Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ali Baba eta 40 Marikoien Erresuman

Ali Baba eta 40 Marikoien Erresuman

Oier Gorosabel 2009/02/20 09:00
Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak)

Tauro 4, 2009ko Zezeillan 1ª.

Segitzen juat nere biajian: harañegun taberna makarra-itxurakuan egon giñazen. Itxurakua, bai: oin dala 20 bat urte Margon izandakuan anzekua: bentilaziñua 0; keia eta illuntasuna; lokalan horma batzu konglomeradozko panelez estalitta –noaki ze patixo illun tapatzen- eta hormak ehundaka pintada txikiz beteta. Giro ezaguna guztiz, baiña han nere edadeko bakarrak barra atzeko neska bixak zittuan. Enparaua... hamazazpi-hogetagitxi urte artekuak zittuan. Taberniak, punki itxura osua: bertakuen jantzixak, halaxen –gangarrak eta tatxuelak ugari- baiña, trabes egingo neukek hamendik urte bira baietz “VirtuEpokaz” aldatuta topau háretako erdixak. Ez dok asko kezkatzen naben gaixa –bapez- baiña han entzutzen zan musikia be, etxekan alde haundirik Euskadi MeAsquea baten entzungo litzakenakin. Horixe modiori tokatzen ei dok oiñ: itxura makarriakin egindako pop biguna: Melendi, Operación Triunfo...

http://www.libertaddigital.com/fotos/noticias/salibaba9_220507.jpg

Atzo barriz, nasaittasun gehixago nahi genduala eta txinora juan baiño lehen (atzoko bera; gutako batek zerbitzarixakin ligau nahixan jabik-eta), kafeterixa nasai-illun batera sartu giñazen. Egixa esanda, Chueca auzo honetan tolerantzixia altua dok guztiz, eta girua liberala aukera sexual guztietako: bai kafeterixan, eta baitta txinuan be heterosexual bakarrak (edo) izan arren, iñork ez ginttuan txarto begiratu.

Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak) dan-danak oso zainduta, eta asko oso erakargarrixak. Euren artian, hiru garrulo: andaluza, asturianua eta euskalduna (txistia emoten jok). Jakiña, nere eskaneuan bueltako begiradak jasotzen najittuan. Esandako moduan, terrenua ezagutzen juat eta ez nok horrengaittik deseroso sentitzen: begiradia ez larregi mantendu, ez bizkorregi kendu, eta ez dago txartoulerturik.

Txinuan sangrixia ederra jeguan, eta gu lafiauta -¿zeiñ ez, han?-. Gorka ikaskidiak (arrantzale bermiotarren loibia) barre haundixak etara zestazen: metro biko asturiano peto-petua dok,  eta oso altu berba egitten dok, eta “no me vengas con mariconadas” eta “a tomar por culo” makiñatxo bat bota jittuan, sano-sano... lekutan. Igarriko zeban jentiak bai, hanguak presisamente ez giñala. Txinuan sexo guztietako jentia jeguan –guzti-guztietakua- eta beraz, neska ulertzaille kuadrillak ugari; begixak ondo elikatzeko materixala, hamen be.

etiketak: parakaidistiarenak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024