Muskuloka
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai
********************
Asteburu honetan, Alperdoko koban segidu dogu, Aulestiako Angiz auzuan.
Batetik prospekziñuan ibilli giñan martitzenian, hau da, lurrazaletik
Alperdokin komunikau leikien zuluak lokalizatzen, antxiñako liburuen
laguntzaz eta basarrittarrei galdetzen. Baitta hiru topau be.
Bestetik, zapatuan Alperdora bertara juan giñan barriro. Martitzeneko
lanari esker, hiru zuluetatik baten azpira allegau garala ba dakigu,
nahiz eta fisikoki ondiok ez dogun lotu; eskalada bat egin biharko dogu
han. Era berian, jakin dogu Aulestiako herrittik Goierri auzora doian
bidia zergaittik a''purtu zan oin dala urte batzu; izan be, Alperdoko
galerixa batek bide hori azpittik ziharkatzen dau, justu karreteria
apurtu zan lekuan. Halakuetan askotan gertatzen diraz desplomiak.
Badirudi luzerako dakagula bertan. Alperdo koba luze, konplikatu eta
fisikoki exijentia bihurtzen dihardu onezkero. Gozamen hutsa!
********************
http://actualid-ades.blogspot.com/
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52