Txindurri biharretan
![[alperdo+23-1-10.jpg]](http://1.bp.blogspot.com/_k_JJnNSXPJo/S1t4zI7zI6I/AAAAAAAABMM/avPR1uYjv0g/s1600/alperdo%2B23-1-10.jpg)
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai
********************
Zapatu honetan, Aulestiako Alperdoko kobako biharrekin segidu dogu.
Oinguan argazkixak etaratzia tokau da batez be, eta bide posible
guztietatik bat arakatzia: "bloke anabasa" egitura tipikua,
laberintikuan laberintikuena eta subien modura harri artetik eten barik
narraska ibiltzia eskatzen dabena.
Domekan ostera, gaztetxo talde bat gidatu dogu Arteagako Argatxako
haitzuluan. Bide errez bat aukeratu dogu (koba hau haundixa da-ta),
baiña era berian ederra, kobazale gazte hónendako gozagarrixa izan daiñ.
********************
59 posta kutxa
Gernika 48300 (Bizkaia)
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
Abortorik ez
Parakaidistiak, bere ibilbidian zihar, askotan topau dittu abortuak. Jaixo bihar ez zirazen engendruak. Modu okerrera egindako mutaziñuak.

Argazkiak.org | Oi Xiberuaaaarghh © cc-by-sa: txikillana
Nere ustez igeltseruei, bere bihar-orduak amaittu eta gero, eskuak lotu biharko litxakixoz eta erreminttak ezkutau. Bestela etxian txapuzak egitten hasi, eta hala amaitzen dabe.

Argazkiak.org | Nareako balkoia © cc-by-sa: txikillana
Hónek gauzok esanda eremu pantanosuan sartzen gara, jakiña: ¿batek ez daka norbere etxian nahi dabena egitteko eskubidia? Ba, nere ustez ez.

Argazkiak.org | Donon © cc-by-sa: txikillana
Halan be, ez dogu ahaztu bihar 600 urtetako etxiak 600 urte dakela, eta historikoki bertako biztanlien lehentasuna bizi izatia izan dala; lehelengo tripia, eta gero estetikia. Horretara, gustau ez arren, ulertu neike antxiñan, etxe zaharra hori baiño ez zala: etxe zaharra.

Argazkiak.org | Aulestiako torria © cc-by-sa: txikillana
Baiña gaur egunian, gauzak kanbixau egin dira. Subventziñuak dagoz, herrixen arkitekturia zaindu egitten da... horretxegaittik ezin dira barkatu halako abortuak. Hau ikustian, zera baiño ezin da pentsau obria zuzendu eta baimena emon zeban arkitektueri buruz: me cagho na cona cos botou.

Argazkiak.org | Sanpedrope © cc-by-sa: txikillana.
Macho man batekilan

Gaurko saiua hamen entzun
Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sarekopodcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Ziunta
Argazkiak.org | Ziunta © cc-by-sa: txikillana
Aste santuan ederra pasau jakuan: Iratiko basuan edurrakin isolauta geratu, eta hor egon giñan denporia zelan pasau asmau ezinda. Azkenian ondo egon giñan (beinke!), suari begira-eta, edurretan expediziñauk egitten-eta... baiña hara nun, azken egunian, dana batzen gagozela, agertzen jakun... ¡¡Xiberuako Parlamentüa!!! ¡¡¡Orraittiokan!! ¿Ordu luziak pasatzeko ba ete zeguan modu hoberik? Ba guk topau ez.
Jokuak “Ziunta” daka izena, eta 1997xan argitarautakua da. Kaja bat baiño, sarkofagua daka: hain da haundixa eta parte askoduna. Gure Parlamentua baiño presupuesto askoz be haundixagua izango dau kontizu, babesliei begiratzia baiño ez dago: DDTE, DDJS, Credit Agricole, EDF/GDF Sud Aquitaine, Les Chaumes, Oroc Bat, Gema, eta baitta editau aurretik be jokua pagauta zeken 300 erosle.
Argazkiak.org | Ziunta tablerua © cc-by-sa: txikillana
Ziunta elebittan dago, frantsesez eta xiberotarrez, seguraski probintziako egoera soziolinguistikuan eragiñez –alfabetatuak banakakuak diraz-. Egongo dira, halan be, itzulpenak irakorri eta bere umetzaroko berbak gustora gogoratuko dittuezenak be.
Jokatzeko arauak guriak baiño askoz be konplikauauak diraz, eta hau fallo modura hartzen dot. Baztandarrei pasau jakena gertauko jake hónei be: gaztiak eta gogotsuak ez badira behintzat, jentiak txartelak hartu eta ra-ra-ra galdera-erantzunekin hasiko da, jokuari kaso haundirik egin barik. Gauzia gehixago korapillatzeko, nagusixendako joko forma desberdin bi proposatzen dira, eta umiendako hirugarren bat be.
Argazkiak.org | Ziunta objektuak © cc-by-sa: txikillana
Jokalari bakotxak pertsonai baten rola hartzen dau, eta herri bat. Halan, Xiberuako herri guztiak pasatzen daben tablerotik zihar mobitzen hasiko da. Kasilla batzutan “ustegabeak” dagoz (probak, imajinatzen dot) eta bestetan galderak. Herrixen kasilletan sartuta, barriz, pertsonai bakotxari dagokixon objektu bat hartzen dau, eta bere pertsonajiana ez ba da, beste jokolari bati trukatu leikixo, eta... (ala jinko! sobera konplikatüa!)
Argazkiak.org | Ziunta ustekabeak © cc-by-sa: txikillana
Halan be, forma baten edo bestian, inportantia da jokatzera jartzen dana galderak irakorri eta ikasiko dittuala, barriketarako atxekixa emonda eta zahar-gaztien arteko hartuemona bideratuta. Eta hori bai lortzen da, modu dibertigarrixan gaiñera. Asko poztu naiz Ziunta editau zala jakitzian, eta hain modu elegantian gaiñera.
Argazkiak.org | Ziunta galderak © cc-by-sa: txikillana
613 galdera-erantzun dagoz, gure jokuak dakanan erdixa gitxi gora behera. Kontuan hartu bihar da ele bittan egittian bolumena bikoiztu egitten dala bebai, eta ezingo zan nahi dan beste sartu.
Ideia eta bultzakadia, antza, Ühaitza Züberoako Kültür Etxeak emon zeban, eta jente askok lagundu: Mission Locale Rurale, AFMR, INSTEP, Uztaro... Galderak egitten be, lagun talde potolua: Dominique Cunchinabe, Christian Beaufrere, Pierre Paul Dalgalarrondo, Jean Louis Etxekopar, Poyo Althabegoiti, Maddi Oihenart, Fantxoa Hastaran, Alain Elgart, Dennis Cassard, Dominique Agergarai, Jean Louis Davant... Eta euskera zuzentzaille eta itzultzaillia, Allande Socarros.
Iratiko Etxoletara bazoiaz, ¡begiratu ondo kajoietan! Modu bikaiña da-eta inguru hari buruz gehixago ikasteko.
Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 1 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 2 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 3 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ziunta liburuxka 4 © cc-by-sa: txikillana
Espeleometrixia bikoiztuta
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai
********************
Askotan esaten dogun gauzia da, mundu barrixen exploraziñua ez zala XIX gizaldixan Manuel Iradier eta Livingstonen modukuekin amaittu. Hamentxe bertan, etxetik hurre, gizakixak sekulan zapaldu bako eremuak dakaguz, eta hala frogatzen dogu ADES espeleologia taldian asteburuero-asteburuero.
Aulestiako Angiz auzoko Alperdoko koban egon gara barriro. Pasa dan astian sektore "historikuan" ibilli giñan, eta azaldu genduan legez, jente askok lehenago egindako ibilbidia topografiatzen arittu giñan batez be. Halan be, puntu batzutan jarraitzeko aukerak ikusi genduzen. Aste honetan, eskalada materixalakin lagunduta háretako batetik gora egin dogu, eta... sektore barri-barri batekin topau dogu, iñok sekulan zapaldu bakua. Hain da eze, egun batetik bestera espeleometrixia BIKOIZTU egin dan. ¡Orraittiok! Zenbat sorpresa gordetzen ete desku Alperdok...
********************
59 posta kutxa
Gernika 48300 (Bizkaia)
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
Juan San Martin espeleologia IX - Argazki soltiak
Juan San Martinen bildumako espeleologia argazkixen errekopilaziño honekin amaitzeko, geografikoki edo gaika taldekatu ezin izan dittudazen argazki batzu datoz.
Baltzola (Dima)

Arratiako haitzulorik ezagunena, seguraski, sorgiñez betetako inguruan:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9349
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13711
Eginoko Lezia (Araba)

