Oier Gorosabel
2010/04/28 22:55
Argazki nahikua txarra, motibo onakin baiña: 2000 urtian, Muskildiko San Antoniko erromerixan, sinboloz betetako zutarrixa.
Oier Gorosabel
2010/04/27 13:30
Erdi gallegua izan nintzan sasoian, herri hartako kosta oso-osua rekorridu neban. Ipar aldian herri ahaztuak, enxebriak, jente atsegiñekuak, bihargiñak, korrientiak. Etxian moduan nenguan. Halako baten, hondarrian denpora pasan, baztar baten zeozer ikusi eta... ¡¡¡¿¿¿ze kristo dago nere toalla onduan!!!???

Argazkiak.org | Uretan © cc-by-sa: txikillana 
Argazkiak.org | Eguzkittan © cc-by-sa: txikillana
Coruñako Espasante herrixan, leku askotan lez, txarri bat hazten da urtero gabon partian zozkatzeko. Urte osuan zihar, txarri hau solte ibiltzen da eta herriko jente guztiak zaintzen dau, danon artian jaten emonda. "Antón" txarritxua oso maittatua da eta, esandako lez, ba daki noiz eta nora juan jateko gozuak eskuratzeko. Hamen nahikua ondo azaltzen dau gizon batek.
Oier Gorosabel
2010/04/26 13:53
Catalunya estatut, Garzon Gurtel, eskola txikixak, biktimen ikasgaixa, sumendixa, atxiloketak. Ricardo Arregikin.
Oier Gorosabel
2010/04/25 20:25
Cies ugartiak. Azken urtietan nahikua zibilizau badira be, ondiok indartsu mantentzen da bere izaera basati, paleolitiko, mediebala.

Argazkiak.org | Cies © cc-by-sa: txikillana
Oier Gorosabel
2010/04/23 13:23
Ahuntzak eguardixan doministiku egin dau lehenmundisten kontura. Txakur andaluzan istorixia kontau dogu, baiña benetakua: Canelo. Erbesteratutako sefardixen gauza pare bat be jakin doguz, eta Barricada eta Mastrettan doiñu artian XVIII gizaldiko balada irlandar baten bertsiño bi entzun doguz: "Whiskey in the jar", Dubliners eta Thin Lizzyk emonda. Waliñon ipoiña "Herio" izan da, eta amaitzeko Felisa Urzuriaga eibartarra entzun dogu gerra osteko eskolian barri emoten.

Saiua entzuteko sakatu hamen.
Entzun Aittitta Raduga interneten,
Arrosa
Sareko
podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko
Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Oier Gorosabel
2010/04/21 22:50
"Vai de morto quen non foi de vivo". Konpainia Santuak gabaz bisittatzen badau be, ni udako egun garden batez egon nintzan bertan. Zelan etorren itsasoko haize freskua, eta zelako argi alaiz beteta zeguazen hango basarrixetan esegittako arropak...

Argazkiak.org | Teixido © cc-by-sa: txikillana
Oier Gorosabel
2010/04/20 23:15
Argazki honetan, Eibarko izaeria oso ondo isladatzen dala begittantzen jata. Arrajolatik hartuta dago. Perfektua izateko, argi gehitxuago bihar zeban erretratuak, baiña artian ez nekixan argazkixak manipulatzen...
Oier Gorosabel
2010/04/15 23:53
Jorge "Ceboleiro" bordako atian, ibaira begira. Bera eta Lucia gidari bikaiñak izan ziran Castro Caldelas eta bere inguru ederretatik zihar. Ourense barrukaldia, turistak usaindu be egitten ez dirazeneko eremu zoragarrixa...
Argazkiak.org |
Castro Caldelas © cc-by-sa:
txikillana
Oier Gorosabel
2010/04/13 22:19
Podere ejekutibo eta judizialan txortaldi usteletik urten ohi dan abortua.

Egunkarikuen
absoluziñuana entzutzian, askok poztuko ziran normala dan moduan, baiña neri
amorrua nagusittu jata. Iruin abogaua entzun dot esaten, indemnizaziñua lortzia
eziñezkua izango dala, prozesuan akatsik egon ez ba da behintzat.
Oso merke
urtetzen da, beraz, gorroto dotenan kontra mendekua hartzia. Esate baterako,
maisu bat: nahikua dot pederasta lez salatzia. Hasteko, profesionalki
hondoratuko dot iñor ez dalako ausartuko berangana umiak gehixago bialtzen
(erruduntasun presuntziñua). Gero, prozesu luze bat zabalduko da beran kontra
–nahiz eta, tamalez, ezingo dogu Madrilleko epaitegixetara bialdu-. Azkenik,
(suertia badaka) bere errugabetasuna probau ahal izango dau, eta libre geratu.
Baiña nik nere mendekua betetzia lortu izango dot, tipua hainbeste urtian
jodidu ta gero. Iñok ezingo desta ezer leporatu gaiñera.
¡Orraittiokan!
Lehendik nabil “Justizixiakin” esperientzia etsigarrixak izaten, eta guinda
honekin ez da asko hobetzen gero nere kontzeptua.
Oier Gorosabel
2010/04/13 11:32
1988 ingurua izango zan, etxian Sartei deskubridu genduanian. Hara juan, erretratuak etara, etxe guztian zihar ibilli, erabilpen posibliak aztartu... Baten, Izarraitzera juan eta Xoxotepeko borda baten babesian egon giñan. Asperraldixa pasatzeko, aittak Sarteiko irudixa dibujau zeban tellatuko lata baten. Hamar urte geruago, han topau neban ondiok.
Argazkiak.org |
Sagartegieta © cc-by-sa:
txikillana