Pulitzer Saria: minbiziaz hil zen 10 urteko haurraren argazki sorta
Zuotako askok plan ederra izango duzue aste bukaerari begira (nik ere bai). Baina hemen agertzen den 10 urteko haur honi egindako erreportajeak gorputzaldia aldatu egin dit. Minbiziaz hildako ume estatubatuarraren eta amaren argazkiek irabazi dute 2007ko Pulitzer sari bat. Zera dio oinak:
“Awarded to Renée C. Byer of The Sacramento Bee for her intimate portrayal of a single mother and her young son as he loses his battle with cancer”.
Pasa den larunbatean nire amaren lehengusu bat eraman du minbiziak. 71 urte zituen. Mari, emazteari, eskainitako apuntea da hau, inoiz irakurri ez duela jakinda ere.
Julen Iturbek Mikel Agirregabiriarenean ikusitakoa aipatu duelako enteratu naiz.
Eguneratzea: 21:00etan: Pertsona batek utzi du Iturberenean saritutako erreportajeen lotura zuzena.
Kaixo Loretxoa eta Joxe:
Arrazoi duzu, Joxe: erdiragarria da.
Joxe: Errioxan eta Santanderren egon naiz asteburuan. Ondo pasatu dugu lagunekin.