Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Sevillara noa Twitter eta GPS batekin

Mikel Larreategi 2007/04/04 13:12

Sevillara noa Aste Santuko oporretan. Sevillatik irten eta 10 etapa egingo ditugu Agur, nere ahizpa eta biok, Meridaraino Ruta de la Plata deritzon oinezko bidean. Iazko udan Zamora Santiago egin genduan eta hain izan zan esperientzia polita aurten errepikatzia pentsatu degula.

GPS bat eramango dot gero bide osoa Tagzanian sartzeko, kamara digitala eta nere asmoa Twitterrekin posta zerrenda moduko bat osatzea bazan ere berandu ibili naiz eta ez dit lagun-sarea osatzeko astirik eman.

Hala ere, hor eskuman leihotxo bat pegatu degu eta teorian hor aterako dira egunero SMS bidez idatziko ditudan kronikatxoak. Tira! Ea zer ateratzen dan.

Pearl Jam

Maite Rementeria 2006/09/07 09:23

Gaur Pearl Jam-en kontzertua Madriden. Inbidixa haundi haundia diet zapatuan Gasteizen egon ziren guztiei. Kontzertu mundiala izan omen zen. 2 ordu pasa, abesti zahar asko ... Andoni anaiaren eta lagun biren kronika entzun dot eta biek jarri didate oilo-ipurdia.

Pearl Jam-ek Aiala gogora erazten dit. Eta Eskoriatzan egin genduan parranda hura, eta egin genitxuan dantzak. Ezagutzen zuen ahotsik sensualena zela zioen Aialak abeslariari buruz. Eta ze polita izan zitekeen sukaldatzen ari zinela, salan horrela tarareatzen zuen norbait eukitzia. Aiala sukaldari oso ona da.

Behin euki dot istripua kotxian eta Pearl Jam entzuten nijoan. Afari bat euki naban aste barruan Eskoriatzan eta Guardia Zibilaren kontrola zegoen Oñatiko rotondan. Hain ipini nintzen kontentu geratu ez nindutenian! Bolumena igo eta aurrera nixela edurra hasi zan mara-mara. Grabatuta dakat irudi hura nere buruan: edur maluta haiek kristalaren kontra Pearl Jam entzuten.

Plaentxiko bariantea baino lehen dagoen kurba handi hori belozidade larregikin hartu naban eta kotxeak laban egin zidan. Bazterra jo lehenengo eta beste karrilera gero. Eskerrak inor ez zebilen! Berriz zuzendu eta geratu ere egin barik aurrera segitu naban. Bihotza lasaitu zanian, musika berriz igo eta etxeraino. Han ikusi nituan kotxeak zeuzkan, eta oraindik dauzkan, marra eta txapa zulo guztiak. Bat eskumaldeko pieza bakoitzeko. Baina ni behintzat onik!

Amets egiten ere oso ondo pasatzen dudanez. Asteleheneian Parisen jotzen dau Pearl Jam-ek. Tren azkarrean jun, asteburua Parisen pasa, asteleheneian kontzertua ikusi eta martitzenian lanera. Ummmh! Zein dator nerekin?

Argazkia Gasteizen ateratakoa da eta berain web ofizialetik hartu dot.

Bukatu da, bukatu da, ...

Maite Rementeria 2006/09/01 08:46

Baina ezin naiz kexatu zeren oporrak topera aprobetxatu ditut. Hala ere, gustora hartuko nuke beste hilabete, eta beste paga extra bat, eta Madeirara, edo Korsikara, edo Keniara, edo Islandiara jungo nintzateke. Edo eta "Via de la Plata" egingo nuke berriz ere, eta gustora gainera; eta oraingoan, seguru nao, hobeto portatuko zala nere gorputz alper hau!

Ez naiz hemen luzatuko etapak, eta anekdotak eta gomendioak ematen. Nik informazio gehiena web honetatik eta "Via de la Plata" izeneko gidatik hartu dot eta nahikoak dira abiatzeko. Norbaiti "Santiago bidea" egiteak tiratzen badio, baina aglomerazioak ez baditu gogoko (hau zan nere kasua), "Via de la Plata" egitea gomendatzen diot.

Ahizpa eta biok, Zamoratik Santiagora doan zatia egin dugu abuztuan. Ez dugu batere berorik pasatu. Bidea ondo markatuta dago, ez dabil apenas jenderik eta guk aurkitu ditugun alberge guztiak, oso ondo zeuden.

Azkenian erosi dot kamara digitala eta hasi naiz flikerren saltzeatzen. Hemen oporretako erretratu batzuk.

