Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Koldo Badillo: Colores de Navarra

Koldo Badillo: Colores de Navarra

Arrate Kultur Elkartea 2006/05/07 13:33

Eibarko Klub Deportiboak, Arrate Kultur Elkartearen laguntzarekin urtero antolatzen duen Argazkilaritza Maiatzean ekimenaren barnean Koldo Badillo argazkilariaren Los Colores de Navarra izeneko argazki erakusketa zabaldu zen ostiralean Topaleku aretoan.

Urte bateko lanaren laburpena erakusgai naturaren, Nafarroako naturaren, kolorearen indarra isladatzen duen erakusketa ikusgarria dugu egun hauetan Topalekuan.

Izen bereko liburua Los colores de Navarra argitaratu du Koldo Badillok eta salgai dago erakusketan.

Argazki zoragarriak eta jende ugari inaugurazioan. Egun berean bere erakusketa inauguratu zuen Jose Juan Gurrutxaga argazkilaria, esate baterako (Beheko argazkian biak elkar ondoan ageri dira)

Argazkilaritza maiatzean. Los colores de Navarra

Argazkilaritza maiatzean: Koldo Badillo eta Jose Juan  Gurrutxaga

Gaur egun Iruñan bizi den Koldo Badillo argazkilari orduñatarraren Los colores de Navarra erakusketa maiatzaren 14arte egongo da zabalik.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
etiketak: Topaleku
Luistxo
Luistxo dio:
2006/05/08 12:00

Colores edo colours of Navarre... baina Nafarroako hizkuntzekin oso errespetuzkoa ez dirudi aukeratutako elebitasunak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak