen: Benito, Jozulin, Mahats Orriak komunitateko kide bat (izenarekin ez nintzen geratu), Gorka Boligorria

Bilbon bertan geratu ginen lotan. Gaur, berriz, gosaldu eta eguerdirako iritsi gara Durangora. Bertan ere lagun eta ezagun batzuk agurtu ditut. Gainera, Plateruenan izan naiz Egunkariaren aldeko ekitaldian. Han ere ezagun asko. Konatxe, besteak beste. Pello Zubiria agurtzeko aprobetxatu dut. Aurrekoan hemen hartutako lana eskertu zidan posta elektronikoz. Plazerra izan da, Pello, lasai.

Lagun on batzuekin trago bat hartu, beste batekin bazkaldu eta etxera. Zer ondo egoten den etxean, portzierto.

Grazia egiten dit bolo-bolo dabilen topiko hori: internet-ek isolatu egiten gaituela. Dedio, eskerrak isolatzen gaituen!

En castellano

etiketak: Sareko harrikadak
Benito
Benito dio:
2007/12/07 22:49

Hasier zen Mahats Orriakeko blogaria. A! Eta hango zaratarekin esan edo entzun barik geratu bazen edo, plazerra izan da aurpegiak ipintzea.

Iñaki  Murua
Iñaki Murua dio:
2007/12/07 21:41

Mikel, azken boladan egindako ikerketak ildo horretatik doaz hain zuzen. Interneten ibiltzen direnek (garenok) bizitza sozial oparoa dutela ikusten ari dira. Eta zure kasuan, begien bistakoa da ;-) Alaskaren abesti bat gogorarazi didazu.

Ondo izan!

Jabi
Jabi dio:
2007/12/07 19:45

Pozten naiz jendeari gustatu zitzaiola, akatsak akats, eta badakit gustora ibili zaretela. Hori da lan guztia egin eta ostean geratu zaidan zapore gozoa. Egia esan, sarean gabiltzan blogari talde honetako harreman telematikoez gain, elkar ikusteko aukera hauek dira komunitate bezala trinkotzen gaituztenak.

ptx ! irratia.com
ptx ! irratia.com dio:
2007/12/10 17:15

Ba niretzat, gaueko disko jartzailea izan zen onena! Josetxo Anituaren kantuen erritmora edan nituen garagardo batzuk, Ilazki Serranorekin e-gazteari buruz mintzatu nintzen, Teketen eta Maiterekin dantzan jardun, Bilboko gauak hori du... ikaragarri interesgarria, jendetsua, zoroa... interesantea. Etxera nindoala, Olegariok harrapatu ninduen, beste garagardo bat, eta elkarrizketa interesanteago bat. Zenbat gara, lau bat.. hiru bost zazpi. Kafe antzokiko despedida, eta gu han berbetan. Esandakoa, gaua interesantea. Musikariak oso onak denak, hasi berri eta maisuak.. gonbidatuak, ohorezkoak eta gu, gu astero bezala.. paper artean inprobisatzen.

Jozulin
Jozulin dio:
2007/12/10 15:23

Tarte ederra pasatu genuen, bai: blogariei aurpegiak jarri, blogari ohi batzuk agurtu... Baina zahartzaroaren eraginez-edo gero eta antikomunikatiboagoa iruditzen zait tabernetako musikaren bolumena, ezin baita taldeka hitz egin, binan-binan eta eztarria urratu beharrez baino. Eskerrak garagardo batzuez busti genuen sama gaixoa.

Maite
Maite dio:
2007/12/09 17:16

Ni, beti bezala, berandu. Berandu iritsi, berandu utzi iruzkina hemen eta berandu joan antzokitik (edo goiz esan beharko nuke?). Kontua da ederki asko pasa genuela irratsaioan zehar eta gero ere blogei aurpegiak jartzen. Azkenean, besteak beste, gainera, Benito eta Jozulin ezagutzeko parada izan nuen (gozada bat izan zen, nahiz eta aurrekoek esan duten bezala, ez zegoen giroa gehiegi hitz egiteko). :-) Zorionak, berriz ere, Jabi eta Patxiri eta mila esker bereziki zuri, Iturri (eskerrak hurrengo egunean ez nintzenik zuzenean Durangora joan, bestela...)!

iturri
iturri dio:
2007/12/07 23:33

Kaixo:

Jabirekin eta Patxirekin egon nintzen ere. Gutxi, baina egon nintzen.

Murua: ados nago.

Benito: eskerrik asko Hasierren izena botatzeagatik. Zarata gehiegi egon zen, bai, baina ondo egon zen jende berria ezagutzea.

Hurrengora arte.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter