Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Arrain ustela jan eta gero

Oier Gorosabel 2010/02/26 21:05
Amatiño energetikuak relatibidadia gogoratu desku; Historias de la Historia blogetik, Isaac Newtonen gaittasun politikua. Azpiko musikia, Mike Oldfield eta Penguin Cafe orchestra. Josu Waliñon mikroipoiñak "Asmoak" izenburua dau. "Ezkutari har nezazu" (Anderea) kantau deskue Xanmixel Bedaxagarrek eta Haizeak. Eta Ahotsak.comen, Elias Lete azkoittiarra entzun dogu, gaztaiak egin eta saltzen zebenekua kontatzen.

Hamentxe saiua entzungai.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Espazio-denporan ziharko zulua

Oier Gorosabel 2010/02/24 23:56
“El desexilio y otras conjeturas”, Mario Benedetti.

 

 

Gizon honen idazkixak hartu izan dittudazenian, beti gustau izan jataz. Oinguan be, nere isolamentu honetan, argigarrixa izan da Espainiara erbesteratuta zeguaneko artikulo txorta hau irakortzia. Munduko albistiei itxitta nagola, akuarixo baten modura hartu dot 1984ko aktualidade geopolitikuari buruzko datu zehatzak, eta munduan argazki konjelatu eta osotu bat ikusi dot: Nicaraguako iraultza gertatu barrixa, Argentinako gorilak ezkutau barri, Uruguayekuak jausi biharrian... Beti Benedettin estilo argi eta garbixan.

Azpimarra 2010-II-11

Oier Gorosabel 2010/02/22 14:04
Asel Luzarraga, Alemania-Frantzia Grezia laguntzen, inperialismua, rezesiñotik urteeria, EB/EEBB datu bankarixuak, lan eskaintza publikuan euskeriak puntuak jaitsi, aratustiak eta Mandela. Mikel Antonekin batera.

 

Asel Luzarragan kasua komentatzian emondako informaziñuan sakontzeko, hamen dakazue aspaldi egindako irratsaio bi eta testu bat

.

Muerte a Chirri, fuego a Mirri

Oier Gorosabel 2010/02/19 09:18
In this say, we've erabiled again Markos ZP's letters, about hiltzailers, and about old soul zanbers. The music -must be skerted to Aitor Perez- has been provided by Ciclos Iturgaiz and Alan Parson. We've counted the "Olentzero" ippoin, of Joshua Wally and so, I could't avoid to skein the whole say to Ibon Iparragirre, who has recently been in such a larry kink. The version joke took place with "Now querou pensar in esse amour", canted by Los Modulos first, and by Medina Azahara next. And finally, Stephen Harriet from Great Dreg (Güipuzcoua) verved about old hard years without biharrick barick in Deba Highlands.

Sake here and listen to gaurko say.

You can listen Aichich Radug on the net in the viccain podcast of Arros Sare. And broadcasting from Radio Crack (Lecqueitio), Radio Slap (Heybar), Radio Let There Be Thus (Vichorish), Radio Sun (Pampelune), Shake and Smash Radio (Billbao), Hanging Radio (Oreret), Info Semen Radio (Urruñ) and Echo Radio (Echo).

Etsi ez zeben bi

Oier Gorosabel 2010/02/17 14:03
“Epistolario 1941-1946”, Indalecio Prieto eta Toribio Etxebarrian gutun bildumiari buruzko oharra, eta "irakorketa makrobiotikuan" aldarrixa.

http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/epistolario-1941-1946/image_preview

 

Makrobiotikuen arau batzu zentzubakuak iruditzen bajataz be, ba dakez baleko gauza asko. Euretako bat, jatekua ahuan sartu, eta tenedoria mahaixan lagatzia ahokua amaittu arte. Honek jandakua dastatzera derrigortzen gaittu, gorputzari atseden emonda, asimilaziño hobiakin, lehenago asetzen gara, iges egitten detsagu unekada batez norabiderik bako prisa horri... Mendigreenen alter eguetako batek “bizitza homeopatikua” aldarrikatzen zeban legez, nik gauza bera egitten dihardut juan dan hiru-lau urtian liburuekin: “irakorketa makrobiotikua”. Bat amaittu eta autoiruzkin hau idatzi arte, ez detsat nere buruari lagatzen liburu barririk hasterik. Hau egittiak liburuari mesede egitten detsa, tenedoria mahai gaiñian lagatziak jatekuari egitten detsan legez.

 

Liburu hau “é lo que é”, andaluzak esan zeban legez. Karta bilduma bat, batzu alkarri lotutako gutun/erantzunak, bestiak soltian... Zentzu horretan, ezin jako liburu bati eskatzen jakon idazkera ona billau; nahiz eta Etxebarria eta Prieto diskurtsu harilkatzaille bikain eta irakorterrezak izan. Horretara, produktua ez da berez oso erakargarrixa; etara kontuak, gure etxian Udalak etaratako liburu guztiak sistematikoki erosten badira be, hau 2004 urterarte ez genduan erosi, bildumia osotze aldera. Eta irakorri be, beittu noiz egin doten. Baiña biharrezko liburu bat zan: ba zeguazen karta batzu, Etxebarrian familixakuak gordetakuak, argittara ekartzia merezi zebanak, eta hala egin zeban 1991ian Eibarko Udalak. Ondo eginda.

 

Esandako moduan, gerra osteko girua pizkat ezagutu egin bihar da hónek gutunok ondo ulertzeko. Azken fiñian, idazliak ba dakixe zeri buruz dabizen eta hor dihardue, izenak, gertakarixak-eta sobreentendidutzat emonda, eze, liburu honetan –jakiña- ez da ezer azaltzen orduko testuinguru politikuaz.

 

Uste dot kartetan ondo ezagutzen dala bakotxan pertsonalidadia: Prieto politiko arrazakua, etorri haundikua, bere buruaz segurua, liderra; Etxebarria apala, disziplinaua, inozentia, benetalarixa. Eta bixak idealistak, munduan eta Espainian ondo nahixan, baiña urtiak aurrera egin ahala, erreta.

 

Izan be, irakortzekua da denpora guztian darabixen esperantzia zelan doian emetatzen: II Mundu Gerran zihar aliauen aldeko esperantzan nazi eta faszisten kontra –nahiz eta Gerra Zibillian egindako zatarkerixia beti goguan izan-, horrek Francori erasotzeko atarixa balitza lez; eta gero, 1945tik aurrera zergaittik interbenitzen ez daben ulertu ezinda. Hunkittu be egitten dau, alkarri esperantzak emoten segitzen ikustia: “Ezin jako asko geratu Francori”, 1946xan (puff... ez gitxi). Baiña halan be, Tapia eta Izagirren “Agur Intxorta maite” diskoko bertsuei darixon edertasun bera daka liburutxo hau irakortziak.

 

Entomologikoki interesgarrixa da, bebai, ezkerreko alderdixen atomizaziñua eta ezinikusixa ikustiak, itxura guztien arabera gerria galtzeko faktore garrantzitsuenetakua. Eta partikularki komunisten aparatuan ikuspegixa, autoritarixua eta teledirijidutakua. Azken kartetan Pirineuetan antolatzen dabizen komanduetaz berbetan dabiz -makisa duda barik-, Errepublikako erakunde exiliauak desegin ziraneko prozesu luze eta mingarrixan barruan.

 

Politta irakortzeko be, Prieton bista arazuak dirala-eta Etxebarriari idazteko makiñian zinttia aldatzeko aholkuak, erdi bromatan, halako gizon serixuei dagokixon neurrixan.

Nere umiak ez daki erderaz (eta ni harro)

Oier Gorosabel 2010/02/13 00:20
Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

http://4.bp.blogspot.com/_13c6nJ0lRd4/SRxqFj-LwFI/AAAAAAAAAN4/S0wTn7OG_70/s400/asno.jpg

 

"Nere umiak ez daki erderaz". Behin baiño gehixago topau dot hau harrotasunez diñuan jentia. Asmo onez dabizelako (euskerian alde, euren ustez) eta askotan estimatzen doten pertsonak dirazelako, ia modu onian azaldu neikian zergaittik dan okerra hau jarreriau, eta gehixago esanda, kontraproduzentia.

 

Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

 

Gero egoeria aldatu egin zan jakiña: errepresiñua eta asfisixia etorri zan, eta allegau zan momentu bat umiak hazi ahala, berez-berez hartzen zebela erderia kalian. Eibarri buruz nabil, jakiña, baiña beste hainbeste lekutan be hala gertatu da. Entzun Pier Pol Berzaitz xiberotarra Radiokultura irratixan.

 

Salbuespena zan euskeria entzutzia eta, zeozelan, egoera harek ekarriko zeban –kontizu- behin baiño gehixagotan ikusi izan doten jarrera hori: norbere umia erresistentzia ikur bihurtzia, bere erdera-jakiñeza euskerian aldeko simbolo legez erakustia. ¡Eta zelako barreguria umiak erderazko berbak esaten asmatzen dabenian, euskerazko azento gogorrakin! Sua gasoliñiakin emetatzen dalakuan.

 

Ez. Umiangan euskerazko zaletasuna ixotzia nahi badogu, anputaziñua ez da modurik onena. Erderia be aberastasuna da, eta haren jakiñezaz harrotzia astokeri haundixa. Gogoratu euskeria ahaztu nahi izandako aittitta-amama guztiak.

2010-I-27ko Azpimarra

Oier Gorosabel 2010/02/11 23:58
ETB1-ian, Koldo Ordozgoitikin batera. Apple, Auschwitz, Ainhoa Etxaide, Arnaldo Otegi, BBVA, Davos.

¡Ay! Puta espeleo`n'you

Oier Gorosabel 2010/02/10 14:59
Gaurko musikia, Toy Dolls eta Natacha Atlas. Amagiñarreba hiltzeko atentadua ezagutu dogu gero, baitta pintxuak dohan jaten daben kolektibo internazional xelebrian barri izan. Bertsiño jokuan, Screaming Jay Hawkinsek eta Natacha Atlas berak emon deskue "I put a spell on you". Josu Waliñon ipoiña "Durango (Idazlea II)" izan da. Eta Ahotsak.cometik: Santixau eguneko pasarte bat ekarri dogu, Eugeni, Mariangeles eta Mariasun Ubera bergararrekin.

http://themusicsover.files.wordpress.com/2009/02/screaminjay.jpg

Entzun saiua ameeeeen

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Texturak

Oier Gorosabel 2010/02/09 10:05
Baten, Aizkorri partian, atentziñua deittu zesten Araba aldeko basuetan pillatzen ziran orbel toneladak. Ostro osuak eta usteltzen hasittakuak masa harro eta konpaktuak osatzen zittuezen, "orbelas movedizas" moduan irunsten zinttuenak.

Argazkilari onak askotan etaratzen dittuez textura diferentien argazkixak. Baten, Aizkorri partian, atentziñua deittu zesten Araba aldeko basuetan pillatzen ziran orbel toneladak. Ostro osuak eta usteltzen hasittakuak masa harro eta konpaktuak osatzen zittuezen, "orbelas movedizas" moduan irunsten zinttuenak. Uhin eta forma oso polittak egitten zittuenez, nik be fotografuana egiñ eta hantxe enroskau netsan "macro" lupia objetibuari.

 

Argazkiak.org | Texturia 1 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

Orbela amaitzen zan lekuetan, goroldixua hazten zan sendo, eta kontraste polittakin. Erretratua hartu neban be.

 

 

 

Argazkiak.org | Texturia 2 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

Baiña hara nun, orbel masa ikaragarrixak sekretu makabro bat gordetzen zeben. Ostro batzu kendu, eta... ¡ene! ¡Momixa bi, ondo-ondo kontserbauta gaiñera!

 

 

Argazkiak.org | Texturia izorrauta © cc-by-sa: txikillana

Muskuloka

Oier Gorosabel 2010/02/07 23:15
Alperdoko tximinixak (Aulestia)

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai
********************
Asteburu honetan, Alperdoko koban segidu dogu, Aulestiako Angiz auzuan.

Batetik prospekziñuan ibilli giñan martitzenian, hau da, lurrazaletik Alperdokin komunikau leikien zuluak lokalizatzen, antxiñako liburuen laguntzaz eta basarrittarrei galdetzen. Baitta hiru topau be.

Bestetik, zapatuan Alperdora bertara juan giñan barriro. Martitzeneko lanari esker, hiru zuluetatik baten azpira allegau garala ba dakigu, nahiz eta fisikoki ondiok ez dogun lotu; eskalada bat egin biharko dogu han. Era berian, jakin dogu Aulestiako herrittik Goierri auzora doian bidia zergaittik a''purtu zan oin dala urte batzu; izan be, Alperdoko galerixa batek bide hori azpittik ziharkatzen dau, justu karreteria apurtu zan lekuan. Halakuetan askotan gertatzen diraz desplomiak.

Badirudi luzerako dakagula bertan. Alperdo koba luze, konplikatu eta fisikoki exijentia bihurtzen dihardu onezkero. Gozamen hutsa!

********************
http://actualid-ades.blogspot.com/
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52


Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026