1936ko Iraillan 25a.
txiko
2006/09/25 11:00
360925 tagged map by user - Tagzania
360925: Deba ibarrian burrukak darraixe.
- Golpistak, burruka gogorren ostian, Urkimendi eta Bedoña hartzen dabez. Eraso errepublikazaliak eten bakuak dira eta Galbantxo larri zauritzen dabe.
- Errepublikazaliak (asaltokuak, mikeletiak, milizianuak) Azkonabietatik Kanpazarrerarteko tartian gotortuta dagoz. Goizaldian, 4 konpainia gehitzen jakez Elgetako urteeratik Intxorta, Kortazarko mendatia (Tranpaluarri inguruan) eta Zabaleta basarrixetan kokatuta, fusillak eta 4 ametralladora Hotchkinss-ekin. Azken posiziño errepublikazalia Arrasateko Kurtzetxiki mendixa da.
- Los Arcos kolumna golpistiak ezin dau aurrera egin, errepublikazalien erresistentzia gogorrangaittik, eta bere posiziñuetan egonkortzen da: Elgoibar (Diez de Rivera), San Prudencio (Saleta), Angiozar (Tejero), Soraluze (Perez Salas).