Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Paz de Corralen hitzaldia famili biolentziari buruz

Paz de Corralen hitzaldia famili biolentziari buruz

Mikel Iturria 2006/07/04 08:30

En castellano

Ekainaren 28an Psikologia Fakultateko irakasle honen hitzaldi batean egon nintzen, Ez zara inoren panpina erakusketa zela-eta antolaturikoa. Paz Corralek, Enrique Echeburua irakaslearekin batera, urteak daramatza biolentzi mota hau aztertzen.

Lehenengo aldia zen horrelako hitzaldi batera joaten nintzela eta apunte batzuk hartu nituen. Hona hemen esanguratsuena.

Encuesta de Población Española: 2002ko datuak

Inkesta honetan 20.552 elkarrizketa egin ziren. Guztira, 18 urtetik gorako 15.028.000 emakume ziren une horretan.

Tratu txarrak jasotzen zituztela % 4,2k aitortu zuten (640.000 emakume lirateke).

Ez zuten bere burua horrela ikusten, baina teknikoki sintoma guztiak zituzten tratu txarrak jasotzen zituztela esateko:% 12,4 (1.865.000 emakume).

Bikotekidea bai, semeak ere bai

Normalean bikotekidea da, baina inkesta horren arabera semeak ere ageri dira txatu txar emale gisa (% 14a).

Lehen gertaera noiz

Araba eta Bizkaian tratamendu psikologikoa jasotzen zuten 164 emakumeen artean, noiz izan zen lehen gertaera galderari horrela erantzun zioten:

% 21, ezkongaietan
% 53, ezkondu ondorengo lehen urtean
% 14, ezkondu ondorengo 2-5 urteko tartean
% 12, ezkondu ondorengo 5 urtetik gora

Bataz beste, 10 urte pasatzen dira tratu txarrak jasotzen hasten direnetik laguntza bila joan arte. Gutxitzen ari da, hasiera batean, 12 urteko media baitzegoen.

Ez eman inoiz "banandu!"ren antzeko kontseilu azkarrak. Lehenengo eta behin, emakumea babestu: beldurtuta daude, mehatxatuta, hil ditzakete.

Distortsio kognitiboak

Maitasunak dena ahalbidetzen du.

Pertsona ona da eta, azken finean, maite nau.

Edaten ez duenean, beste pertsona bat da

Ezkontzen garenean, jeloskor izateari utziko dio

Banandu garenez, akabo prolema

Ondorioak seme-alabengan

Pazek zioen oso jende helduarekin egin duela topo, jende argia, superbibienteak. Ez dute zergatik biolentoak izan behar. Noski dela arrisku-faktorea, baina badaude beste babes-faktore batzuk ere.

Zergatik gara gizonok tratu txar emale

Ikertzaile orok egiten duen galdera. Teoria asko omen dago, datuak falta dira, baina ausartu zen gauza batzuk esatera:

-Desagertu ez den kultura matxista dago oraindik puri-purian.

-Disimuloan. Etxeko lanak konpartitzeko kultura falta da. Ez dugu gizonok asumitu, ezta emakumeek ere.

-Heziketa falta: manerak.

-Komunikatzeko gaitasun falta.

-Sentsibilitate falta.

-Nortasun ezaugarri jakinak: bat-bateko erreakzioak ez kontrolatzeko joera.

etiketak: Harrikadak
iturri
iturri dio:
2006/07/16 22:30

Kaixo Maider:

Eskerrik asko mezuagatik.

Terminologia: emakumearen kontrako indarkeria edo biolentzia da, baina Pazek seme-alabek gurasoen kontra (semeek amaren kontra) egiten dutena ere sartu nahi zuen.

Ez hori bakarrik, gazteen artean gertatzen dena ere hor dago.

Zaila da hitzetan ados jartzea, baina kasu honetan uste dut denok ados gaudela zer den salatu nahi duguna.

Maider
Maider dio:
2006/07/16 20:25

Aupa Mikel! Poztutzen naiz gai hau jorratu izanaz zure blogean eta hain puntu garrantzitsuak azaldu izanaz. Gai honen inguruan lehenengo harria bota duena gizonezko bat izan izanak ere asko animatu nau, bada ta garaia gai honen inguruko gogoeta sakona denek egitekoa eta biolentzia honen aurkako pauso txikiak ematen hastekoa. Duela lau urte gizonengatiko biolentzia jasan duten emakumeekin lanean gabiltza emakume talde txiki bolondres bat eta gauza asko ikasi ditut esperientziarekin. Zuk aipatutako puntu batekin erabat ados nago: emakume bati ezin zaiola esan "banandu zaitez, denuntziatu ezazu", baldin eta berak ez badu ezer galdetzen edo adierazten. Emakume hauek autoestima oso baju daukate eta ez dira gai gizonezko hori gabe ezer egiteko (ta honi beste faktore negatibo batzuk ere erantsi daitezke: ekonomikoki dependiente izatea, etorkina eta paperik ez edukitzea, banandu ezkero indarkeria haundiagoa izateko bildurra...). Indarkeria jasaten duen emakume bat lagundu nahi ezkero, hoberena entzun eta goxotasuna ematea litzateke, laburbilduz, bere autoestima igotzen saiatu, seguru sentiarazi eta ahal izan ezkero, bere egoeraz pentsatzeko eta hausnartzeko espazio bat eskaini. Indarkeria mota hau eragin dezaketen faktoreak ere kontutan hartzekoak dira egoera hau aldatu nahi badegu eta zuk aipatutakoak dira garrantzitsuenak. Faktore guztien oinarria lehenengoa izanik: kultura patriarkalak eman dizkigun balore eta ohiturak. Bestalde,gauza bat zuzentzea gustatuko litzaidake: agian Paz de Corralek bere hitzaldiaren izenburuan hala erabiliko zuen, baina indarkeria mota hau "familia indarkeria" izenez deitzea ez da egoki nere ustez. Arrazoia: "famili indarkeria" badago, baina bertako biktimak haurrak, aitona-amonak eta gizon-emakumeak izan daitezke, ez da termino zehatza eta zorrotza. Gainera, familian gertatzen diren gauzak, agian norbaiti, familian konpondu beharrekoak direla iruditu dakioke. Fenomeno itsusi eta kezkagarri honi bere izenarekin deitu behar zaiola aldarrikatu nahiko nuke: "Emakumeen kontrako indarkeria" (gehienetan eta entzunena gizonezkoengandik datorrena, baina tamalez batzutan eta agian modu ezkutuagoan emakumeengandik jaso daitekeena ere, kultura patriarkalak denok salpikatu gaitulako). Beno Mikel, ea zuk piztutako txinpartak belar txar hau erretzeko adina su eragingo duen eta bertan lore ederrak aterako diren! Aio, Maider

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter