Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Eibar: margolaritza ikastaroak Kulturalean

Arrate Kultur Elkartea 2006/09/13 23:42

Urtero bezala, margolaritza ikastaroak antolatu dira Arrate Kultur Elkartean.

Urriaren 3an, asteartea, hasiera emango diote Arrate Kultur Elkarteko Margolaritza eskolako ikastaroei.

Astean bi egunetan, astearte eta ostegunetan, eta ordutegi ezberdinetan, arratsaldeko 16:30etatik - 18:30etara edo 19:00tik - 21:00etara eskeiniko dira ikastaroak Arrate Kultur Elkartean interesatuta dauden guztientzat.

Irakaslea Elixabet Eguren margolari eibartarra izango da.

Interesatuak izena emateko edo edozein argitasunerako 943.200.580 telefonora deitu dezakete eta utzi mezua edo e-postaz gurekin kontaktuan jarri: arrate.kultu@eibar.org helbidean.

Jose Luis Irigoien - Jordania Argazki Erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2006/09/09 19:49

Uda ostean zabaldu zen aktibitatea Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan Alberto Ormaetxearen omenez egindako argazki erakusketarekin .

Arrate egunean Irailak 8an beste argazki erakusketa bat zabaldu da Topalekuan. Oraingoan Jose Luis Irigoien argazkilari santurtziarrarena. Arratsaldeko 19:00etan inauguratu zen eta irailaren 17arte egongo da irekita.

Jordania da erakusketaren izenburua eta herrialde horretan egindako 85 argazki daude erakusgai Topalekuan, zuri eta beltzez, baryta papera eta seleniumekin biratuak.

Jose Luis Irigoienen blogean ikus daitezke Jordania bildumako argazki batzuk. Zehazki hemen .

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Jose Luis Irigoien argazkilariak blog interesgarri bat dauka Eibar.org blog komunitatean: www.eibar.org/blogak/irigoien

Alberto Ormaetxea - Omenaldiaren erakusketa

Arrate Kultur Elkartea 2006/08/30 16:35

Gaur, abuztuak 30, Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan arratsaldeko 19:00etan inauguratzen da Alberto Ormaetxearen Omenaldia izeneko erakusketa. Denok gonbidatuta zaudete.

Jose Antonio Rementeria eta Nestor Basterretxea izan dira omenaldiaren erakusketa aurkeztu dutenek eta antolaketan Jose Valderrey argazkilariak egindako lana eskertu dute biek.

Honela zioen DV-ko albistean :

La plataforma que se ha ocupado del homenaje a Alberto Ormaetxea ha organizado también una exposición que puede visitarse desde ayer en la sala de exposiciones de Topaleku Arrate.

La muestra hace referencia al personaje eibarrés en su faceta deportiva y social con fotos de alineaciones de la Real Sociedad y Eibar.

La colaboración de los numerosos amigos de Alberto Ormaetxea así como de sus familiares ha sido considerable. Ellos se han encargado de suministrar a los organizadores de la exposición numerosos datos y también cuadros en los que aparece el eibarrés Alberto Ormaetxea.

La plataforma organizadora de este memorial también quiere agradecer la colaboración y ayuda prestada por José Valderrey, fotógrafo eibarrés con una amplia experiencia en la organización de exposiciones fotográficas.

Se trata de una gran oportunidad de recordar por un momento la figura de Alberto Ormaetxea. Muchos aficionados al fútbol y eibarreses en general van a encontrar interesante la exposición.

Eta El Correon egunkarian

esta muestra recoge distintos momentos en la vida de Alberto Ormaetxea y en la misma se contrasta la evolución existente tanto a nivel social como futbolístico».

Los que se acerquen hasta el Topaleku eibarrés podrán contemplar más de cuarenta fotografías que han sido cedidas por la familia de Ormaetxea, por sus amigos eibarreses de toda la vida y por muchos otros conocidos del técnico de la Real Sociedad. "Gracias a la familia y amigos se ha podido montar esta muestra. También queremos agradecer el esfuerzo y colaboración de José Valderrey, fotógrafo y técnico contrastado en montaje de exposiciones fotográficas", precisó José Antonio Rementería durante la presentación de la exposición.

Alberto Ormaetxearen Omenaldirako prestatu den erakusketa irailaren 5arte egongo da zabalik.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Argazkiak: DV eta El Mundo

Fernando Muniozguren hil da

Arrate Kultur Elkartea 2006/07/11 13:43

Fernando Muniozguren Urkiola filosofian lizentziatua (Vincenneseko Unibertsitatea) zen. Irakaskuntzan hasi zen eta lan horretan amaitu du bere ibilbidea. Tartean, hogei urtez Eibarko Udaleko euskara arduraduna izan da. Euskeraren alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete du.

Arrate Kultur Elkartearen aro berrian zerikusi handia izan zuen Fernandok. Elkartea desagertzear zegoenean bultzakada handia eman zion Arrate Elkarteari eta bertatik ekimen berriak bultzatu zituen. Euskalgintza eta kultur arloan makina bat proposamen eta bide berri jorratutakoa dugu. Badihardugu, eta kitto eta Txaparro euskara elkarteen sortzaile eta bultzatzaile izan genuen eta hainbat hedabidetan laguntzaile.

Bere lanorduez aparte, euskara eta euskal kulturaren alde hamaika lan egindakoa dugu Fernando. Bere artikuluak irakurrita, berehala konturatzen ginen zein pentsaera aberats eta sakonekoa genuen Fernando Muniozguren.

Arrate Kultur Elkarteak Fernandori zapatuan arratsaldeko 19.00etan Txantxazelaixan egingo zaion omenaldi ekitaldiarekin bat egiten dugu eta bertan parte hartzera animatzen dugu.

ESKERRIK ASKO FERNANDO

KULTURA ZENDUN ZEURE
ASMO NAGUSIA
BERORRI EUTSI ZENTZAN
ESKAINIZ BIZIA
ARLO ASKOTAN DUZU
EREIN TA HAZIA
ETA KITTO, ARRATE….
ZERRENDA LUZIA
ESKERTZEKUA DA BAI
ZUK ERAKUTSIA


Arrate Kultur Elkartia

Jean Bordaxar eta zuberoako kantak. Argazkiak

Arrate Kultur Elkartea 2006/06/13 23:20

Euskal jaian izandako ekitaldiaren argazki batzuk:

Hiru kantari zuberotarrak Eibarko Untzagako karparen eszenategian

Jean Bordexar eta taldea Eibarko Euskal Jaian

Jendea pozik txaloka

Jean Bordexar eta taldea Eibarko Euskal Jaian

Jende asko bildu zen kantaldia entzuteko

Jean Bordexar eta taldea Eibarko Euskal Jaian

Ekitaldia bukatu ondoren lagunekin

Jean Bordexar eta taldea Eibarko Euskal Jaian

Jean Bordexar eta taldea Eibarko Euskal Jaian

Mila esker eta beste bat arte!!

Emakumeak eta bake prozesua

Arrate Kultur Elkartea 2006/06/13 13:51

Eibarko emakume independienteen talde batek bi hitzaldi antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteko lokaletan:

  • Gaur, ekainak 13, arratsaldeko 19:00etan. Itziar Fernandez: "Mujeres y conflicto político aquí y en el mundo" hitzaldiarekin
  • Bihar, ekainak 14, arratsaldeko 19:00etan. Asun Urbieta, Plazandreok plataformakoa: "La participación de las mujeres en la resolución de conflictos" hitzaldiarekin.

Egunkarietan jasotakoa:

Un grupo de mujeres independientes de Eibar ha organizado un ciclo de dos charlas, que se celebran hoy y mañana, en torno a las mujeres y el proceso de paz que vive el pueblo vasco. La primera conferencia se celebra hoy con la participación de Itziar Fernández, integrante del Foro de Debate. Será a las 19.00 horas en los locales de la Arrate Kultur Elkartea, en la calle Zuloagatarren. El tema de la charla será Mujeres y conflicto político aquí y en el mundo.

Este ciclo celebra su segunda cita mañana con la participación de Asun Urbieta, componente de Plazandreok. La participación de las mujeres en la resolución de los conflictos será el tema de su charla, que se celebrará también a las 19.00 horas en los locales de la Kultu.

El proceso de paz que se vive en estos meses ofrece multitud de perspectivas y un grupo de mujeres eibarresas ha puesto sobre la mesa la participación de la mujer en este desarrollo. Para ello, han organizado este ciclo de dos conferencias que tratará de desgranar distintos aspectos del papel que la mujer puede adoptar ante la situación política que se vive. Por ello, las dos conferencias son abiertas y se invita a acudir a toda la ciudadanía.

Para ello contarán con Itziar Fernández, que ha participado en diversas reuniones y movilizaciones sobre este tema, y Asun Urbieta, componente de la plataforma política de mujeres Plazandreok.

DV-n eta El Correon

Euskal Jaia: "A Capella" , Zuberotar kantariak

Arrate Kultur Elkartea 2006/05/25 23:51

Martxan da 41. Euskal Jaia Eibarren : Nazioarteko ezpata-dantzak jaialdia, kantu-emanaldi eta kantu-afaria, eta Tapia eta Leturiaren erromeriarekin gozatzeko aukera izango da maiatzeko azken asteburuan.

Eibarko Klub Deportiboak antolatu du Euskal Jaiaren ekitaldi berri hau, Arrate Kultur Elkartea, Etakitto, Eibarko Udala, Eibarko artisau elkartea eta bestelako laguntzarekin.

Ostiralean, Maiatzak 26, gaueko 22:30etan Untzagako plazako karpan: "A capella" Zuberotar kantarien emanaldia, Untzagako karpan. Jean Bordaxar eta bere lagunen ahotsak entzuteko aukera.

  • Jean-Pierre (Ttuttu) Luro : Sopranoa
  • Jean Noel Pinque : Tenorea
  • Jean Bordaxar : Baritona
  • Robert Larrandaburu : Baxua

Sarrera doakoa izango da.

Informazio gehiago Euskal Kultur Erakundean

Koldo Badillo: Colores de Navarra

Arrate Kultur Elkartea 2006/05/07 13:33

Eibarko Klub Deportiboak, Arrate Kultur Elkartearen laguntzarekin urtero antolatzen duen Argazkilaritza Maiatzean ekimenaren barnean Koldo Badillo argazkilariaren Los Colores de Navarra izeneko argazki erakusketa zabaldu zen ostiralean Topaleku aretoan.

Urte bateko lanaren laburpena erakusgai naturaren, Nafarroako naturaren, kolorearen indarra isladatzen duen erakusketa ikusgarria dugu egun hauetan Topalekuan.

Izen bereko liburua Los colores de Navarra argitaratu du Koldo Badillok eta salgai dago erakusketan.

Argazki zoragarriak eta jende ugari inaugurazioan. Egun berean bere erakusketa inauguratu zuen Jose Juan Gurrutxaga argazkilaria, esate baterako (Beheko argazkian biak elkar ondoan ageri dira)

Argazkilaritza maiatzean. Los colores de Navarra

Argazkilaritza maiatzean: Koldo Badillo eta Jose Juan  Gurrutxaga

Gaur egun Iruñan bizi den Koldo Badillo argazkilari orduñatarraren Los colores de Navarra erakusketa maiatzaren 14arte egongo da zabalik.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Eguen Zuri Sariak

Arrate Kultur Elkartea 2006/05/06 20:20

Eguen Zuri Argazki Lehiaketa

Joan zen ostegunean maiatzaren 4a, arratsaldeko 19:00etan IX EGUEN ZURI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA egin zen.

IX. edizio honen saridunak, honako hauek izan dira:

  • Lehen Saria: Jose Luis Martinez
  • Bigarren Saria: Felix Morquecho
  • Hirugarren Saria ex-equo: Jon Cazenave eta Jose Luis Irigoien

Epaimahairen burua Jose Valderrey argazkilaria izan zen.

Eguen Zuri Argazki Lehiaketa

Josu Okina: Erakusketa Topaleku aretoan

Arrate Kultur Elkartea 2006/04/07 20:26

Gaur, apirilak 7a, Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan arratsaldeko 19:00etan inauguratzen da Josu Okina margolariaren erakusketa. Denok gonbidatuta zaudete.

Honela zioen Okinak berak duela gutxi:

Umetan hasi nintzen marrazten nire aita zenarekin Jesus Okina, tailagile eta Bergarako Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea.

Gerora, Bilboko berreginen Museoan, Manuel Balsarekin marrazten jardun nuen, baita Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, modelo bizia marraztu eta pintatuz.

Urte batzuk daroatzat, nire osaba den Migel Okina pintorearen ondoan, olioz pintatzen. Erakuzketa askotan parte hartu dut bergarako pintoreekin batera, baita 1992an Ortonovo (italia) egin zen erakusketan. Bakarka, Bergara (kultur etxean eta Nahikarin), Azpeitia eta Oñatin egin ditut.

Ilustratzaile lanetan ere jarduna naiz: Fernando plaentziarra, Egan-egan, Bergara aldeko hiztegia, Eskualdeko euskakararen akatzak, e.a. Baita Berrigaran (herriko astekaria) Bost urte inguru egin ditut Tira, txiste, irudi e.a. egiten..

Okina margolari bergaratarraren azken lanen erakusketa apirilaren 17arte egongo da zabalik.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak