Cien idiotas donde irán

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Ez obeditu inori

Harrittu egin nau liburuak. Biharbada ba nekixalako aurretik olerki libururen bat etara dabela, pentsatzen neban Mieltxon nobela hau tostoi bat izango zala. Gaiñera, hasiera-hasieratik entretenigarrixa topatzen baneban be, argumentuari ez dakitt ba... “naive” xamarra eresten netsan: XX mende hasierako “aurora sozial” sasoiko Donostian, Parisko Komunako beteranua, estudiante gaztia eta bertsolari analfabetua bat egitten, tortilla abertzale/komunista aboziñauan... halan be, aurrera egin ahala hari sinple hori korapillatu egitten da, errealidadezko dutxa mingotsa jasota. Heroien alderdi koldarra; idea jasuak eta egunerokotasun mizkiñak; eta hasieran gitxien zana, azkenian balixo haundikua agertu. Kontestua be ederto landuta dago, eta zeharka bada be oso ilustratibua suertatzen da antxiñako bertso papel saltzaillien erretratua; jente pobrien kaleko girua; Kubako eta Filipinetako gerra oihartzunak; Ondarretako kartzelan erretratua... Atentziñua deittu destan beste gauzia, nobelian estrukturia: historixa lineala pitxarra ba da, jaurti lurrera eta milla zatittan apurtu; gero, hartu zatixak handik eta hamendik eta historixia itxura kaotikuan antolatu; informaziño hutsune eta guzti. Eta errepikapenak: askotan erabiltzen dau errekurtsu hau enfatizatzeko, batzutan larregi nere ustez. Estilo berezixa. Eta hizkera aberatsa. Tira: asko gustau jatala liburua.
Eibarko ikuspegi ezezagunak
Beste gauza baterako irudi billa, Guregipuzkoa webgunian dagozen Indalecio Ojangurenen argazkixak arakatzia tokau jata. Bihar nittuan irudixak topau badittudaz be, ezin izan detsat eutsi beste erretratu batzun erreferentzixak gordetzeko tentaziñuari. Eibarko Historia zaliak garanoi oso ezagunak egitten jakuz Kajoitxun irudi batzu (Untzagako torria, Iparkale bonbardeauta, andrak botua emoten...), batez be oin dala urte batzu haren argazki-liburua urten zanetik. Halan be, Diputaziñoko fonduan 8000 erretratutik gora dagoz beranak, eta nahi ta nahi ez topatzen dira sorpresa oso ederrak.
Esate baterako, Barrenkale/Arraindikalia. Gaur eguneko mapan kokatzeko hain gatxak dirazenak; nik behintzat urtiak bihar izan dittudaz kale hórren idea espaziala egitteko. Honetarako hurrengo argazki bixak, ixa punto bardiñetik etarata dagozenak, lagungarri izango ziran. Baiña ez nittuan ezagutzen pasa dan asterarte...

![[Barrenkale.] [Barrenkale.]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/3341/3341_m.jpg)
¿Eta hurrengo hau? Zenbat bidar entzun ete dogun Hotel Arrate inguruan jausi zan bonbiana, hainbeste lagun refujixio barruan harrapau eta bertan akabau zebana... Baiña nik behintzat ikusi barik nekan bonba harek egindako zulu. ¡Bildurgarrixa!
|
Eta kale horri buruz (lehen O'Donnell, oiñ Ego Gain), nik jakin ba nekixan "kale faltsua" zala, azpixan errekia zekana, hor labadero bat bazeguala... baiña ez neban ideia bat egitten. Ba bueno, ipiñi Hotel Arrate parian eta begiratu Eskola Armerixara. Hau ikusiko zenduan oin dala 100 bat urte (ezkerrian Isasiko etxien atzekaldia, goixan Isasiko komentua eta Eskolia, eskuman Paseo San Andresen etxien atzekaldia): |
|
|
Hurrengo hau 1915kua da, eta ikuspegi barrixa da neretako. Aldatzeko jauregi-eskola ingurutik etarata dago, eta trenbidia referentzia bikaiña da. Erdi-erdiko saillak Indianokua jauregiko soluak diraz. Erreka horren gaiñetik gaur egungo Toribio Etxebarria kalia doia (1915n Ardantzatik Udaletxerako tartia bakarrik egongo zan tapauta). Eskuman Mekolako aldapia ikusten da.
|
|
|
Zenbat informaziño eder dagon artxibuetan, bateronbatek deskubritzeko zain... |
|
| Lizentzia |
Birusak eta lurpeko arraiñak

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Nora hoia, Kajoitxu
Udako sargorixan, hiru hille pasau dittuk Eibarren gerra hotsa ixildu zanetik. Harrapaladako erretiradan, alde bateko eta bestekuen parapetuak, pika eta alanbradak abandonauta geratu dittuk. Metalez eta odolez ereindako zelaixetan zihar, destripautako lur-zakuetan iria ernatzen hasi dok. ¡Hara! naturaleziak aurrera egitten jok, gizonen zoramenen gaiñetik. Klik, argazki bat.
![[Trincheras de Akondia] [Trincheras de Akondia]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/3488/3488_m.jpg)
Gerra kontuak urriñetik entzutzen dittuk oiñ; Santander aldian eta Valentzian ei jabizak eibartarrak. Herrixan zaharrak, andrazkuak eta umiak gerratu zarie bakarrik, eta pizkaka bajoiak bueltatzen ebakuautako jentia; ez habe begi onez ikusten, orraittiokan.
Hiru hille lehenagoko bistia buruan grabauta jakak: etxiak lehertzen, sua dana jaten, herrixak beheia jotzen... Herri askotatik basarri, eskudo eta paisajiak erretratatzen ibilli eta gero, damu hintzan hire herriko txoko guztiekin gauza bera eiñ ez izatiaz. Zeiñek esango juan 50 urte beteta halako paraderuan egongo hintzanik: hauts eta kei artian, makiñia eskutan, suak dana jan baiño lehen irudixak hartu nahixan... Ezin baiña, ezin.
Oiñ kalietatik ibilli leikek behintzat; Aprillan 24an osteko egunetan hori bez. Oiñ etxien lekuan dagozen harri eta egur montoietatik etxok keirik urtetzen; paretak kalaberak emoten jittuek, eta euren begi hutsetatik zeru urdiña ikusten dok. Sanjuan tristiak aurtenguak.

Lapur modura habil erretratuak hartzen. Mutu, iñork jakiñ ez deixan zertarako dirazen. Heuk be ez dakik barren... ¿irabazittakuen alde, galdutakuen alde ete dittuk hartutako irudixok? Batek daki. Ez dok sasoi ona pentsatzeko, arrazoitzeko: beste klik bat, eta ba hoia aurrera.
![[Trincheras del cinturón de hierro] [Trincheras del cinturón de hierro]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/3771/3771_m.jpg)
Kaleko ixilttasunan erdixan, txorixak kantuan jiharduek. Paisaje negargarrixan gaiñian zeru garbixa ikusten dok; etxe-hondakiñen gaiñian bedarra ernatzen hasitta jagok, eta ume batzu ikusten dittuk olgetan. Baitta Akondiako burruka zelaixan: han be txorixak, bedarrak eta umiak topau dittuk. Parapetuan gora igotzeko esan detsek, eta alanbradekin kontuz ibiltzeko. Pozik ipiñi jaz erretraturako.
![[Trincheras de Akondia] [Trincheras de Akondia]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/1723/1723_m.jpg)
Halako ixilttasun eta pakerik ez jeguan Akondian hille batzu lehenago, orraittiokan. Zakuen gaiñetik burua etara eta tiroz zulatuta jausi, dana bat; zenbat mutiko hilda halan... Urlixa ta sendixan semiak, danak ezagunak, hogei urte eskasekuak.
![[Trincheras de Akondia] [Trincheras de Akondia]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/3481/3481_m.jpg)
Háren korputzak babestutako trintxeretan gora eta behera hoia, ire-sasixak guztiz hartu baiño lehenago háren irudixak jaso nahixan; ez dakik ondo zetako, baiña jaso nahixan halan be.
![[Trincheras de Akondia] [Trincheras de Akondia]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/1722/1722_m.jpg)
60 metro gorago, reketien parapetuak jagozak. Hara igo biharrian baiña, Kalamuarutz abixatzen haiz. Bidietan topautako banakakuei agur egiñ eta begira geratu jaz, zertan habillen ikusteko.
Garagoitti pasau eta Tomas Meabe errefujixua ikustian sabela zimurtu egin jak. Sozialistena izanda be, makiñatxo bat ogibittarteko janda hago bertan, aterpe politta zuan-eta. Zatittuta geratu dok, ez ezagutzeko moduan.
![[Oiz desde Kalamua] [Oiz desde Kalamua]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/4719/4719_m.jpg)
Diruzulotik pasau haiz. Harek be basurerua emoten jok; zakuak, burdiñak, adarrak, kaskilluak... Parlamentutik zihar Markiña-Etxebarria aldera bajatzen haiz: Ubegiburu partera allegauta, parapeto gehixago, eta bertan be ametralladora kaskillua ugari. Kalamuako tontorreko bista ederra; beste erretratu bat hartuko dok. Han goiko naparrak birrittan atakau ei juen leku hau, baiña hamenguak eutsi. Irribarre garratzez sakatzen dok disparadoria.
![[Trincheras de Kalamua] [Trincheras de Kalamua]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/3479/3479_m.jpg)
Eguna garbi dagok, eta Santanderrerutz begiratu dok: han ibilliko dittuk gure mutillak, Franco, Hitler eta Mussolini diabru hórrei eutsi ezinda. ¿Zer gertatuko ete dok hamen geratu zarienokin? Dana aidian jagok, hauxe dok baltza.
Hónek erabilli dittuk buruan arratsaldian, erretratatzeko makiñia eta plakak kajoitxuan gordetzen dittuan bittartian. Eta, txiri-txiri, Eibar izandako horretarutz bueltan abixau haiz...
Espeleolaguntza simulakruan
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Asteburu honetan, ADES-eko sei kidek urteroko erreskate Simulakro Orokorrian parte hartu dogu. Euskal Espeleo Laguntza (EEL) erakundiak antolatutako entrenamendu honetan 55 espeleologok hartu dogu parte, 44 Euskal Espeleologuen Elkargokuak (EEE-UEV) eta 11 gonbidatu. Aralarreko Pagomariko Lezan izan da zapatu eta domekan, eta erreskate lanak 18 orduz luzatu dira: talde medikua zapatuan 11.30etan sartu zan, eta azken taldiak domekan 05.30etan urten zeban. Bittartian egin ziran erreskate arruntetako beste lan guztiak: kanpoko Kontrol Postua instalatu, taldiak antolatu, hari telefonikua eta irrati sistema bi ezarri barrukuekin komunikatzeko, zaurittutakoa lokalizatu eta sorospen "postu berua" eregi, eta talde guztien artian erreskateko soka, polipasto, kontrapisu eta bestelako sistemak instalatu zaurittutakua kobako bihurgune, estuasun eta potzuetan gora seguridade osoz ekartzeko. EEL-eko arduradunak pozik agertu ziran emaitziakin.
Datorren asteburuan, gure betiko martxia hartuko dogu eta beraz gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Saguzaharrezko abanikua

