Victoriar sasoiko lorak
Esan zestan Anek liburu ederra zala, baiña hartu nebanian ez neban siñisten hainbesterako izango zanik: XIX gizaldiko melodramatismua, argumento previsibliak, maittasun historia eziñezkuak... 50 hamarkadako zineko gidoi enpalagosuak ez ziran alperrik oiñarrittu Bronte ahizten liburuetan. Baiña, nere expectativa bajuen eragiñez seguraski, novela eder batekin topau naiz. Luzia bada be, ondo harilkatuta eta kontakizunan tentsiñua lehelengo pajiñatik azkenengora mantentzen dabena. Inteligentia. Emakumien ikuspegittik egindakua –alderdi onetik, sensiblekeri corintelladotar barik-. Liburu osua lurruntzen daben moralidade victoriarrak be (gauza txar bat aittatziarren) ezin dittu ezabatu bere gauza onak..