Maria eta cannabisa
Berria irakurriz enteratu nintzen atzo eguerdian María San Gilek minbizia duela eta, horregatik, politika utzi behar duela bolada batez.
Pentsatu nuen lehenengo gauza izan zen: "ea sendatzen den!". Bigarrena, berriz, ea trantze honek zer pentsatua ematen dion eta ikuspegia moderatzeko aukera duen (gure hobe beharrez).
Lerro hauek idatzi aurretik, espero nuen bezala, ikusi dut Joxek ere animoak bidaltzen dizkiola San Gili.
Arratsaldean, etxerako bidean, Mezularia entzun nuen hamar minutuz. Martin Barriusok gonbidatu zuen Maria Panag elkartera (hemen Martini duela hilabete batzuk eginiko elkarrizketa bat). Elkarteak cannabisaren legeztatzea aldarrikatzen du eta aipatu sustantziaren erabilera terapeutikoa gomendatu zion Barriusok, goragalearen kontra.
Badakit ez dela txisteak egiteko unea, baina beste elkarte hau egokiagoa dela uste dut.
Zergaitik ez? Aitak deukon antzeko buruko minbizia eukan lagun batek, neure adinekoa danak eta kimioak emoten eutsan goragalea Miren Jonek baino ez eutsan kentzen. Bera, aurretik bedarzalea ez zana...
Aitari esan neutsan txantxetan, akaso berak be antzekoa egin izango ebala esanez. Baina, seriotan, zergaitik ez?