BlogDay 2006
Duela minutu gutxi ikusitako La 2 Noticias informatiboagatik enteratu naiz gaur dela BlogDay, Blogaren Nazioarteko Eguna edo antzeko-parezido.
Telebista itzali eta ordenagailu piztu dut. Nire bloglines.com-eko jarioa ikustera joan naiz eta harpidetutako blogen artean batek bakarrik aipatzen du eguna: Processblack-ek.
Honen arabera, egun hau ospatzeko ondorengo bost gauza egin behar dira:
- Interesgarri iruditzen zaizkizun 5 blog berri topatu.
- BlogDay dela-eta, gomendatutako edo aukeratutako egileak jakinaren gainean jarri.
- Blog bakoitzaren deskribapen laburra egin eta loturaren bat jarri.
- Abuztuaren 31n, BlogDay egunean, apunte berri bat idatzi zuk gomendatutako 5 blogak aipatuz.
- Technoratiren BlogDay tag-a edo etiketa gehitu, baita Blogday.org webgunera lotura egin.
Hona hemen nire gomendioak:
- Love of 74. Musika maite duelako, argia delako, kabroi bat delako eta, besteak beste, Gipuzkoako Foru Ogasunaren eraikina erre zeneko argazki sorta hura primizia moduan jartzeagatik.
- Loretxoa. Gazteleraz idazten duen kazetari burlatarra (itxuraz). Abuztuan zehar topatu dut sarean eta merezi du hemen agertzea.
- Javier Ortiz. Sei urte bete berri dituelako egunero hausnartzen, idazten eta sarean jartzen.
- Etiam. Normalean lozorroan dagoen bloga, baina pizten denean 2004ko uda hartako post zirraragarri haiek gogoratzen dizkidalako eta blog honen diseinua berea delako.
- Ana M.-ren Pravda txikia, abuztuaren hondarretan blogosferara jaio berri den bloga. Zorionak.
Amen.
Asko poztu nau egin didazun erreferentzia. Ezusteko polita hartu dut. Esker mila, Mikel.