Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Lagundu erropa denda batentzako izena asmatzen!

Lagundu erropa denda batentzako izena asmatzen!

Maite Rementeria 2006/02/05 01:00

Asteburu honetan Maialenek ariketa polit bat jarri dit. Bere lagun batek erropa denda txiki bat zabaldu behar dabala eta izenaren bila dabiltzala. Oso ondo pasatu degu lagun artian izenak botatzen eta baztertzen.

Bota zuek ere zuen iritziak eta ostegunetik aurrera asmatu ditugun izenekin botazio moduko bat egingo degu. Zer iruditzen?

Dendaren ezaugarriak: Erropa denda txiki bat Eibarko erdigunean. Erropa emakumezkoentzako izango da, eta Londreseko Spitalfield merkatukoa eta Bartzelonako disenadore gazte batzuena izango da. Izena, hobe euskalduna bada, baina ez da derrigorrezkoa.

Hona hemen orain arte dauzkagun aukerak:

  • MUMA: Esateko erreza eta esanahirik euki ez arren Nueva Yorkeko MoMA-ren traza dakalako eta idatzita polita gelditzen dalako.
  • APROPOS: Oso eibartarra. Eta polita gelditu leike denda izen moduan: Aproposen erositakua da.
  • BEINKE: Hau be eibartarra edo bizkaitarra, ez dakigu oso ondo baina ondo ematen du belarrira.
  • DE-MONTRE: Frantzesez idatzitza daola emoten dau. Elegantia edo oso kutria?. Beste aukera bat.
  • AIENNE: Idatzita politxa geratzen da. Honek be frantzesa ematen dau, baina erreza da deklinatzeko.
  • LORIAN-ROCOCO: Hau broma moduan asi zan. Lorena da dendaren jabea eta horrekin hitz joko bat eginez. Oso sonoroa, baina denda baten izena baino disenatzaile baten izena ematen dau. 'Loreak mendian'en antz gehiegi?
  • BAPO: Doinu ona daka baina igual umien erropa denda batentzat hobeto?
  • KERA: Atzizki bat ere bada eta "estilo" esan nahi dabala esango nuke. Oso sonoroa da.

Animo!, kritikatu orain arte botatakoak eta proposatu berriak!

--------------

Hona hemen zuek proposatutakuak eta pribatuan iritsi jatazen beste batzuk:

  • LOREKUNDE: Lorena + Mendikute
  • INDIA: Munduko bazter bakarra erropa "modernoa" erabiltzen ez den lekua bait da.
  • ENIA, neria, modaenia, loraenia, loria.
  • UMA: Muma baino nahiago.
  • ETIAM
  • POP
  • NARENA: Lorena+rena. Lore+NARENA. Eta irudi grafikorako proposamena hemen
  • ANDERE: Kopiñari lehen "andere" deitzen omen zitzaion Eibarren. Toke femeninoa du eta galtzear dagoen berba bat errekuperatzeko modua ere izan zitekeen.
  • NAHIDON: sonoridade politta dauka, motza eta N horiek emakume ikutua ematen diote. Baina deklinatzerakoan konplikatu egitten da. Adibidez: "NAHIDON-era nixe niki bat erostera", zaila, ezta? Edo "NAHIDON-en erosi dot soinekoa hau".
  • MATUTXO'S: Lore Maturen ahizpa denez Matu ta ahizpa gaztea denez Matutxo. Kosmopolita tokea emateko 's. Izen erreza ez ahazteko.
  • GUROT
  • ZERNAHI: nahi duzun guztia denda horretan topatuko duzula adierazteko.
  • CALBETOWN
  • MATCH POINT
  • MODERNIA (aurrekoak ez dira euskaraz, baina hau bai, eibartar samarra gainera)
  • HARROP'S Harro+arropa+'s
  • BILUZIK
  • LOTSABAKO
  • KIRIKOLATZA
  • TOKE: Zerbait berezia duten erropak direlako.
  • DAISES: Da-is-es
  • NIYOI: Ni-Yo-I
  • EIBARTOWN, EIBAR CITY, EIBARFIELD, EIBAR HILL edo holako zeozer. Erropa mota kontutan eukita holako nahasketa bat egingo nuke nik.
etiketak: beste kontu batzuk
Josu
Josu dio:
2006/02/07 16:45

Aienne gustau jate gehien. Gurot ona da.

Josu Jon
Josu Jon dio:
2006/02/07 16:39

Nik BILUZIK jarriko nioke dendari.

Julen
Julen dio:
2006/02/07 12:14

Gurot

Juan Luis
Juan Luis dio:
2006/02/07 11:46

Aienne: chic euskalduna

e-txaso
e-txaso dio:
2006/02/07 13:40

Mmmm... "izen erreza ez ahazteko izateaz" gain, komeni da ikasteko erreza izatea, ez? Neri UMA gustatzen jata, Bilbon LULA zabaldu zutenean gustau jatan bezala. Sonoridade polita du, eta ez da ikasteko zaila... erosoa da. Bestela AIENE, n batez edo biz.

(geratu inbiaga!!)

fran
fran dio:
2006/02/07 12:35

Aienerentzat nere botua. Baina barre pixkat egiteko ez zen gaizki egongo: Earkiatxik!

matx
matx dio:
2006/02/07 14:11

Aupa danori. Merci berriz ere Maiteri honetan ere bere blogagaitxik. Eta merci danori kolaboraziñuagaitxik.

Nere botua: Lorena bera imajinatzen dot Apropos izena esaten eta asko gustatzen jata. "Aproposen rebajetan daoz?"

Halere asko gustatzen jata M hizkixa: Uma.

Ezin bati bakarrik botau...jiji.

Matuk uste dot beste proposamen bat dakala: azeituna!!Cómo desvariamos...

Joseba
Joseba dio:
2006/02/07 14:10

ZERNAHI, nahi duzun guztia denda horretan topatuko duzula adierazteko. Baina proposatutako gehienak ere oso politak dira

Kepa Diegez
Kepa Diegez dio:
2006/02/07 16:31

Hona hemen nire ekarpena: Londresen Harrod's eta Eibarren Harrop's, hau da, Harro+arropa+'s

Luistxo
Luistxo dio:
2006/02/07 14:36

  • Calbetown
  • Match Point
  • Modernia (aurrekoak ez dira euskaraz, baina hau bai, eibartar samarra gainera)
Lorenkute
Lorenkute dio:
2006/02/06 19:18

Lorena + Mendikute = Lorenkute

Diodo
Diodo dio:
2006/12/01 20:15

Duda barik AIENNE edo KERA.

aio

oxi
oxi dio:
2006/02/06 18:54

uyyyy izena jartzea oso oso zaila iruditzen zait, beraz, soilik nire iritzia ematera noa, duda izpirik gabe gehien gustatu zaidana muma izan da.

etxekalte
etxekalte dio:
2006/02/07 17:20

"LOTSABAKO" edo bestela "KIRIKOLATZA"

julk
julk dio:
2006/02/07 17:43

ez jarri erropa dendarik,

hobe da perikitoak eta dordokak saltzea ta.

oihane
oihane dio:
2006/02/07 17:58

Inkesta internet bidez eiteko aukera: http://www.dpolls.com (baino 7 erantzun bakarrik uzten dau) http://quimble.com Gainera blogean sar daitezke.

Neuri AIENNE ta MUMA gustatu zaizkit

Superbai
Superbai dio:
2006/02/07 18:47

Arrasaten, badago Beinke izeneko arropa denda...

Izen polita zen, polita zen, Beinke!

txina
txina dio:
2006/02/07 20:38

BAPO ezzzzzzzzzz, beno niri etortzen zait burura jatetxe bat, "bapo afaldu dugu...", LULA gustatzen zait eta horrekin LILU(RA), eta beste bat APROPOS,...

Patxi
Patxi dio:
2006/02/08 02:52

Nere aukeraren aldeko arrazoiak:

Pop

  1. Esaten errexa. oso errexa. 2. gogoratzen errexagoa. 3. Graziosoa. Esan bi edo hiru aldiz "pop" Goazen Pop-era, Pop-en erosi dezu?

Parregurea sortzen du, jolasa da, atsegina da.

  1. Pop edozer izan daiteke. Musikarekin erlazionatutako hitza ere bada, hala ere. Dendak ez du musika saltzen, beste zerbait erakusten du, baina hondar batek musika gogorarazten dizu, baita ere.
  2. Pop(a). Ipurdia. borobila, biguna, erakargarria. Sexu estalia publizisten erakargarri kuttunenetakoa da.

Bi ipurdi borobil dendaren atarian, bua!

&. Bai, beste esakera hori ere gogorarazi lezake, baina horrek ere gogoraerreza bihurtzen du denda.

Bestela, neri DEMON-TRE asko gustatzen zait.

Iñigoren mezu hau kontutan hartu:

Izenean izana

pikuxar
pikuxar dio:
2006/02/08 15:47

Beinke jada existitzen da, Arrasaten dago.

may
may dio:
2006/02/16 00:46

Aukeran KERA, MUMA edo AIENNE.

Dena den horra beste proposamen bat: LORE Lorena - Lore.

Patxi
Patxi dio:
2006/02/07 02:36

Pop

Gabri
Gabri dio:
2006/02/07 11:11

Lore Maturen ahizpa denez Matu ta ahizpa gaztea denez Matutxo. Kosmopolita tokea emateko 's. Izen erreza ez ahazteko

Jozulin
Jozulin dio:
2006/02/06 20:37

Hona nire aukerak, berdintsuak denak baina...: enia, neria, modaenia, loraenia, loria.

biribil
biribil dio:
2006/02/06 22:02

muma baino uma nahiago

Sergio
Sergio dio:
2006/02/06 20:16

INDIA

Munduko bazter bakarra erropa "modernoa" erabiltzen ez den lekua bait da.

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/02/06 20:24

Oso paristarra eta euskalduna aldi berean. Horixe neure botoa.

Imamon
Imamon dio:
2006/02/07 00:59

Badago Arrasate Beinke izeneko arropa denda bat. Nik ez nuke hau erabiliko, agian erregistratuta egongo da.

Sare
Sare dio:
2006/02/07 02:31

Nik hoietatik KERA esango nuke. BAPO, APROPOS eta DE-MONTRE ez nituen erabiliko, ez zaizkit "belarri onetik" sartu.

ETIAM ere gustatzen zait...nahiz ta pixkat zaila izan ahoskatzeko.

Iaki
Iaki dio:
2006/02/06 23:48

LORIAN ROCOCO. Sonetan dau oso ondo. Diseinatzaile famatu bat ematen du. Nire aukera hori da:

lorian roCOCO (CHANEL)

newton
newton dio:
2006/02/07 00:15

Nik Apropos aukeratuko nuke ;D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: