Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sydneyko euskal etxeak, 50 urte

Sydneyko euskal etxeak, 50 urte

Amatiño 2016/11/25 00:05
Jai-giroa nagusi izan da aurreko astean Sydneyen, “Gure Txoko Basque Club” izeneko euskal etxea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzerakoan. Eta aparteko lekuko izan dugu, bertan, Manu Ibarra eibartarra. Berari zor dizkiogu gaurko argazkiak
Sydneyko euskal etxeak, 50 urte

1966-2016

Euskal Herrira etorri zenean, hamaika urterekin, euskaraz eta ingelesez baino ez zekien telebista-ekoizlea ezagutzeko aukera izan nuen nik, ETBn, 1980ko hamarkadan. Gurasoak Urdaibai aldean sortuak zituen, 1959an Australiara joandakoak, eta hantxe jaio zen Arantxa Naberan, Queensland estatuan (Euskal Herri osoa baino 80 bider handiagoa).

Amerika etorri ohi zaigu burura, euskal diasporaz gogoratzen garen bakoitzean. Baina bestelako diasporarik ere bada, Australian esaterako. Segurutik euskaldunik ez da sekula falta izan antipodetan, Elkano elefante gainean Borneon sartu zenetik hona, baina egun Sydneyen bizirik dirauen memoriari lotuko bagatzaizkio, lehen familia euskalduna 1924an heldu omen zen.

Hiru dira, orain, Australian ate-zabalik dauden euskal etxeak: Melbournen, Townsvillen eta Sydneyen. Azken hau 1966an ireki zen, 26 familiak jarritako diruaz, eta hiruetatik zaharrena bada ere, bere webgunearen atarian nolabait aitortzen du lehenagotik besterik izan zela, alegia: “Gure Txoko Basque Club, the longest surviving official Basque organization in Australia, was established in 1966 by a group of Basque families in Sydney who wanted to preserve their culture, traditions, and most importantly, FOOD!

Bai, zalantzarik ez, argi gera bedi gero, jana garrantzitsua dela, bene-benetan, euskaldunen artean, bai hemen eta baita munduaren beste muturrean ere. Baina, janaz gainera, bestelakorik ere izan da aurreko astean Sydneyen, “Gure Txoko Basque Club” izeneko euskal etxea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzerakoan.

Sydney3

Manu Ibarra eibartarra, Benito eta Bilbao euskal australiarren artean

 Sydney2

Haizkolaria, Sydneyko "Gure Txoko" euskal etxearen pilotalekuan

Sydney4

Belaunaldi gazteak sokatiran

 Sydney5

Baita zinea ere

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: