Si Sabino viviría
Erregular: ezin hobeto girotuta irakorri juat nobela barregarri hau. Klasetik urtenda etxerako bidian, Alfonso XIII metruan sartu, eta geltokiz geltoki Taurora sartzen moduan sentidu nok: justu zibermaderuen eta euzko espirituaz kutsatutako androidien artian burruka final apoteosikua irakortzen nenguala, T4 astroportu taurotarrian sartzen najenguan. Halaxen enbarkatu nok Nueva Euzkadira, eta aidian amaittu juat liburua, nobela baltz merkiak besain trepidanteki. 2009ko Bilbon desenbarkau juat, osorik: gure gudarixen edo aduanako armadunen erasorik etxuat jaso. Dozenaka erreferentzia jittuk liburuak: batzu Zalduak berak aittortzen jittuk liburuan zihar eta amaieran, baiña ha irakorri aurretik be eten barik etorri jatazak burura Blade Runner, El condón asesino, Harry el Sucio eta bestelako topiko guztiak. Háren nahasketa bikain eta intelijentia dok. Parodiarik onena Euzcadi Chistulari Jeltzale futuristian irudikapen gaiztua begittandu jatak; Tauro planeta hispanikuan rekreaziñua be primerakua dok, nahiz eta hamen, kutxillua sartu biharrez, esperpento itxura gehixago hartu. Aukeran, askoz be nahixago nobela gehixenian nagusitzen dan tono grabia, parodixa giruan mesedetan.
Hau idaztian, ondiok etxakixat Ibanek ze hizkuntzatan idatzi daben nobela orijinala: nik gazteleraz irakorri juat, eta pentsatzen juat asko irabazten dabela halan. Nere poliziakuen istorixa referentzial guztiak hizkuntza honetan jagozak behintzat: Harry faszistia, Mike detektibe txurrosua, Ralf König alemanan tebeuak.... danak españolez irakorri jittuadaz nik. Parodia bat irakortzeko hizkuntza naturalena, beraz, gazteleria dok neretako.
Ali Baba eta 40 Marikoien Erresuman
Tauro 4, 2009ko Zezeillan 1ª.
Segitzen juat nere biajian: harañegun taberna makarra-itxurakuan egon giñazen. Itxurakua, bai: oin dala 20 bat urte Margon izandakuan anzekua: bentilaziñua 0; keia eta illuntasuna; lokalan horma batzu konglomeradozko panelez estalitta –noaki ze patixo illun tapatzen- eta hormak ehundaka pintada txikiz beteta. Giro ezaguna guztiz, baiña han nere edadeko bakarrak barra atzeko neska bixak zittuan. Enparaua... hamazazpi-hogetagitxi urte artekuak zittuan. Taberniak, punki itxura osua: bertakuen jantzixak, halaxen –gangarrak eta tatxuelak ugari- baiña, trabes egingo neukek hamendik urte bira baietz “VirtuEpokaz” aldatuta topau háretako erdixak. Ez dok asko kezkatzen naben gaixa –bapez- baiña han entzutzen zan musikia be, etxekan alde haundirik Euskadi MeAsquea baten entzungo litzakenakin. Horixe modiori tokatzen ei dok oiñ: itxura makarriakin egindako pop biguna: Melendi, Operación Triunfo...

Atzo barriz, nasaittasun gehixago nahi genduala eta txinora juan baiño lehen (atzoko bera; gutako batek zerbitzarixakin ligau nahixan jabik-eta), kafeterixa nasai-illun batera sartu giñazen. Egixa esanda, Chueca auzo honetan tolerantzixia altua dok guztiz, eta girua liberala aukera sexual guztietako: bai kafeterixan, eta baitta txinuan be heterosexual bakarrak (edo) izan arren, iñork ez ginttuan txarto begiratu.
Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak) dan-danak oso zainduta, eta asko oso erakargarrixak. Euren artian, hiru garrulo: andaluza, asturianua eta euskalduna (txistia emoten jok). Jakiña, nere eskaneuan bueltako begiradak jasotzen najittuan. Esandako moduan, terrenua ezagutzen juat eta ez nok horrengaittik deseroso sentitzen: begiradia ez larregi mantendu, ez bizkorregi kendu, eta ez dago txartoulerturik.
Txinuan sangrixia ederra jeguan, eta gu lafiauta -¿zeiñ ez, han?-. Gorka ikaskidiak (arrantzale bermiotarren loibia) barre haundixak etara zestazen: metro biko asturiano peto-petua dok, eta oso altu berba egitten dok, eta “no me vengas con mariconadas” eta “a tomar por culo” makiñatxo bat bota jittuan, sano-sano... lekutan. Igarriko zeban jentiak bai, hanguak presisamente ez giñala. Txinuan sexo guztietako jentia jeguan –guzti-guztietakua- eta beraz, neska ulertzaille kuadrillak ugari; begixak ondo elikatzeko materixala, hamen be.
Best one
Argazkiak.org | Another campechein one © cc-by-sa: txikillana
Hamen be, antologiako envase komertziala. Askotan erosten juat bokadillotarako cabeza de jabalí, eta beti najenbixan aldarrikatzeko gogoz. Plastiko koipetsua ez nebalako eskanerrian sartu nahi, irudixak etxakak kalidade onik, baiña nahikua ondo apreziatzen dala uste juat, bertako umien "keiñu sutilla" eta hagiñetako "typex zurixa". Vicente Lopez fabrikakua dok produktua, eta pentsau leikek hórrek garrulo txikixak Vicenten beran seme-alabak dirazela. ¿Zeiñ ausartuko zuan jefiari ezer esaten? Gauza jakiña dok-eta, norbere umiak baiño guapuagorik ez dagozela munduan...
Argazkiak.org | Campechein details © cc-by-sa: txikillana
Kanpetxano bat
Produkto bakotxa bere azalpenakin.
Argazkiak.org | Elu ultramarino kanpetxanua © cc-by-sa: txikillana
Eta bueno, badiruri bateronbati mezu argixa bialdu nahi detsela. Zuzen-zuzena.
Argazkiak.org | Detalle kanpetxanua © cc-by-sa: txikillana
Aittitta Raduga, gaurtik aurrera blogian entzungai
1997xan espektro radioelektrikuan karraskara barrixa entzun zan. Eskola Laboraleko Ganbara irratixan hasi nitzan Hertzen uhiñetan igarixan; Markiñan bertan irrati libre bat zeguala jakinda, Eup! irratira pasau nintzan; gero, lagun batzuk deittu ninduen Eibarren irrati libria sortzeko, eta Matrallako hasi zan; geruago, bizitziak Lekeittiora ekarri ninduan eta, naturalki, Arrakalara pasau nintzan. Eta oiñ, Arrosa Sareko azken bultzakadiakin, uhiñetatik ziberespaziora salto egin bihar. Oindik aurrera, entzuliak ez dittudaz bakarrik Lekeitio, Bittorixa, Eibar, Iruñerrixan, Bilbon eta Oreretan izango. Oindik aurrera, edozein internautak entzun ahal izango nau (saiua amaittu aurretik lokartzen ez ba da behintzat).
Click To Play
1- Mutillak neskekin hobeto ligatzeko, Jozulinek Brad Pitten sistemia proposatzen desku; Solysombrak, Partxisa eta Indarkeria blogetik krisisan erantzukizuna aldarrikatu dabe; eta Severlasalreves-en eskutik, erabagi aboziñauen sorta barrixa.
2- Bertsiñuan jokuan, Juanita Banana (Henri Salvador eta Luis Aguile) kantuan jatorri operistikua ezagutu dogu, Giuseppe Verdin Rigoletto operako Caro Nome kantua (Maria Callas-en ahotan).
3- Amaitzeko, Luis Aranzabal bergararrak garixan biharrak zelakuak ziran kontatzen desku.
*****
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako "La Sinchili" (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Asmakizuna
Argazkiak.org | Hausnartzen © cc-by-sa: txikillana
Bai, ba dakitt ez dozuela asmatu: baiña benetan diñotsuet efektua oso antzerakua dala. Igual osasungarrixago, honek ez detsue eta izapi katodikuak arpegira eten barik jaurtiko.
Argazkixak eta liburua
Urteroko moduan, ADES espeleologia taldiak bere emaitzak argittara emon dittu. Gernikako Udala, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kutxan laguntziaz argitaratu da liburua, 300 pajinatik gorakua, eta bertan 2008xan izandako jardueria biltziaz gain beste hainbeste artikulu interesgarri biltzen dira. Edukiñen zerrendia:
* Aurkezpena.
* Jardueren kronikia.
* Exploraziñuak.
* Geografía de Santimamiñe.
* Areas calizas en la reserva de la biosfera de Urdaibai; margen occidental.
* Informe sobre vertidos incontrolados en cavidades de Urdaibai.
* La montaña interior en Busturialdea y Lea-Artibai.
* Busturia eta Lamiñetako haitzuluak.
* Fichas Técnicas de Socorro 2008.
* Euskal Herriko XVII Espeleologia Jardunaldixak.
* Oligoquetos acuaticos subterráneos en el karst vasco (Ainara Atxurra eta Pilar Rodriguez).
* Responsabilidad civil del espeleólogo (Javier Moreno).
* Led vs. flash; nueva fuente de iluminación para fotografía subterránea (Josu Granja).

Bestalde, gure aktualizaziño lanekin darraigu: oinguan, Aulestiako Lezate haitzuluan egon gara argazkixak etaratzen. Koba honetan ADES taldiak hogetaka urtetan lanian badaroia be, oiñ arte ez dogu denporarik hartu argazkixekin dokumentatzeko. Ba da sasoia, eta gure blogian dakazuez adibide eder batzu.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Mercedes Kareaga

Liburuan azalak atzeraka egitten ninduan arren, susmatzen neban gauza interesgarrixak topauko nittuala, eta halaxe izan da. Andrazkuen gauzak, mikrohistorixak; mikro-mikro bez gaiñera, eze, bizitza osuan zihar egindako txindurri biharra ez da txikixa. Eta hori da emakume honen bizitzian kontakizuna, erdi-monja hiperproduktibua, ekintzaille hermetikua. Hainbeste ohar interesgarri Kalamuko Parlamenturako. Liburua bera estilo periodistikuan dago idatzitta, honek dakazen alde on eta txarrekin; ezagun da pertsona biren artian idatzitta dagola gaiñera, eta pasarte batzuk redakziño eskolarra emoten dabe. Dana dala, orokorrian aprobaua. Ezin esan gehixago jakitzeko gogoz laga nabenik –sentsaziñua da gaixa guztiz exprimiduta dagola- baiña bai herrikide zahar-barri bat ezagutziaz pozik.
Paradoxa kapilarrak

Ni umia nintzanian hasi ei zuan jentia kirola masiboki egitten. Ordurarte umiak, lau zorok eta kirol taldietako lagunak baiño etxuen “kirolik” egitten: ¿biharretik neka-neka eginda urten eta gero hor zihar saltoka ibilli? Et, et... Kultura kontuak. Beti be kaleko kirola esan gura dot, ez mendixetara igotzia –hau bai egin izan dok aspaldixagotik-.
Sasoi hartan eregi zittuan polikiroldegi gehixenak. Honekin batera eurak erabiltzeko arau batzu ipiñi bihar izan ziran, jakiña: gu, basatixok, espazio publiko amankomun ezezagunetan usarixo pribauak erabiltzeko zaliak gaittuk-eta (gogoratu bestela lehelengo garraio publikuetako letreruak: “no escupir al suelo”, eta plazetakuak “prohibido hacer aguas mayores y menores”). Polikiroldegixetan beraz, eta piszinetan bereziki, arau barrixak etorri zittuan eibartarrondako: ezin da txixarik egiñ uretan (¿zer dago naturalagorik, instintuak agindutakorik, ur hotzetan sartu eta automatikoki txixa egittia baiño? galdetu hondarreko bañistei, edo descenso de cañones egitten dabenei) eta txapela jantzitta sartu bihar dala askara.
Gaur gauza zihero naturaltzat juagu, beraz, piszinara sartu aurretik dutxatik pasatzia eta txapela jantzitta sartzia. Eta hala egiñ ezian, hantxe etortzen jak sokorristia: “aizu, gorro barik ezin leikela sartu”.
Aztertu daigun baiña: ¿zein dok buruko txapelan helburua? Jausi leikiazen ulieri eustia, piszinako desaguiak ez ataskatzeko. Ondo. Zentzua be ba jeukan lehen:
- 1970 hamarkadan jente gehixena astian behiñ dutxatzen zuan.
- Orduan, piszina bateko erabiltzaille gehixenak gaztiak ziran (ye-ye ez baziran, heavyxak...buruan ule askokin behintzat).
Gaur egunian, baiña, igarixan egittera doiazenak ez dittuk bakarrik gaztiak, eta gauzak aldatu egin dittuk. Esate baterako:
- Igarilari asko burusoillak dittuk, baiña korputza ulez beteta. ¿Zetako biajok hartz batek txapela?
- Jente gehixena egunian behiñ dutxatzen dok ¿zertarako dutxatu piszinara sartu aurretik? (eta gaiñera jaboi barik: ¿zer garbitzen zeban 1980ko metalurgiako bihargiñ igarilari harek?).
Anakronismo hutsa dalako, aldarrikatu daigun: ¡buruak askatu! ¡dutxa hotzik ez, piszinara sartu aurretik! ¡pentsau buruakin!
Edo bestela, kontuan ule kiribixotsurik ez lagatzia badok behintzat, danok neoprenozko jantzixakin piszinara. Orraittiokan.

Naturaleza harrigarrixa
Argazkiak.org | Arrautza haundi eta zimurra © cc-by-sa: txikillana 
Argazkiak.org | Ikubilla lako intxaurra © cc-by-sa: txikillana 
Argazkiak.org | Lurpeko besarkadia © cc-by-sa: txikillana