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Momorro txiki bat sortzen (XI): ventriloquia eta antzezpena.
Enperatrizeko parkian bilixen estankia jeguan lehen. Harek asko zikintzen zebela ta, oiñ umien eskorta moroko bat eginda dagok bertan. Buelta osua hartzen zeban hesixa gorde dok, ate txikixa lagata, eta barruan ume oso txikixendako hiru jolasleku jagozak, gomazko lurran gaiñian. Aproposa Nikokin ibiltzeko.
Umia atetik sartu eta ate pareko jarrilekuetan geratzen dittuk gurasuak; bijilantzixia oso komodua dok halan, eta horrengaittik ixa beti okupauta egoten dittuk hórrek lekuok. Edozelan be, inguru guztian egoten dittuk gurasuak, eta ez bakarrik eskortia zaintzeko, parkia oso ederra da eta inguruan jolasleku gehixago dagoz-eta, ume nagusitxuaguendako. Halan be, ni zaldixen modura parian dakatenena baiño ikusten ez dotenez, ez naiz hortan fijatzen. Umiakin eskortara sartu, eta lurrian jarritta, hari begira egotia dok nere entretenimendua, ixilik eta geldi, beste umiekin zelan konpontzen dan ikusi... Ahal danik eta gitxien interbenitzia dok nere aukeria, eta espektakulo politta dok benetan.
Guraso gehixenak jarrilekuetan egoten dittuk, beste gurasuekin barriketan, eta umiekin relazionatzeko formia tarteko orruen bittartez izaten dok: “Mikel, geldi!”, “Iraia, ez ikutu hori!”. Telebisiñua ikusten nebaneko “Wazemank” saioko esketxa ekartzen jestak gogora, edo bestela artzain txakurren konkurtsua. Nahiz eta grazixia eragiñ, ulertzen juat nahi ta nahi ez egon bihar dala halako joera bat, izan be, eziñezkua dok oiñez ikasi barri daben ume baten gaiñe-gaiñian egotia; neri laster tokauko jatak artzaiñana egittia, kasorik egitten ez daben txakurrakin.
Guraso batzu, bereziki umezaliak diralako edo, eskortara sartzen dittuk ume kuadrilliakin batera eta papel xelebre xamarra hartzen juek. Umiak erdixan egoten dittuk, eszenatokixan legez, eta inguruan dagozen gurasuak ventrilocuo papela betetzen juek: “Begiratu ze pelota politta dakan Uxunek” (hori esan barik be ondo ikusi zeikian, diñot nik), “Esan Josebari, esan: [Gaur Karraspixon ibilli naiz]” (ez daki berbetan, barren, eta gaiñera Josebari ez detsa asko ardura Karraspixon edo Otoixoko puntan egon dan), “Goxua dago frutita, Niko?” (eta ni zain geratzen naiz, ia Nikok ezer erantzuten daben). Etxakixat ni txontxongillo bihurtze honek zelako ondorixuak dittuan garapen pertsonalerako eta horretara ezin aholkurik emon, baiña ez detsat nik honi usaiñ onik hartzen. Umiei, gaiñera, galdera ergel hórren erantzunak etxakez ardura. Gehixago esango juat: nagusixoi be etxakuz ardura, baiña “aszensoreko konbertsaziñuak” mantentzera eginda gagozak, iñori interesatzen jakon gai hutsalei buruz berbetan egittera, ixilttasuna jasateko kapazak ez garalako. Eta, zentzu horretan, tristia dok ume-umetatik “abillezixa” hori erakusten jardutia, zeiñi eta, alkarrekin ixilik olgetan egoteko bape erreparorik ez daken ume naturalei.
Halan be, atentziñua gehixen deitzen destan joeria beste bat dok. Nik etxakixat antxiñako gurasuak be egingo ete zeben, edo gaur egunguak hasittakua dan; baiña kristo guztia ikusten juat antzezpen mota xelebre bat egitten. Gatxa topatzen juat hau azaltzeko, baiña ahalegiña egingo juat: gurasuak jolasian dagozela irudikatzen juek, jolas-keiñuak egitten eta ume-berbetia erabillitta (han guau-guau! emon abracito... bota pelotita!) ; baiña begiradan, eta abotsian gogo barik dabizela igartzen jakek. Batzutan gaiñera, errejistro bi jarabixek batera: frase bat parkeko beste gurasuari, serixuan (“Pues el crío me duerme de maravilla, y no veas cómo engorda ¡va por encima de la media!”) eta beste frasia umiari, antzezle txarran eran (“Aaaai baaai, Markel, halaxe, ein guapo-guapo beste neneri”). Bakarra izango nok munduan, honi hipokresia ariketia eresten detsana? Arpegi bi izaten erakustia. Biharbada telebisiñuan eragiña izan leikek, normal moduan ikusten juagu guzurretan apropos diharduan jentia ikustia (reality showak, pressing catch) eta bardin jeskuk guzurra izanda be. Hortik hurrengo pausua, faltsutasun hori gure egunerokotasunera ekartzia. Lekeittioko neska guapa/patetika horren modura; beti kamara baten fokuan egongo balitza legez ibiltzen kaletik, mokorrak astintzen eta matrallak barrutik txupatzen.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Superstiziñuak

Ni konforme nago fundamentalista islamikuak egitten dittuezen astokerixak salatzen. Relijiñua ez da mundu honetako gauzak gobernatzeko formia. Ondiok goguan dakat euren jangoikuan karikaturak argitaratu ziraneko eskandalua. Intolerantiak dira guztiz, Erdi Aroko sasoi illunen alderdirik txarrena ekartzen deste.
Oiñ: kristauak be ez dira motz geratzen. Parte hartzen dote foro baten, beste relijiño zalien sinismen batzu kritikau ziran, hamengo jentiandako oso arraruak egitten dirazenak (ikuspuntu katoliko tazitotik, jakiña). Mezu hau bialdu neban, motz eta zorrotz:
“Well I
don't see so many trouble if mormons don't try to impose us their point of
view.
In fact, genealogists often have to deal with strange superstition believers.
For example, some of them firmly think that their God was born from a woman who
had no sexual relations before; even more, they historically have tried to
impose this absurd fact to everyone, and they burnt in a bonfire those who
didn't agree on that. Should we reject because of that their magnific church
records? I don't think so. Let people believe in any kind of magic, if they
don't want us to do the same, and if they want to collabore”.
Jakiña: katolikuen erantzunak irakortzekuak izan ziran. Izan be, erreza da bestiei tolerantzixia eskatzia, norberan siñismena kuestionatzen ez dan bittartian. Eta ez: relijiño fundamentalistak ez dagoz bakarrik moruen artian...
Camino
Etxuat normalian ikusittako pelikulen gaiñian komentarixorik egitten, baiña bartekua desbardiña izan zan. Bai pelikula gogorra, baiña politta. Fotografixa lana bikaiña. Opus Deikuen arteko irudikapena bikaiña, asfixiantia; ezagutu izan juat halako jentia eta euren buruko “aberixia” halakotxia da, bai. Etxaken ez, bape gustauko euren alderdi illuna hain garbi erakustia. Manipulaziño zurixa. Sekta baten azpisekta burugarbitzaillia.

![[Hoyo abierto en un refugio de la calle O´Donnell de Eibar por una bomba de aviación] [Hoyo abierto en un refugio de la calle O´Donnell de Eibar por una bomba de aviación]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/3472/3472_m.jpg)