Aizkorri aldetik troka haundi baten galtzen dan errekiak Egino herri inguruan urtetzen dau barriro. Barrutik, ahaztueziñezko trabesixia. Argazkixotan beheko urteeria agertzen da:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9916
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9918
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9919
http://www.guregipuzkoa.net/photo/9920
San Adrian (Aizkorri)

Gipuzkoa eta Araba arteko galtzada zaharrak zeharkatutako tunela:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10165
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10162
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13672
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14389
Altxerri (Aia)

Oin dala 15.000 bat urteko gizakixak animali ugari marraztu zittuezen koba honen hormetan. Denporiakin, baiña, sarreria lurrez eta koladaz estali zan, ezkutuan geratuta. 1956xan harrixa etaratzeko leherketa batzukin agertu zan zulua, eta 1962xan Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologuak topau zittuezen lehelengo pintturak. Ordutik kobia publikuari itxitta dago. Juan San Martinen gehixenak argazkixen argazkixak diraz:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12918
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14154
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14155
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14156
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14157
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14160
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14321
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14321
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14326
Jon Arana

Karrantzako “Karlistian lezara” lehelengotz jaitsi zan gizona. Itxuria laguna zeban San Martin, eta bere aittagiñarreba Julio Beobide artistiakin be ba zekan hartuemona.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/11252
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12913
Arkeologuak biharrian

Ez dakitt ze indusketatan:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14158 (Jesús Altuna eta Koro Mariezkurrena)
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14159
Izentau bako lekuak
Eta azkenik, lokalizau bako hiru argazki:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13984 (Hernaz / San Martin / Lepineux lezian sarrerian itxuria daka, tornuan basian arrastuekin)
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13988
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14178
Itsuen kantuak

Joaquin Diaz ikerlarixan ahotan, kale kantarixen munduan murgildu gara: erromantze zaharrak, adarjotzezko kantuak, edukatibuak, dibertimentuzkuak, hilketa lazgarrixenak, bertso papelak... Euskal kantutegixak be ondare zabala dake, liburuetan entzerrauta; batzuk ba dabiz lantzen (Oskorri, Hiru Truku...) baiña ondiok asko geratzen jaku dibulgaziño mailla honetara allegatzeko.
Gaixak emon desku bertsiñuetarako be: Joaquin Diezek kantauta "Milagros del angel de la guarda" entzun dogu lehelengo, eta gero La Niña de la Puebla itsuak "Los Campanilleros".
Saiua hamen entzun, eta limosnatxo bat jangoikuan izeniaaaaaannnnn...
Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko
podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Mezu komertzialan itzulixa
A fervenza de Segade
Argazkiak.org | A fervenza de Segade © cc-by-sa: txikillana
Argazki hau negukua da. Urjauzixa 300 bat metrotara dago, eta bere orro bildurgarrixa kilometruetatik entzutzen da. Udan, ur barik, baiñuleku nasai bihurtzen da. Hamen ikusi leike aldia.
Argazkiak.org | Segadeko zentrala © cc-by-sa: txikillana
Hau ostera, bertako uran indarra aprobetxatzeko eregittako zentralan ikuspegi bat da. Neguko egun eguzkitsuari eskerrak -hain arraruak Galician-, koloriak bizi eta polittak urten jatazen. 1900-1955 artian funtzionau zeban zentral honek, eta ikusten dan modura oiñ ruinetan dago.
Galiziako leku diskretu eta xarmant hau bisittau nahi dabenandako, hamentxe markauko dot:
Fervenza de Segade map
Juan San Martin espeleologia VIII - Atzerriko kobak
Mendizale eta bidaiarixa zan San Martin, baiña pentsatzen dot ez zala leku guztietara juango espeleologia ekipo ta guzti. Halan be, sena sena da eta haitzuloren batekin topo egittian, hara juaten jakozen begixak eta erretratatzeko kamarian objetibua.
Lourdes

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10651
Lourdes bertako zulua:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10880
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10881
Covadonga (Asturias)

Haitzuluak askotan izaten dira pertsonai mitolojikuen agertoki, eta hala gertatzen da Covadongan be. Sistema karstiko baten ubegixa da, berez:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10730
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10732
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10733
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10734
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14656
Espluca Negra / Casteret kobia (Pirineuak)

