Pearl Jam
Gaur Pearl Jam-en kontzertua Madriden. Inbidixa haundi haundia diet zapatuan Gasteizen egon ziren guztiei. Kontzertu mundiala izan omen zen. 2 ordu pasa, abesti zahar asko ... Andoni anaiaren eta lagun biren kronika entzun dot eta biek jarri didate oilo-ipurdia.
Pearl Jam-ek Aiala gogora erazten dit. Eta Eskoriatzan egin genduan parranda hura, eta egin genitxuan dantzak. Ezagutzen zuen ahotsik sensualena zela zioen Aialak abeslariari buruz. Eta ze polita izan zitekeen sukaldatzen ari zinela, salan horrela tarareatzen zuen norbait eukitzia. Aiala sukaldari oso ona da.
Behin euki dot istripua kotxian eta Pearl Jam entzuten nijoan. Afari bat euki naban aste barruan Eskoriatzan eta Guardia Zibilaren kontrola zegoen Oñatiko rotondan. Hain ipini nintzen kontentu geratu ez nindutenian! Bolumena igo eta aurrera nixela edurra hasi zan mara-mara. Grabatuta dakat irudi hura nere buruan: edur maluta haiek kristalaren kontra Pearl Jam entzuten.
Plaentxiko bariantea baino lehen dagoen kurba handi hori belozidade larregikin hartu naban eta kotxeak laban egin zidan. Bazterra jo lehenengo eta beste karrilera gero. Eskerrak inor ez zebilen! Berriz zuzendu eta geratu ere egin barik aurrera segitu naban. Bihotza lasaitu zanian, musika berriz igo eta etxeraino. Han ikusi nituan kotxeak zeuzkan, eta oraindik dauzkan, marra eta txapa zulo guztiak. Bat eskumaldeko pieza bakoitzeko. Baina ni behintzat onik!
Amets egiten ere oso ondo pasatzen dudanez. Asteleheneian Parisen jotzen dau Pearl Jam-ek. Tren azkarrean jun, asteburua Parisen pasa, asteleheneian kontzertua ikusi eta martitzenian lanera. Ummmh! Zein dator nerekin?
Argazkia Gasteizen ateratakoa da eta berain web ofizialetik hartu dot.
Kontatu gehiago!