El club Dante, Matthew Pearl
Hasiera trukulentua, aspaldi ez ninduan hainbeste afektatzen krimen baten irudixak. Batez be hildako bat arrak zela jaten dabenen deskribapenangaittik. Zorixonez, ez dok bide horretatik jarraitzen eta gero detektibe eta serie-hiltzaille baten harrapaketian kronika politt eta intelijente bat bihurtzen dok. Liburuan bigarrengo erdixa iruntsi egin juat, engantxatuta egotian sentsaziño parebako hori dastatuta.
Enredo asko jagok, eta batzutan geratu bihar izan nok pertsonajiak eta euren harremanan bilan bat egitteko, argumentua ulertzen baneban. Baiña... fleko soltiak geratu jakoz judixo arpegiko autoriari. Biharbada itzulpen arazuak dittuk, batek daki (nik gazteleraz irakorri juat) baiña ba dira gauza batzu ez dirazenak ondo azalduta geratzen (liburu hasierako artikulo periodistikua, ezpatia eta moskittuena, Healey hilda agertzen dan hondartzako aukeraketia...). Bestalde, lerro argumental “faltsuak” jagozak, biharbada idazliak hala aukeratuta baiña igual modu erratikuegixan idaztiangaittik diranak, enfokatu barik edo... (Healey-en alargunan hazkuriana...). Era berian, ez dok sinistekua hain trama korapillotsua soldadu deszerebratu batek ixa ixa kasualidadez sortutakua izatia...
Baiña tira: liburu honetan Pearl-ek EEBB-etako XIX mende erdi parteko giro literarixuan erretratu bat egitten jok, eta sasoi hartako pertsonai errealak jartzen dittu (Longfellow, Holmes, Lowell eta Fields) fikziñozko trama batian. Atsegiña dok bai, sasoi hartako usaiña ondo heltzen jako-eta irakorliari.