Lotsagarria euskararen tratamendua BilbaoLive-en

Maite Rementeria 2006/07/17 17:10

Euskararen presentzia lotsagarria izan zela esatera nindoan baina, keba, ez zen lotsagarri ere izan, ZERO izan bait zen presentzia. Zapatuan egon nitzan eta izugarri gustatu zitzaidan bai lekua, taldiak eta antolaketa. Datorren urtian errepikatzeko asmoa dutela entzun dot eta asko poztuko naiz baina ea datorren urtian BilboLive deitzen dioten eta euskeraren erabilera duinago bat egiten duten.

Beren weba elebidun egiteaz arduratu dira baina hortik aurrera ezebez. Musikari bakar batek ere ez zeban ez "Gabon" eta ez "eskerrikasko" esan eta kartel guztiak erdera hutsean zeuden.

Baina antolaketa bikaina iruditu zitzaidan. Kotxea behean laga eta minutu bakar bat itxaron barik Kobetamendira igo gintuzten autobusez. Itzal gutxi baina ingurune bikaina tipo honetako jaialdi bat egiteko. Ez nekien Bilbotik hain hurbil hainbeste bedar aurki zitekeenik!! Goian ere dena oso ondo antolatuta. Hori bai, aukeran, komun gutxi.

Iritisi eta El inquilino Comunista ari zan jotzen. Aspaldian pista galdua nion talde honi baina zuzeneko indartsua egin zuten. Geratu barik zebilen bajista hark entretenituta mantendu gintuen kontzertu osoan.

Eta gero Pretenders. Bua, ze dotorea dan emakume hau!. Chrissie Hynde. 55 urte ditu eta ikusi egin behar da nola mugitzen dan eskenatokian! eta nola geratzen zaizkion bakeroak! Betiko kantuak, baina benetan gustora ikusi naban kontzertua.

Los Planetas gero. Lehen aldiz ikusi nituenean munduko talderik sosoena zela erabaki nuen eta zapatuko kontzertuan konfirmatuta geratu zan. Ze sosoak diren zuzenian! Gainera, "Un buen día", gehien gustatzen jatan kantua Anartzekin berbetan nengoela jo zeben eta galdu egin naban. Lastima!

Ariel Rot eta Andres Calamaro ondoren. Besterik gabe. Exerita ikusi genituen "Placebo"rentzako indarrak gorde nahian. Tabernetan hainbeste aldiz jartzen dituzten "hit" guzti horiek entzun genituen. Ez nekien hainbeste kantu ezagun zituztela!

Eta Placeboren txanda. Kartelburuak ziren eta merezitako tokia zela argi laga zeben. Argiak eta eskenatokia oso oso bistoso, eta zuzeneko benetan indartsua hiru mutil hauek egin zutena. Oraingoan ere bajista hanka luzeari begira eman naban kontzertu erdia baino gehiago.

Eta Rinocerose osorik ikusteko indarrik gabe geratu ginen. 3-4 kantu eta etxera. "Rinoceros dantzarako taldea da eta nere hankek ezin zeben gehiago. Abuztuan "La Ruta de la Platara" juteko behar ditut oinok eta datorren astian Bennicasinera nixe. Umh, Pixies!

Eskerrikasko Gari!

Maite Rementeria 2006/06/06 08:42

Quimble

Maite Rementeria 2006/02/13 19:00

Luistxoren eskaerari erantzunez Quimble-kin euki doten esperientzia kontatzera nixe.

Ohianek erantzun batian bi aukera proposatu zizkidan Quimble eta dpolls. Biekin saiatu nitzan baina Quimble errezagoa egin zitzaidan.

Luistxo doainik da baina... Ipini neban inkesta eta 20 erantzun zeudela... desagertu egin ziren boto guztiak! Kaka! Haserretu nitzan eta idatzi nien mezu bat eta berehala erantzun zidaten barkamena eskatuz eta berehala agertu ziren berriz boto guztiak, baina nik, egia esan, konfiantza galdu diet. Eta hori berehala erantzun zidatela baina...

Horrelako da amarauna: erabiltzailea behin etortzen da gure webgunera eta esperientzia txar bat eukitzen badau ez da berriz bueltatuko.

Hurrenguan beste inkesta bat egin behar badot etxekoak mariatuko ditut, dudarik gabe, ze gero apurua sartu jatanian ez didate laguntzarik ematen beste inora jun naizelako, eta arrazoia dake gainera!!

Bueno badirudi Lorian Rococo dela irabazlea baina ikusiko degu Lorena eta Nereak zer erabakitzen deben.

LORIAN ROCOCO (23)
GUROT (10)
AIENNE (8)
MUMA edo UMA (7)
KERA (5)

Neri dendaren argazkia geratzen jata zorretan. Umh! Itxura ona daka denda honek. Gainera ea taila handiak ere ekarriko dituzten galdetu diet eta baietz esan didate. Ni XL neska bat naiz.

Hemen azpian Quimble-lekin eukitako mezu trukea.

Neria:
--------------------
To: topper@quimble.com
Subject: ¿where are the other votes?

http://www.quimble.com/poll/view/758

I loose my votes!!! Where are they?

Thank you.

maite

Beraien erantzuna:
----------------
Sorry about that... it looks like all the counters didn't get updated in the transition. Your votes aren't lost though (they just aren't being displayed). I will work on this tomorrow afternoon (US, eastern time) and you should have them back displaying.

Again, sorry. It looks like there are a couple of isolated cases of this. It will be fixed. Thanks for your patience and I hope you, at least, like the new Quimble interface.

MUMA , LORIAN ROCOCO, AIENNE, KERA eta GUROT izan dira finalistak

Maite Rementeria 2006/02/09 08:49

Bueno Nerea, nere kontaktua, eta Lore, denda zabalduko daban eibartarra, oso pozik daude jasotako erantzunekin, bai horixe! Beraiek egin dute zerrenda guztitik aukeraketa. "AIENNE, MUMA edo UMA ta GUROT, popularrenak izen dialako. (Aienne 6 pertsonak aipatu dabe, Muma bik, Uma beste bik, ta Gurot beste bik). Eta KERA eta LORIAN ROCOCO be gustokuak izan diaz (boto 1 bakoitzak)."

Aipamen berezi batzuk egitia nahi izan debe. Hona hemen Nerearen hitzak:

Harrop's. Barria ta dana urtetzen jata pentsatzerakuan. Imaginau zelako txistiak eingo zezkuen... "Ez dakagula nahikua Corte Inglesakin ta oin Harrops be Eibarren!" Gainera "Harro" (Eibarren holako asko daoz) eta "Arropa" hitzekin eindakua. Oso ona!

Calbetown. Gustokua, baina denda kalez aldatzen badogu?

Earkiatxik. Kostau jata hori irakurtzia! Holan banatu dot, bestela ezin neban irakurri: Ear-kiah-chic = Toke ingles + KIAH (detergente) + chic. Ta holan banatzerakuan asko gustau jata...

Pop. Modernua dalako, baina deklinasino batzuk dakaz... 'jun zaitez Popera!'

Eman orain eman zure iritzia eta denda zabaltzen dabenian ipiniko degu hemen argazkia propaganda apur bat egin eta kartelian ze ipini deben erakusteko. Eskerrikasko danori!!!

Lagundu erropa denda batentzako izena asmatzen!

Maite Rementeria 2006/02/05 01:00

Asteburu honetan Maialenek ariketa polit bat jarri dit. Bere lagun batek erropa denda txiki bat zabaldu behar dabala eta izenaren bila dabiltzala. Oso ondo pasatu degu lagun artian izenak botatzen eta baztertzen.

Bota zuek ere zuen iritziak eta ostegunetik aurrera asmatu ditugun izenekin botazio moduko bat egingo degu. Zer iruditzen?

Dendaren ezaugarriak: Erropa denda txiki bat Eibarko erdigunean. Erropa emakumezkoentzako izango da, eta Londreseko Spitalfield merkatukoa eta Bartzelonako disenadore gazte batzuena izango da. Izena, hobe euskalduna bada, baina ez da derrigorrezkoa.

Hona hemen orain arte dauzkagun aukerak:

  • MUMA: Esateko erreza eta esanahirik euki ez arren Nueva Yorkeko MoMA-ren traza dakalako eta idatzita polita gelditzen dalako.
  • APROPOS: Oso eibartarra. Eta polita gelditu leike denda izen moduan: Aproposen erositakua da.
  • BEINKE: Hau be eibartarra edo bizkaitarra, ez dakigu oso ondo baina ondo ematen du belarrira.
  • DE-MONTRE: Frantzesez idatzitza daola emoten dau. Elegantia edo oso kutria?. Beste aukera bat.
  • AIENNE: Idatzita politxa geratzen da. Honek be frantzesa ematen dau, baina erreza da deklinatzeko.
  • LORIAN-ROCOCO: Hau broma moduan asi zan. Lorena da dendaren jabea eta horrekin hitz joko bat eginez. Oso sonoroa, baina denda baten izena baino disenatzaile baten izena ematen dau. 'Loreak mendian'en antz gehiegi?
  • BAPO: Doinu ona daka baina igual umien erropa denda batentzat hobeto?
  • KERA: Atzizki bat ere bada eta "estilo" esan nahi dabala esango nuke. Oso sonoroa da.

