Praia de Carnota
Oier Gorosabel
2010/04/07 09:50
Mendi magnetikuan pian, nahitta galtzeko moduko lekua, egualdi txarra eta ordu elastikuak, granitozko garai luzia, ziklopien harrixak aretzan, bakardadia hasi zaneko momentua, hortzmugara begiratu eta burua hustu zanekua.
Good choice, Gorosabel, good choice.
Lurralde miresgarri hartako neure lagun minak oparitu deusku Manuel Rivasen poema liburu hori, Galeuscaren formatoaren datorrena: "A desaparición da neve". Carnotan aspaldian urtuko zan edurra azkeneko aldiz, edo agian granito bihurtu zan.