Maquis na carballeira
“Danetik bueltan dagonan” sentimentuz, argumentu previsiblia hartzen netsan nobela honi. Azkenian baiña, ez dau nik pentsazen neban amaiera epikorik izan. Hobeto: baiña hala balitza be, ez neuke atxekirik ipintzeko eskubiderik euko. Historixia izan dan morokua izan da, eta errepublikazalien partetik ba dagoz literarixo edo filmikoki explotatzeko nahi dan beste historixa; ointsu arte irabazliak baiño etxuek izan euren heroiak goraipatzeko aukerarik. Joseba Elosegin kartzelako laguna edo Beasaingo guardiazibillen kapittana etortzen jataz gogora, baiña ehundaka egongo diraz.
Nahiz eta kontatzen dabena ulertzeko erreza dan, formian aldetik korapillotsua egin jata nobelatxua irakortzia. Itzulpena danez, ez dakitt zihetz jatorrizko testua hala zalako, edo itzultzaillian erruz izan dan.
Gauzak zer diran, makisei buruzko liburu bat irakurri dot neuk be egunotan, Julio Llamazaresen "Luna de Lobos", Llión eta Asturiesen artean girotuta, liburu ederra, biziraupen eskuliburua esan daigun.
Bestela, orain dala urte pare bat-edo lelengo aldiz Espainiar Errepublikaren aldekoak hain ondo lagatzen ez dauan liburua irakurri neban, "Entre el roig i el negre" izenburukoa, kataluniar idazle batek izkiriatua. Bartzelonan ibilitako anarkistek egindako demasakeriak agerian lagatzen ditu, hori be errealitatea dana, frankistek egindakoak legez.
Bitxia da inongo fatxarik ez dala animau orain arte Guda Zibila zineman euren ikuspuntutik kontatzera pelikula bat eginez...