Josu Okina: Erakusketa Topaleku aretoan
Gaur, apirilak 7a, Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan arratsaldeko 19:00etan inauguratzen da Josu Okina margolariaren erakusketa. Denok gonbidatuta zaudete.
Honela zioen Okinak berak duela gutxi:
Umetan hasi nintzen marrazten nire aita zenarekin Jesus Okina, tailagile eta Bergarako Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea.
Gerora, Bilboko berreginen Museoan, Manuel Balsarekin marrazten jardun nuen, baita Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, modelo bizia marraztu eta pintatuz.
Urte batzuk daroatzat, nire osaba den Migel Okina pintorearen ondoan, olioz pintatzen. Erakuzketa askotan parte hartu dut bergarako pintoreekin batera, baita 1992an Ortonovo (italia) egin zen erakusketan. Bakarka, Bergara (kultur etxean eta Nahikarin), Azpeitia eta Oñatin egin ditut.
Ilustratzaile lanetan ere jarduna naiz: Fernando plaentziarra, Egan-egan, Bergara aldeko hiztegia, Eskualdeko euskakararen akatzak, e.a. Baita Berrigaran (herriko astekaria) Bost urte inguru egin ditut Tira, txiste, irudi e.a. egiten..
Okina margolari bergaratarraren azken lanen erakusketa apirilaren 17arte egongo da zabalik.
Erakusketa orduak honako hauek dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara