Lotsagarria euskararen tratamendua BilbaoLive-en
Euskararen presentzia lotsagarria izan zela esatera nindoan baina, keba, ez zen lotsagarri ere izan, ZERO izan bait zen presentzia. Zapatuan egon nitzan eta izugarri gustatu zitzaidan bai lekua, taldiak eta antolaketa. Datorren urtian errepikatzeko asmoa dutela entzun dot eta asko poztuko naiz baina ea datorren urtian BilboLive deitzen dioten eta euskeraren erabilera duinago bat egiten duten.
Beren weba elebidun egiteaz arduratu dira baina hortik aurrera ezebez. Musikari bakar batek ere ez zeban ez "Gabon" eta ez "eskerrikasko" esan eta kartel guztiak erdera hutsean zeuden.
Baina antolaketa bikaina iruditu zitzaidan. Kotxea behean laga eta minutu bakar bat itxaron barik Kobetamendira igo gintuzten autobusez. Itzal gutxi baina ingurune bikaina tipo honetako jaialdi bat egiteko. Ez nekien Bilbotik hain hurbil hainbeste bedar aurki zitekeenik!! Goian ere dena oso ondo antolatuta. Hori bai, aukeran, komun gutxi.
Iritisi eta El inquilino Comunista ari zan jotzen. Aspaldian pista galdua nion talde honi baina zuzeneko indartsua egin zuten. Geratu barik zebilen bajista hark entretenituta mantendu gintuen kontzertu osoan.
Eta gero Pretenders. Bua, ze dotorea dan emakume hau!. Chrissie Hynde. 55 urte ditu eta ikusi egin behar da nola mugitzen dan eskenatokian! eta nola geratzen zaizkion bakeroak! Betiko kantuak, baina benetan gustora ikusi naban kontzertua.
Los Planetas gero. Lehen aldiz ikusi nituenean munduko talderik sosoena zela erabaki nuen eta zapatuko kontzertuan konfirmatuta geratu zan. Ze sosoak diren zuzenian! Gainera, "Un buen día", gehien gustatzen jatan kantua Anartzekin berbetan nengoela jo zeben eta galdu egin naban. Lastima!
Ariel Rot eta Andres Calamaro ondoren. Besterik gabe. Exerita ikusi genituen "Placebo"rentzako indarrak gorde nahian. Tabernetan hainbeste aldiz jartzen dituzten "hit" guzti horiek entzun genituen. Ez nekien hainbeste kantu ezagun zituztela!
Eta Placeboren txanda. Kartelburuak ziren eta merezitako tokia zela argi laga zeben. Argiak eta eskenatokia oso oso bistoso, eta zuzeneko benetan indartsua hiru mutil hauek egin zutena. Oraingoan ere bajista hanka luzeari begira eman naban kontzertu erdia baino gehiago.
Eta Rinocerose osorik ikusteko indarrik gabe geratu ginen. 3-4 kantu eta etxera. "Rinoceros dantzarako taldea da eta nere hankek ezin zeben gehiago. Abuztuan "La Ruta de la Platara" juteko behar ditut oinok eta datorren astian Bennicasinera nixe. Umh, Pixies!
Calamaro-k "ehkarrikahko" esan zaban barren! jeje
Ba guk sarreran euskaraz galdetu genion antolaketako tipo bati, ta euskaraz erantzun. Tabernetan ere euskaraz eskatu gendun (badakit, "bi kaña" ez da zaila entenditzen). Hortik aurrera... ba egia esan ez nintzan fijau. Baina Bilbo edo Bilbao da euskaraz zuzena??? Uste dut Bilbao esan zutela azkenean... bueno, berdin da.
Neri ere antolaketa ona iruditu jatan, lehenengo aldia izateko danak kontrolauta ematen zuen. Autobusena oso ondo, azkar eta eroso, bueltarako ere. Ta bueno, guk Calamaro ETA ROT disfrutau genituen gehien, zelan ez. Zelako gitarrista ona dan Rot, ezta? Zoritxarrez, larunbatean ez zuen luzitzeko aukera asko eduki. Ta Calamaroren abesti baztuk... ufff. Ideia bat egiteko, pentsau Ruperrek Berandu dabiltza Antzokian jotzen duenean... ba parezido jeje. Pretenders, bai, zoragarri. Ze indarra, ze presentzia dakan la Hynde! Yo quiero ser así de mayor :)