Sevillara noa Twitter eta GPS batekin
Sevillara noa Aste Santuko oporretan. Sevillatik irten eta 10 etapa egingo ditugu Agur, nere ahizpa eta biok, Meridaraino Ruta de la Plata deritzon oinezko bidean. Iazko udan Zamora Santiago egin genduan eta hain izan zan esperientzia polita aurten errepikatzia pentsatu degula.
GPS bat eramango dot gero bide osoa Tagzanian sartzeko, kamara digitala eta nere asmoa Twitterrekin posta zerrenda moduko bat osatzea bazan ere berandu ibili naiz eta ez dit lagun-sarea osatzeko astirik eman.
Hala ere, hor eskuman leihotxo bat pegatu degu eta teorian hor aterako dira egunero SMS bidez idatziko ditudan kronikatxoak. Tira! Ea zer ateratzen dan.
Sera maravilloso viajar hasta M....
Ya. Hau ez doa oso ondo oraingoarekin, baina, es que Sevillarekin lotuta ateratzen zaidan bakarra no me hace naa de naa, esa de "la lluv.. en Sev.."
Jajajaja..... Asin que Txatina/as, ondo ondo pasa... ni zuen zain con la wine bottle ready....
Muak!