Paz de Corralen hitzaldia famili biolentziari buruz
Ekainaren 28an Psikologia Fakultateko irakasle honen hitzaldi batean egon nintzen, Ez zara inoren panpina erakusketa zela-eta antolaturikoa. Paz Corralek, Enrique Echeburua irakaslearekin batera, urteak daramatza biolentzi mota hau aztertzen.
Lehenengo aldia zen horrelako hitzaldi batera joaten nintzela eta apunte batzuk hartu nituen. Hona hemen esanguratsuena.
Encuesta de Población Española: 2002ko datuak
Inkesta honetan 20.552 elkarrizketa egin ziren. Guztira, 18 urtetik gorako 15.028.000 emakume ziren une horretan.
Tratu txarrak jasotzen zituztela % 4,2k aitortu zuten (640.000 emakume lirateke).
Ez zuten bere burua horrela ikusten, baina teknikoki sintoma guztiak zituzten tratu txarrak jasotzen zituztela esateko:% 12,4 (1.865.000 emakume).
Bikotekidea bai, semeak ere bai
Normalean bikotekidea da, baina inkesta horren arabera semeak ere ageri dira txatu txar emale gisa (% 14a).
Lehen gertaera noiz
Araba eta Bizkaian tratamendu psikologikoa jasotzen zuten 164 emakumeen artean, noiz izan zen lehen gertaera galderari horrela erantzun zioten:
% 21, ezkongaietan
% 53, ezkondu ondorengo lehen urtean
% 14, ezkondu ondorengo 2-5 urteko tartean
% 12, ezkondu ondorengo 5 urtetik gora
Bataz beste, 10 urte pasatzen dira tratu txarrak jasotzen hasten direnetik laguntza bila joan arte. Gutxitzen ari da, hasiera batean, 12 urteko media baitzegoen.
Ez eman inoiz "banandu!"ren antzeko kontseilu azkarrak. Lehenengo eta behin, emakumea babestu: beldurtuta daude, mehatxatuta, hil ditzakete.
Distortsio kognitiboak
Maitasunak dena ahalbidetzen du.
Pertsona ona da eta, azken finean, maite nau.
Edaten ez duenean, beste pertsona bat da
Ezkontzen garenean, jeloskor izateari utziko dio
Banandu garenez, akabo prolema
Ondorioak seme-alabengan
Pazek zioen oso jende helduarekin egin duela topo, jende argia, superbibienteak. Ez dute zergatik biolentoak izan behar. Noski dela arrisku-faktorea, baina badaude beste babes-faktore batzuk ere.
Zergatik gara gizonok tratu txar emale
Ikertzaile orok egiten duen galdera. Teoria asko omen dago, datuak falta dira, baina ausartu zen gauza batzuk esatera:
-Desagertu ez den kultura matxista dago oraindik puri-purian.
-Disimuloan. Etxeko lanak konpartitzeko kultura falta da. Ez dugu gizonok asumitu, ezta emakumeek ere.
-Heziketa falta: manerak.
-Komunikatzeko gaitasun falta.
-Sentsibilitate falta.
-Nortasun ezaugarri jakinak: bat-bateko erreakzioak ez kontrolatzeko joera.
Kaixo Maider:
Eskerrik asko mezuagatik.
Terminologia: emakumearen kontrako indarkeria edo biolentzia da, baina Pazek seme-alabek gurasoen kontra (semeek amaren kontra) egiten dutena ere sartu nahi zuen.
Ez hori bakarrik, gazteen artean gertatzen dena ere hor dago.
Zaila da hitzetan ados jartzea, baina kasu honetan uste dut denok ados gaudela zer den salatu nahi duguna.