MUMA , LORIAN ROCOCO, AIENNE, KERA eta GUROT izan dira finalistak
Bueno Nerea, nere kontaktua, eta Lore, denda zabalduko daban eibartarra, oso pozik daude jasotako erantzunekin, bai horixe! Beraiek egin dute zerrenda guztitik aukeraketa. "AIENNE, MUMA edo UMA ta GUROT, popularrenak izen dialako. (Aienne 6 pertsonak aipatu dabe, Muma bik, Uma beste bik, ta Gurot beste bik). Eta KERA eta LORIAN ROCOCO be gustokuak izan diaz (boto 1 bakoitzak)."
Aipamen berezi batzuk egitia nahi izan debe. Hona hemen Nerearen hitzak:
Harrop's. Barria ta dana urtetzen jata pentsatzerakuan. Imaginau zelako txistiak eingo zezkuen... "Ez dakagula nahikua Corte Inglesakin ta oin Harrops be Eibarren!" Gainera "Harro" (Eibarren holako asko daoz) eta "Arropa" hitzekin eindakua. Oso ona!
Calbetown. Gustokua, baina denda kalez aldatzen badogu?
Earkiatxik. Kostau jata hori irakurtzia! Holan banatu dot, bestela ezin neban irakurri: Ear-kiah-chic = Toke ingles + KIAH (detergente) + chic. Ta holan banatzerakuan asko gustau jata...
Pop. Modernua dalako, baina deklinasino batzuk dakaz... 'jun zaitez Popera!'
Eman orain eman zure iritzia eta denda zabaltzen dabenian ipiniko degu hemen argazkia propaganda apur bat egin eta kartelian ze ipini deben erakusteko. Eskerrikasko danori!!!
Bozketa sistema polita, Quimble horrena, blog mezu batean sartzeko. Eta gainera, DOAN! hau ez da EITB zerbitzu publikoa, ez da SMSrik pagatu behar!