1936ko Zemendixan 30a
361130 tagged map by user - Tagzania
361130: Euzko Gudarosteak Legutiano erasotzen dau.
Errepublikazaliak Legutiano egunsentixan eraso, 15.000 soldadukin:
- Lehelengo momentutik Zestafe, Elosu, Oketa (Gorbeia-txiki) eta Gorbeiako urtegi inguruaz jabetzen dira.
- Goize guztian zihar Legutiano artillerixaz “prestatu”.
- Arratsaldian, erasua hasten da blindatuen laguntziaz. Maroto mendixa hartzen dabe, eta handik herrixa inguratzen saiatu.
- Meabe 1 “Largo Caballero” batalloia Nafarrate auzuan gotortzen da. Legutianotik posiziño aurreratua da, Hego, Eki eta Mendebaldetik golpistez (Naparruako brigadak, flandes eta Afrikako regularrak) inguratuta, eta artillerixa eraso etenbakuan azpixan Abenduan 7rarte egongo dira.
Errepublikazaliak Arlabandik Arrasate aldera eraso.
Golpistak (Soltxaga), 2.000 errekete eta soldadu, Gasteizeko errefuertzuekin Legutianon erasuari eusten detze. Elizako kanpantorrian ametralladora bat kokatzen dabe, errepublikazaliei baja asko eraginda. Zestafetik Nafarratera defentsa lerro bat (trintxerak eta porlan-abixak) eraiki dabe, gero errepublikazaliak hartu eta azkenian golpistak berreskuratuko dabena.
Errepublikazaliak irrati estaziño bat kokatzen dabe Landan, golpisten komunikaziñuak interzeptatzeko.