Animo!, kritikatu orain arte botatakoak eta proposatu berriak!

--------------

Hona hemen zuek proposatutakuak eta pribatuan iritsi jatazen beste batzuk:

  • LOREKUNDE: Lorena + Mendikute
  • INDIA: Munduko bazter bakarra erropa "modernoa" erabiltzen ez den lekua bait da.
  • ENIA, neria, modaenia, loraenia, loria.
  • UMA: Muma baino nahiago.
  • ETIAM
  • POP
  • NARENA: Lorena+rena. Lore+NARENA. Eta irudi grafikorako proposamena hemen
  • ANDERE: Kopiñari lehen "andere" deitzen omen zitzaion Eibarren. Toke femeninoa du eta galtzear dagoen berba bat errekuperatzeko modua ere izan zitekeen.
  • NAHIDON: sonoridade politta dauka, motza eta N horiek emakume ikutua ematen diote. Baina deklinatzerakoan konplikatu egitten da. Adibidez: "NAHIDON-era nixe niki bat erostera", zaila, ezta? Edo "NAHIDON-en erosi dot soinekoa hau".
  • MATUTXO'S: Lore Maturen ahizpa denez Matu ta ahizpa gaztea denez Matutxo. Kosmopolita tokea emateko 's. Izen erreza ez ahazteko.
  • GUROT
  • ZERNAHI: nahi duzun guztia denda horretan topatuko duzula adierazteko.
  • CALBETOWN
  • MATCH POINT
  • MODERNIA (aurrekoak ez dira euskaraz, baina hau bai, eibartar samarra gainera)
  • HARROP'S Harro+arropa+'s
  • BILUZIK
  • LOTSABAKO
  • KIRIKOLATZA
  • TOKE: Zerbait berezia duten erropak direlako.
  • DAISES: Da-is-es
  • NIYOI: Ni-Yo-I
  • EIBARTOWN, EIBAR CITY, EIBARFIELD, EIBAR HILL edo holako zeozer. Erropa mota kontutan eukita holako nahasketa bat egingo nuke nik.

Zine musikatua Elgetako Espaloian

Maite Rementeria 2006/01/25 18:45

Baneukan borboien argazki hori portadatik kentzeko gogoa baina aspaldian oso lanpetuta nabil eta ez dot ezertarako astirik hartzen. Idatzi barik geratu jata Magia ikuskizun bat ikustera jun eta magoak estenatokira atera ninduanian pasatu neban lotsa, idazten hasi eta gorri gorria jartzen naiz oraindik. Eta idatzi barik geratu jata baita zenbat gustatzen zaidan Oteiza eta zenbat gustatu zitzaidan "Otehitzari biraka".

Baina, berandu da hauekin bueltaka hasteko eta guazen datozenetara. Nik sekula ikusi ez dudan ikuskizun bat dago ostiral honetan Espaloian: Zine musikatua . Zinea, mutua zanian bezala, "Buster Keaton"en "El General" pelikula, zuzenenan pianoz lagunduta ikusentzuteko aukera izango da. Pianoan Medin Peiron eseriko da eta pelikularenak diren partituretaz aparte, berak konposatutako beste batzuk joko ditu.

Duela hilabete batzuk ezagutu neban Medin (zelako izan xelebrea, ezta?) Maialenen bitartez eta ez dut bere lana ezagutzen baina irrikitzen nago ostirala iristeko. Gainera Espaloikoek kriston "piano de cola" dotorea ekarriko dutela entzun dut.

------------------------------------
Buster Keaton-en "The General" , filma eta pianoa zuzenean Medin Peiron-en eskutik.
Noiz: urtarrilak 27, ostirala gaueko 22:30tan
Tokia: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia
--------------------------------------------

Medin Peiron eta bere lanari buruz informazio gehiago pdf honetan.

Zenbat parre egin dudan...

Maite Rementeria 2006/01/04 11:04

Ez dakit dakizuen Borboitarrek trukatutako argazki bat bidali debela medioetara Gabonak zoriontzeko. Hau da, photoshopekin sartu dituzte ume guztiak argazki horretan.

Hortik abiatuta jendeak kriston arte-lanak egin ditu. Hemen parre batzuk egiteko aukera.

Nik ere nere txapuzatxoa egin nahi izan dot CodeSyntaxeko kideekin. Zenbat parre egin dudan! Ez dakit Enekok hau barkatuko dian baina eske ez nakixan nun sartu!!

cODEsYNTAX