ADES-en asko zaintzen da toponimixia, eta biharbada ohittura hori hartu dotelako edo, oso arrarua egitten jata haitzulo bati norbere izena ipintzia. Koba barruan deskubritzen diran areto edo pasabide barrixetan bai: han ez da sekula gizakirik ibilli, eta zeozelan izendatu bihar izaten doguz. Baiña kanpoko sarreretan... normalian izena eukitzen dabe, eta exploradoriak ahalegiña egin biharko leuke hónek izenok topatzen (artzaiñak, nekazarixak...). Halan be, ikusten nabillenez, toponimo zaharrak zapaltzeko ohitturia oso zabalduta dago Pirineo partian:
- Berez Añisclo mendixa izan biharko litzakenari, Soum de Ramond esaten jako, hango mapak egitten ibilli zan geografuan izena.
- Berez Espluca Negra izan biharko litzakena, Cueva de Casteret esaten jako, espeleologo batengaittik hain zuzen be.
- Lehen aittatu dot Hernaz izena be, Sima de la Piedra de San Martin edo Gouffre Lepineux izenen onduan ahaztuta geratu dana.
Pirineo aldian asko ibillittakua dogu Juan San Martin, eta logikua danez, Ordesa-Monte Perdido ingurura allegatzian Espluca Negra bisittau zeban. Norbert Casteret espeleologo mediatikuak explorau zeban XX mende hasieran, eta bere ezaugarri nagusixa izotzezko formaziñuak diraz:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10798
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10836
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10838
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10842
http://www.guregipuzkoa.net/photo/11128
http://www.guregipuzkoa.net/photo/11132
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12448
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12479
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12619
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12620
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12622
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12623
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12624
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12627
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12675
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12677
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12707
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12723
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14714
Mas d´Azil (Ariege)

Koba honek tunel natural bat daka; barruan errepide bat egin zan, eta bertako obretan aztarna arkeologiko garrantzitsuak topau ziran, hain da eze toponimua kultura bati izena emoteko erabilli zan (Aziliense).
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13773
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13774
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13775
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13776
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13777
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14173
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14174
Aragon-Andorra

Argazki honi buruzko detalle gehixagorik ez da agertzen:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12247
Mer de Glace (Alpeak)

Biharbada inguru hartako glaziar ezagunena, izotz-zulo eta guzti:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10900
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10903
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10904
Altamira (Cantabria)

Santillanako kobako pintturak 1880an deskribatu ziran, baiña ez ziran benetakotzat hartu hogei urte beranduagorarte. Bisittarixak asko ugaldu ziran 1970 hamarkadan, eta pintturak babesteko haitzulua itxi eta replika bat egin zan.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14164
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14167
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14169
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14315
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14332
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14333
Niaux (Ariege)

Betidanik ezagutu izan da, eta XVI gizaldittik hona jentia ibilli da barrutik. Pintturak aspaldittik ezagutzen baziran be, iñork ez zittuan ikertu 1908 arte. Gaur egunian arrasto ugari ezagutzen dira eta 1970tik hona eten barik ikertzen dihardu. Zati bat bisittau leike.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14166
Lascaux (Vezere)

1940xan deskubridu ziran, eta bertako pintturak mundu guztian famatu. Bisittari kopuruakin hondatzen hasi ziranez, 1983tik aurrera replika bat ipiñi zan martxan.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14170
Rouffignac (Vezere)

XVI urtetik ezagutzen baziran be, bertako pintturen aittamenak ez ziran XIX mende amaierararte egin, Edouard Martelen esploraziñuakin. 1950 hamarkadan sakonago ikertu ziran, eta ehundaka irudi katalogau –zalantzekin-. Gaur egunian turistikua da, eta bisittau leike.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14171
Grotta del Genovese (Levanzo, Sicilia)

Haitzulo hau amildegi baten dago, itxasora begira, eta korta modura erabilli izan da historikoki. Barrukaldian katazulo illun eta estua zeguan eta, ipoin zaharren arabera, irudi misteriotsuak paretetan. 1949 urtian, neska batek zurrumurruak konfirmatzia erabagi zeban, eta hantxe agertu ziran pinttura eta grabatu zahar pillua, esaten danez Italiako garrantzitsuena. Bisittatzeko moduan dago.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14312
Cueva del Guácharo (Venezuela)

1799 urtian explorau zan lehelengotz, eta 1947tik hona monumentu izendatu zeben, bere balixo naturalistikuangaittik. Venezuelako kobarik ezagunena izango da, eta bisittau leike.





