1936ko Urrixan 4a.
txiko
2006/10/04 11:00
361004: golpistak ezin dabe aurrera egin; errepublikazaliei armak heldu jakez eta ondo gotortuta dagoz.
- Golpistak Asentziotik eraso, Kanpazar helburu. Udala eta Intxortako errepublikazalien kontraerasuak geratzen dittuez, eta ezingo dabe aurrera egin udabarrirarte.
- Intxortako defentsan, Belgikako 2 neska eta 2 mutillek ametralladora batekin posiziño bat defenditzen dabe Intxorta Txiki azpixan, tontortxo bat Asentziomendira begira. Ordutik aurrera “La belga” esango jako tontor horri.
- Errepublikazaliak Arlabandik Legutianorutz eraso, eta Izuskitza hartzen dabe.
- Errepublikazalien defentsa-lerrua Lekeitiotik Ubideara doia.