Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Bukatu da, bukatu da, ...

Bukatu da, bukatu da, ...

Maite Rementeria 2006/09/01 08:46

Baina ezin naiz kexatu zeren oporrak topera aprobetxatu ditut. Hala ere, gustora hartuko nuke beste hilabete, eta beste paga extra bat, eta Madeirara, edo Korsikara, edo Keniara, edo Islandiara jungo nintzateke. Edo eta "Via de la Plata" egingo nuke berriz ere, eta gustora gainera; eta oraingoan, seguru nao, hobeto portatuko zala nere gorputz alper hau!

Ez naiz hemen luzatuko etapak, eta anekdotak eta gomendioak ematen. Nik informazio gehiena web honetatik eta "Via de la Plata" izeneko gidatik hartu dot eta nahikoak dira abiatzeko. Norbaiti "Santiago bidea" egiteak tiratzen badio, baina aglomerazioak ez baditu gogoko (hau zan nere kasua), "Via de la Plata" egitea gomendatzen diot.

Ahizpa eta biok, Zamoratik Santiagora doan zatia egin dugu abuztuan. Ez dugu batere berorik pasatu. Bidea ondo markatuta dago, ez dabil apenas jenderik eta guk aurkitu ditugun alberge guztiak, oso ondo zeuden.

Azkenian erosi dot kamara digitala eta hasi naiz flikerren saltzeatzen. Hemen oporretako erretratu batzuk.

etiketak:
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2006/09/02 20:33

Oso argazki politak, Maite! Inbertsio ona egin duzu, denon gozamenerako. Ondo hasi ikasturtea!

Patxi
Patxi dio:
2006/09/04 03:58

Nik ere egin det bidaia zoragarria, argazkiei begira.

Luze xamarra egin zait, hori bai, argazki asko eserialdi baterako, baina tarteka azaltzen zan guapetona baten argazkia, aulkian zutiarazten ninduena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: