Asier Sarasuandako moroko mezua
Asierrek aspaldittik darabixan gaixa da, txori izenena eta horregaittik ipiñiko dot hamen. Gaur lagun arrantzale-izandako batekin berbetan, Lekeittion erabiltzen dirazen txori-izen bi ezagutu dittudaz.
Bata, MATXINPLANKIA (pottorrua). Hamen bat, ADES taldekuok bere abixan erretratatuta, ez dogu esango nun badaezpada (argazkixa, Gotzon Aranzabal).
Eta bestia, KARRABASUA (ubarroia). Argazkixa P. Duboisena.
"Storm bird" ei da ingelesez. Seguru asko hortik itzuliko zuen baten batek "ekaitz txori". (Nire lankide Txilikuk esana)
xme