Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1936ko Iraillan 19xa

txiko 2006/09/19 11:00


360919 tagged map by user - Tagzania

360919: golpistak Azpeitti inguruko defentsa-lerrua eraso eta hausi; Urola Kostako azken gune errepublikazaliak jausi.

  • Golpistak (Los Arcos) Azpeittiko defentsa-lerrua eraso 4 puntotatik batera: - Diez de Rivera: Bidania eraso, burruka batzuen ostian hartu, eta Errezil okupatu. Ernio inguruan Barandalla golpistiakin topatzen da, guerrilla ekintzetan dabillela. - Perez Salas: Itxaso eta Astigarreta okupatu eta gero, Mandubian errepublikazaliak aurre egitten detze kañoi batekin. Beizama inguruetan geratzen da. - Tejero: Legazpira eta Beloki mendira heltzen da, aginte-postua Ezkion ezarritta. Errepublikazaliak "loma de la cruz de Beloqui"ko trintxeretan aurre egitten detze, baiña azkenian golpistak okupatzen dittuez. - Saleta: hegoaldetik urtenda, Brinkola eta Telleriarte hartu eta Legazpin Tejerokin bat egitten dabe.
  • Golpistak (Cayuela) Santa Marina hartu (19 baja) eta Irumuñoko hegixetan posiziñuak hartu.
  • Golpistak (Latorre) Usurbil okupatu.

1936ko Iraillan 18xa.

txiko 2006/09/18 11:00


360918 tagged map by user - Tagzania

360918: golpistak Urola Kostan aurrera

  • Golpistak (Cayuela) Zizurkil eta Asteasun. Helburua Santa Marina eta Irumuño hartzia da, errepidia libre geratu eta blindatuak Zarateko Bentak eraso ahal izateko (errepublikazalien posiziño nagusixa).
  • Santa Marinako ermittian deskribapena, Joseba Elosegi: “a través de unas amplias ventanas que no hubo tiempo de fortificar se dominaba el pueblo de Asteasu (...) Seis ventanas enormes por donde podíamos disparar con gran exposición de nuestras cabezas y por las cuales inmediatamente comenzó a penetrar un haz de balas que se incrustaban en el maderamen de nuestro techo”.
  • Golpistak (Barandalla) Pagoetan.

1936ko Iraillan 17xa.

txiko 2006/09/17 11:00


360917 tagged map by user - Tagzania

360917: golpistak Goierri okupatzen.

  • Golpistak (Tejero) Ormaiztegi okupatu; errepublikazaliak erretiradan trenbideko zubixa lehertu.

1936ko Iraillan 16xa.

txiko 2006/09/16 11:00


360916 tagged map by user - Tagzania

360916: golpistak Andatza hartu; Zarautzko errepublikazaliak armamentu barik.

  • Golpistak (Cayuela) Andatza barriro eraso, eta okupatu.
  • Errepublikazaliak Zarautzen (117 karabiñero); euren armamentua hauxe da: 3 fusil, 35 mosketoi, rifle 2, eta pistola ametralladore 2 (1600 kartutxo fusil edo mosketoiendako eta 70 kartutxo pistola ametralladoretarako).

1936ko Iraillan 15a.

txiko 2006/09/15 11:00


360915 tagged map by user - Tagzania

360915: frentian posiziñuak Goierrixan; golpistak aurrera kostatik.

  • Gipuzkoa hegoaldeko frentia:
  1. Errepublikazalien lerrua: Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi (“tiene varias posiciones a manera de anfiteatros que obran todos en nuestro poder, los que más que defendidos están vigilados, pues no disponemos de armas para defenderlos”), eta Beloki-Irimo mendixetan (“en éstos se han construido blocaos que hoy no están guarnecidos”).
  2. Golpisten lerrua: Zerain, Mutiloa, Segura, Zegama, Idiazabal, Beasain.
  • Golpistak (Latorre) Mendizorrotz okupatu, kostako bidetik aurrera egitteko asmotan.
  • Golpistak (Cayuela) Andatza mendixa eraso; errepublikazaliak erantzun eta atzera egitten dau 3 hildako eta 32 zaurittukin.

1936ko Iraillan 14a.

txiko 2006/09/14 11:00


360914 tagged map by user - Tagzania

360914: errepublikazaliak erretiradan, golpistak Donostian berrantolatzen.

  • Errepublikazaliak Mendizorrotzen gotortu, defentsa-lerrua kostan ixteko.
  • Golpistak Donostian, tropak berrantolatzen.

1936ko Iraillan 13a.

txiko 2006/09/13 11:00


360913 tagged map by user - Tagzania

360913: azken burruka gogorrak Donostiako defentsa-lerruan, eta arratsaldian golpistak hirixan sartu; Urolan gotortutako errepublikazalien eraso soltiak.

