"Penas de banquillo"
Egunkarikuen absoluziñuana entzutzian, askok poztuko ziran normala dan moduan, baiña neri amorrua nagusittu jata. Iruin abogaua entzun dot esaten, indemnizaziñua lortzia eziñezkua izango dala, prozesuan akatsik egon ez ba da behintzat.
Oso merke urtetzen da, beraz, gorroto dotenan kontra mendekua hartzia. Esate baterako, maisu bat: nahikua dot pederasta lez salatzia. Hasteko, profesionalki hondoratuko dot iñor ez dalako ausartuko berangana umiak gehixago bialtzen (erruduntasun presuntziñua). Gero, prozesu luze bat zabalduko da beran kontra –nahiz eta, tamalez, ezingo dogu Madrilleko epaitegixetara bialdu-. Azkenik, (suertia badaka) bere errugabetasuna probau ahal izango dau, eta libre geratu. Baiña nik nere mendekua betetzia lortu izango dot, tipua hainbeste urtian jodidu ta gero. Iñok ezingo desta ezer leporatu gaiñera.
¡Orraittiokan! Lehendik nabil “Justizixiakin” esperientzia etsigarrixak izaten, eta guinda honekin ez da asko hobetzen gero nere kontzeptua.