  • Golpistak (Becerra) Orereta, Pasaia eta San Marcos fuertia okupatzen dabe goizian.
  • Golpistak Santiagomendiko fuertia barriro eraso. Errepublikazaliak (asturianuak eta hegazkiñak) kontraeraso, eta burruka gogorrak 5 orduz luzatzen dira. Orereta eta Hernani golpisten esku geratzian, errepublikazaliak erretiratu eta golpistak Santiagomendi okupatu.
  • Golpista avanzadilla bat (requete) Donostian sartzen da eguardixan, azken errepublikazaliak Orioko bidetik erretiradan dagozela. Arratsaldeko lauretarako Los Arcos, Cayuela eta Iruretagoienan tropak (6000 bat gizon) sartu eta dana okupatzen dabe.
  • Errepublikazaliak (gudarixak) Azpeitti-Errezil-Albizturretik etorritta Urola ekialdeko defentsa-lerro baten egon dira orain arte: Mandubia-Murumendi-Albiztur-Bidania-Mendikute-Iturrioz-Zarateko Bentak-Andatza.
  • Errepublikazalien erasuak: Union Vascongadakuak Andatzarrateko mendatia eraso, baiña golpisten erantzunak atzerarazi; Mendikuteko gudarixak Urkizu eraso.

Los ultimos dias de Pompeya

orakulua 2006/09/12 23:16

Liburu honetako hizkuntzia (edo gitxienez, gaztelerazko itzulpena) korapillotsuegia dok nere gusto eta ahalmenetarako. Deskribapenetan galdu egitten dok Edward Bulwer-Lytton, emoten jok idazliari gehixago ardura detzala florituren eta metaforen “edertasuna”, transmitidu gura daben mezua baiño.

Beste gauza bat etxatana gustatzen (hau itzultzaillien errua): gorroto dot olerkixak gaztelerara errima eta guzti itzultzia. ¿Larramendik bere soneto harekin egindakua? Ba haxe. Eta liburu honetan, takian potian agertzen dittuk bertsuak, 40ko hamarkadako idazle espainiarren molde engolatuetan kaltzadorez sartuta.

Idazkeran be, ezin juat burutik kendu idazlian irudikapena: aberats jaixo eta bizi izandako dandy bat; moral victoriarran ordezkari fidela, bere topiko guztiekin (emakume ideala: argixa, ausarta, baiña era berian “bere lekuan” eta apalik egoten dakixana; gizon aberats guapo eta noblia, ohoria baiño ez daukana buruan...). Estamentuen defentsan garbi lerrokatzen dok idazlia, naturalezako irizpidiekin gaiñera (fisionomiak -arraziak- baldintzatzen dau pertsonian izaera, pasiño eta noblezia...). Bueno: ederra pajarua genduan Edward hau. Hain zuzen be, bere pertsonajien artian hain da txirriantia “maittasun galante” hori eze, e’ninduke harrittuko Edwardek emakumezko “picardias” batekin ipurdixan zigorkadak jasotzia gustuko zebala jakitziak. Victoriarrak...

Idazlian gainian zeozer gehixago jakin nahixan, internetera jo dot. Eta hara nun topatu naizen gauza kurioso batekin: ba ei jagok idazle zertamen bat “bere izenakin”: http://www.bulwer-lytton.com/ , idazkera estilo txarrena saritzeko. Honekin dana esaten dot.

Liburuan pasarte aspergarrixenak, duda barik, Glauco-Ione bikote zoriontsua eta Nidia-Arbaces euren pretendiente frustratuen arteko cuadrangulo amorosua eratzen danekuak dira. Hamen be, maittasun galantian topiko nekagarrixak nagusitzen dittuk: pertsonaje onak, euren maittian usaiñakin eta irribarriakin asetzen dittuk eta etxuek gehixago bihar zoriontsu izateko. Korputzeko plazerrak ¡oi korputzeko plazerrak! hori Pompeiako lujuria-gunietan gabia pasatzen daben gaiztuen gauzia baiño ez dittuk. Eta gizonezkuak, jakiña: andrazkuak nahikua okupatuta jagozak apaingarrixak aukeratzen eta nobixo dirudunen billa, ixa-ixa hori baiño ez dabe egitten-eta nobela hontan.

Narradorian papel omnipresentiak be, azkenian, pizkat gogaittu egitten jok: era nahikua pedantian, denpora guztian ekartzen jezkuk gaur egungo (XIX mendeko) adibidiak, Pompeiako bizimodua deskribatzerako orduan. Adibidez: “Pompeiako kalietan halako eta halako denda klasiak ikusten ziran, gaur egun London edo Parisen ikusten diran modura”, edo “Erromatarrak kiñu asko egitten zittuen eskuekin, gaur egungo italianuen modura”. Era honetan, nekez murgildu laeikek irakorlia sasoi historiko hartan.

Ulertzen juat bebai, Ivanhoeko Walter Scotteri legez gertatuko jakola Bulwer-Lytton honi: XIX mendian iñor gitxik izango juan interesa harri zaharretan (nahikua bihar bizirauten) eta hasibarrixa zan arkeológixía lau aberatsen denporapasia baiño ez zan izango. Horretara, morroi hau Pompeiako ruinetara juan zanian (1750 aldian deskubridu ziran) imajinaziñua jo-ta-disparatu egingo jakon, eta... Normala, neuri be hala gertatuko jatan seguru. Induljentzia pizkat beraz, Edwardekin.

Idazteko forma honekin beste gauza bat be etxatak gustatzen. Narradoria omnipresentia dok, bai: baiña ez dok kapaza kontestuak eta akziñuak azaltzeko. Hori biharrian, pertsonaiak eurak jartzen jittuk amaittueziñezko parrafada deskriptibuak botatzen. Adibidez, espektadore biren arteko berbak anfiteatroko gradan gladiádoriei begira: “Bien; nueve sestercios contra tres. “¡Qué! Se para Lidón y trata de cobrar aliento. ¡Por vida de...! ¡Ya está en tierra! ¡No, calla, se ha vuelto a levantar! ¡Bravo, Lidón! Tetraidas está animado..., mucho se ríe...; ya se arroja sobre él”, hau da, partidua retransmititzen legez.

Idazlia hain dok puritanua ze, protagonisten gaiztakerixen gaiñian dabillenian ez dittuk azaltzen: erromatarren orgia eta promiskuidade hain ezagunak “gauza lizun” modura izendatu eta milla eufemismokin sahiesten dittu, eta halan sekulan ez dakigu zegaittik eskandalizatzen zan Nidia itsu birtuosua Burbo ostalarixan parrandetan zerbitzari zebixanian. Eta parrandero kuadrilla barruan dagoan “afeminatua” (¿Lepido?) aittatzen dabenian... ¡Jesus, Maria eta Jose! Beste sexu gauzen gaiñian baiño igeskorragua agertzen dok, eta gai hori Buwer-Lyttonendako “yuyu” zala ezagun da. ¡Ai victorianuak...! Nahi-ta-ezin... gero bizitza pribatuan “txarrenak”.

Kristauen gauziakin be pelma xamarra dok idazlia. Sasoi hartan (I. mendia) sekta oso minoritarixua izango zuan errelijiño hau Erroman. Baiña idazliak kaltzadoriakin sartu gura jezkuk gaixa, eta halan Ionen neba Apecidesek, Isis jainkosian abadia dana, kristau talde ilegal batekin kontaktatu eta konbertidu egitten dok, eta hori dok Bulwer-Lyttonek erabiltzen daben atxekixia “paganismuan” zentzurik eza eta kristautasunan aintzak kantatzeko, ezelako disimulo barik. Behiñ eta barriro.

Txirula eta txilibituen artian (between whistles & flutes), hala pasatzen dok liburu erdixa eta egixa esan, benetan astuna egin jatak (beste liburu bi amaittu jittuadaz, honekin hasi nintzanetik). Baiña deskribapen astunen ostian... akziñua hasten dok. Liburuan erdittik aurrera, majo bizittu dok gauzia; kulebroian errekurtsuak erabiltzen dittuk idazliak, gaur egunetik begira konbentzional xamarrak, baiña balekuak: kontua dok, abixaria hartu dotela eta azkenian engantxatu egin naizela, eta gustora ibilli naizela irakortzen. Horixe dok printzipala. Desenlazia, tira, nahikua melodramatikua eta “happy end” gazi-gozo txirriante batekin da, baiña XIX mendeko nobela batian ezin dok besterik eskatu.

1936ko Iraillan 12xa.

txiko 2006/09/12 11:00


360912 tagged map by user - Tagzania

360912: golpistak Donostia eraso; errepublikazaliak eusten dabe, Donostia ebakuatzen daben bittartian.

  • Golpistak “Monte Cónico” (Iruretagoiena) eta Agerreburu (Legion Gallega) mendixak hartzen dittuez, baiña “la llamada Loma Roja” ez dabe lortzen. Los Arcosek be Santiagomendi eraso eta atzera egitten dau 20 hildako lagata.
  • Golpistak Donostia inguratuta dauke, ihesbide bakarra nahitta lagata (kostako bidia). Errepublikazaliak hirixa ebakuatzen hasi, azken sabotaje bi eginda: 1 - Pasaiko trenbide tunela moztu: karrillak kendu, tunel barrura bagoi batzu sartu, eta atzetik lokomotora bat jaurti. 2 - Pasaiko portua itxi: zementuz kargatutako itxasontzi bat hondoratu portuko bokanan.

1936ko Iraillan 11a.

txiko 2006/09/11 11:00

360911: golpistak Landarbason, Donostiara azken erasua prestatzen.

  • Golpistak (Los Arcos) Landarbason dagoz, Santiagomendi eta Txoritokietako fuertiei erasua prestatzen.


360911 tagged map by user - Tagzania

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024